Gaiztoentzat, pakerik ez!


Edo gaztelaniaz esana: “no habrá paz para los malvados”.

Alberto Ayala, EL CORREOko politika alorreko kazetaria, ez nuen ezagutzen gaur egungo sailburuorde baten bulegora sartzen ikusi nuen arte. Osteguna zen eta aste bereko igandean bertan ,Alberto Ayalak siñaturik, “Zambrana kasua”-ri buruzko bi orriko erreportajea argitaratu zuen EL CORREOk. Alberto Ayalak “ikerketa kazetari-lan” modura aurkeztu zuena, nik uste, sailburuorde sozialista batekin adostutako muntaia mediatikoa besterik ez zela. “Eskandalu handi” horrek ez du inolako ondorio penalik izan; ez dago auziperaturik, eta , antza, ez dago delitu zantzurik.

Juan Antonio Zaratek, PPko kide eta Arabako Biltzar Nagusietako presidenteak, bere kargu berria estreinatu orduko, hartu zuen lehenengo erabakia hauxe izan zen: Alberto Ayalaren emaztea kontratatzea komunikazio alorreko aholkulari. Esan beharrik ez dago Alberto Ayalak noizbehinka idazten dituen artikuluetan ezinezkoa dela PPri kritika minimorik irakurtzea.

Manu Alvarez EL CORREOko ekonomia saileko erredaktore-burua da. Azken asteetan buru belarri dabil Euskadiko funtzionariak omen dauzkaten pribilegioei buruzko artikuluak argitaratzen. Euskal funtzionarioak lan gutxi eta soldata handiak omen dauzkate EL CORREO egunkariaren iritziz. Atzo jakin nuen funtzio publikoaz arduratzen den Sailburuordeak, Juan Carlos Ramos jaunak, komunikazio-aholkularitza kontratua siñatu berri du enpresa batekin. Hilero, abuztua barne, 3.000 € inguru ordaintzen dio enpresari Sailburuorde sozialistak. Enpresa horren jabe eta arduradun nagusia Manu Alvarez-en emaztea da. Dirudienez, EL CORREOk argitaratzen duen guztia , bai iragarkiak eta bai albisteak, publizitate ordaindua da

EL CORREOko kazetari batzuk “Todo por la pasta” (Enrique Urbizu,1991) idazten duten bitartean, guk “Munean” blog-ean , apaltasunez baina atsedenik gabe, esango diegu: “Gaiztoentzat, pakerik ez! edo , haiek ulertzeko eran, “No habrá paz para los malvados”(Enrique Urbizu, 2011).

2 pensamientos en “Gaiztoentzat, pakerik ez!

  1. Ni, Upomendi, emazteen kontu horrek harritzean nau: 1.- Ayalaren emaztea komunikazio arloko aholkuolaria PPrekin; 2.- Manu Álvarezen emaztea, PSOEren enpresa bateko arduradun nagusiaa. Españolen artean ondo banatua Vocento. Badut, baina, zerbait kontatzeko:

    PNVko bi goi-arduradunek kontatu zidaten, duela gutxi, tratu hobea hartzen zutela El Correo-ren aldetik (Adolfo Llorenteren izena aipatu zidaten)
    Diario de Noticias de Álava egunkariaren aldetik baino. Zer adierazten du horrek? Nire ustez, komunikabideen munduan basamortua dugula, batik bat hemen, Araban. Ezin da izan, bestela, gure arduradun batzuk gehiago gura izatea El Correo egunkaria.

    Gaur bertan argitartu dute berri bat -Llorentek berak izenpetua-, honakoa dioena: “La salida de los altos cargos de Agirre costó 210.000 euros”. Oso tendenziosoa da, ze jendeak kopuru absolutua hartzen du kontuan, eta bakoitzari egokitu zaiona. Ez hori bakarrik, baizik eta hori aurreko foru-gobernuek ere zuten, Rabanerak esate baterako, baino hori azkenean baino ez dute aipatzen. Zer ondorioztatzen dugu horretatik? Llorentek oso argi duela nor egurtu behar duen, nahiz-eta modu finagoan egingo duen.

  2. Emazteen kontua negargaria da, are gehiago kontuan izanik ez ditugula azaltzerik, komunikadibe hedatuenak senarren menpe daudelako.
    (Senar/emaztea hitzak ekibalenteak dira kasu hontan).
    “Ikerketa kazetaritza” ederki ordaintzen dute Ajuria Enean, eta zuzendu ere bai.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s