Otegi askatu, klaro ke bai!!

Zer gertatu zaio Urkulluri aurkari politiko sendo baten (gaur egun sendoena, dudarik gabe) askatasuna eskatzeko? Ematen du hobe litzatekeela EAJrentzat Otegi barruan egotea, behinik behin hurrengo hauteskunde autonomikoak gainditu arte. Zergatik, bestalde, EAJk eskatzen du Sortu/Batasuna lehenbailehen legeztatzea, eurak izango baitira jeltzaleekin aurrez aurrekoan arituko direnak Ajuria Enea lortzeko? Kontraesanean dirudite; eta, aldiz, (….)

(….) guztiz dira ulergarriak. Urkulluk, gainerako guztiok bezala, ondo baino hobeto daki errurik gabe kartzelan atxilotutako politiko zibil bat martiria bilakatzen dela. Zenbat eta luzeago ziegetan, hainbat eta martiriagoa herriaren zati handi baten aurrean, batik bat ezker abertzaleko munduaren aurrean.

Berdin Sortu/Batasunaren legeztatzearekin. Euskal herritarren sektore nabarmen baten aurrean, lehengo Batasunak, eta oraingo Bildu/Amaiur-ek ahalegin berezia egin dute ziklo armatua amaitu eta ENAM guztia bake-bideetan jartzeko. Berdin dio herritar askok eta askok ez badute horrelako pertzepziorik, ze argi dagoena da –eta horrela erakutsi dute hauteskundeek– abertzaletasunaren erdiak horrela ikusi duela. Erdi horrek uste du, gainera, Sortu/Batasuna ez legeztatzea jarrera on bat zigortzea dela. Horregatik jarraituko dute aukera horren bulkadarekin, ezker abertzaleari botoa ematearekin. Ongi zein gaizki egin erakundeen kudeaketan, herritarrak gehiago erreparatuko dio beste aspektuari, alegia, sektore horren biktimizazioari.

Eta Rajoy-k, zer erantzungo dio Urkulluri? Berak ezer gutxi duela galtzeko, bere botoak Ebro-pekoak direla, eta gertatzen zaiola sarri ze, hemen, politika zentzuzkoa egiten duelako, botoak lortzen baditu, galdu egingo dituela Espainian.

Edonola ere dela, Rajoyk ere erreparatuko dio Eskoziakoari eta Irlandakoari, eta jakingo du 2012an ez dagoela zer eginik herriaren borondatearen aurka, are gutxiago Europan; eta ez diola balio mehatxuka ibiltzea munduan zehar, esanaz ez diela herrialde horiei Europako Batasunean sartze utziko. Ez du balio, eta justu horrexegatik beste jarreraren bat har dezake, eta hartuko du, ziur asko. Duela urte batzuk Herrero de Miñón jaunak zioena gogoratzen dut: “Porque soy muy español, creo que atender a los vascos en sus peticiones, para que, si se puede, podamos evitar que se vayan de España

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s