Aldaketa garaiak, benetan

Aldaketa garaiak dira, bai alajaina. Mundua atzekoz aurre. Beti irudi izan zait ezkerra -are ezker muturra- ekologiaren haritik zihoala, ekologistekin bat. Bagenekien bai Sobietar Batasunean naturak /ingurumenak kristoren triskantzak jasan zituela erregimen komunistaren eskutik, eta beste horrenbeste Errumanian, Bulgarian, Txinan, Ipar Korean, …..; hala ere, parez pare jartzekotan, ekologistak eta ezkertiarrek jarriko nituzkeen, itxurakeriagatik besterik ez bada ere. Gaur goizean entzun dut Amazonian 500 km2 urtegia eraikitzea aurreikusi duela Brasilgo Gobernuak, eta bertako ekologistek kontra agertu zaizkiola. Nor irtengo ekologisten kontra, eta Brasilgo Alderdi Komunista, zeinek ekologistak salatu baititu langileen aurka aritzeagatik. Euren ustez mendebaldekoen kapritxo burgesa omen da ekologia, eta eurentzat ingurumena/natura langileei zerbitzatzeko dagao. Garai berriak, benetan.

Un pensamiento en “Aldaketa garaiak, benetan

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s