Llera kalera!!

Ez Llera jauna ez dago atxilotuta. Nola ba bera, españolsimoaren aitzindaria, eta konstituzionalismoaren gidaria ziegetan!! Hori ezin da. Llera jauna EHUko katedratikoa (zer egingo dugu ba!) eta Euskobarometroko zuzendaria da, zeinen mepe -edo aginduetara- dauden Eider Alkorta, Arantxa Elizondo, Patxi Juaristi eta beste hainbat ikertzaile. Nik ez dakit laguntzaile-talde hori bat datorren egiten diren ikerketa soziologikoekin, edo irakurtzen dituzten konklusioekin. Hala bada, eta ontzat ematen badituzte, eurak ere errudun dira. Errudun, zerenak?

Ikerketa soziologikoak hainbat aspektu lantzen ditu 36 orritan. Nik puntu bat besterik ez dut ekarriko hona, gainerakoaren erakusgarri ere izan daitekeelakoan. Aldez aurretik, zeintzuk izen ziren Gipuzkoako emaitzak Espainiako hauteskundeetan eta Udal- eta Foru-hauteskundeetan?. Hara hor paragrafoa:

LOS NO NACIONALISTAS MANTIENEN SU MAYORÍA AJUSTADA EN
LA SOCIEDAD VASCA EN MEDIO DE UNA DIVISIÓN CRÓNICA
En medio de una división crónica entre nacionalistas (45%) y no nacionalistas
(49%), éstos últimos mantienen una mayoría muy ajustada, prácticamente, con
una gran estabilidad semestral de ambas posiciones. La definición no nacionalista
es, claramente, mayoritaria en Alava (54%) y Guipúzcoa (52%), mientras que
en Vizcaya ambas posiciones se muestran muy igualadas. Por electorados, la
definición no nacionalista mayoritaria oscila entre el mínimo del 70% de los
abstencionistas y el 93% popular, pasando por el 88% de los socialistas y el
76% de EB, con una gran estabilidad. Por el contrario, el sentimiento nacionalista
oscila entre el mínimo del 76% del PNV y el máximo del 83% de Amaiur.”

 

Anuncios

6 pensamientos en “Llera kalera!!

  1. Biturie, puede que la respuesta la tengas en el apartado donde alude a quienes han realizado esta encuesta, y, sobre todo, han elaborado y redactado las conclusiones generales:

    José M. Mata, Carmelo Moreno, Alfredo Retortillo, Rafael Leonisio, Jonatan García y Sergio Pérez.

  2. Idatzi aurretik informatu, Euskobarometroaren inguruan duzun desinformazio oso oso agerikoa da. Ah eta zure izenarekin idatzi ,besteak beste, ez dakit zeinen edo zeren errudun naizela arpegiratzen didazulako, nere izena,beste birenarekin negritaz ipiniaz .
    Nola egin duzu sailkapena,abizenaren jatorriaren arabera? Nivelón,hasieratik bukaerara.

  3. Eugenio Gorospe Arabatik blogaren kudeatzaile izanik,espero dut gainontzeko artikuluetarako honako honetarako baina gehiago informatuko zinela.

  4. Eider Alkorta andrea:

    Honako hau dio Euskobarometro Noviembre 2011 izena duen PDFko lehenengo paragrafoak:

    EUSKOBARÓMETRO es el nombre de un equipo de investigación de la UPV-EHU/EHU dirigido
    por el profesor Francisco José Llera Ramo, Catedrático de Ciencia Política y de la Administración, que cuenta con un núcleo estable formado por los profesores Eider Alkorta, Arantxa Elizondo, Patxi Juaristi, Eva Martínez, José M. Mata, Juantxo Mokoroa, Carmelo Moreno, Ainhoa Novo, Alberto de la Peña, Alfredo Retortillo y Pablo San Martín y la asistencia técnica de los investigadores Juan Luis Arriaga, Jonatan Garcia, Yosune Iraola, Rafael Leonisio, Sergio Pérez, Beatriz Santisteban y Raquel San
    z”.

    Eta hor zure izena agertzen da. Zu eta ematen ditudan beste bi izenek ez baduzue 2011ko azaroko Euskobarometroa lantzen parterik hartu, aldez aurretik nire barkamen eskea.

    Informazio-zuzenari dagokionez, zuk ere badituzu hutsune nabarmenak, eta okerrak zuzendu beharko zenituzke:

    1.- Biturie goitizenaren atzean ez dago Eugenio Gorospe, baizik eta Eusebio Gorospe.
    2.- Badira 8 hilabete Arabatik blogean idazten ez dudala. Konturatu ez bazara ere, zuk iruzkina munean blogean sartu duzu.
    3.- Luis Alberto Aranberrik beti izenpetzen du Amatiño goitizenarekin, baina mundu guztiak daki Luis Alberto Aranberri dela. Biturie goitizenaren atzean Eusebio Gorospe dagoela mundu guztiak daki blogosfera politiikoan, zuk zeuk ere bai. Nik ez dut sekula nire identitatea ezkutatu, inoiz. Areago, Arabatik blogean jendeaurrean azaldu dut behin baino gehiagotan Biturie-ren atzean Eusebio Gorospe dagoela.

    Asko izan dira blogosferan eta maila guztieatako hierarkia sozialistetan nire ezkutatze hori salatu dutenak, aditzea emanez Eusebio Gorospe dela horren atzean dagoena, baita horretarako propio blog bat sortu ere. Ez dute ezer berririk kaleratu, baina, neuk argitu baitut hori hainbat bider.

    Esandakoa: gaizki esanak barkatu, informa gaitezen hobeto biok -zu eta ni- eta nahi duzun erantzuna eman dezakezu hemen.

  5. Kaixo Eusebio,
    – Zure izenarekin nahastu naiz,ez dut nahita egin.
    -Eta ez ez dut parte hartu 2011ko Euskobarometroan,baina urte batzuetan hor egon naiz eta aspektu teknikoak/estatistikoak lantzen nituen.
    -Interpretazioak ez dira nereak,egiten dituenarak baizik,kasu honetan zuzendariarenak.Horrek ez du esan nahi ados egon behar naizenik ez eta bere menpe egotea. Hain zuzen ere, horrexegatik beti esan dut,askotan arrazoiz Euskobarometroaren datuez egin diren zenbait interpretazio interesatuak ekiditeko hoberena datuak hartzea dela.Eta bakoitzak egin dezala bere interpretazioa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s