Independentziaren arriskuak

Garruze

Madrilgo irakasle batek, Torreblanca jaunak, Europako independentzia kasuen laburpena egin du El Paisegunkarian. Bertan berresten da, berak gustuko ez izan arren, Euskal Herriak, Eskoziak, Kataluniak eta Flandiak aukera erreala dutela estatu independente bat bihurtzeko Europan. Nolanahi ere, independentziaren aukerak arriskuak dituela ohartarazten du. Hona hemen, bere iritziz, estatu berriek aurre egin beharko dieten arazoei:

Ahora, a las dificultades para pensar en un futuro independiente se une la cuestión monetaria. El día después de la independencia tendrían que emitir su propia moneda o utilizar el euro sin ser parte de la unión monetaria, como hace Montenegro, a la espera de lograr su adhesión formal. En cualquier caso, tendrían que acudir a los mercados para financiar tanto las deudas que heredarían como sus nuevas necesidades financieras. Hoy por hoy, no es muy difícil adivinar qué calificación crediticia obtendrían, con qué tipos de cambio serían recibidos o qué tipos de interés tendrían que soportar sus emisiones de deuda.”

Independentziaren gaia seriotasunez aztertu nahi dugunontzat, arriskuak ezagutzea ere oso interesgarria zaigu, izan ere, saihestu behar ditugu honen inguruan demagogia egiteko egon daitezkeen saioak.

Nolanahi ere, arrisku horiek guztiak aurretik behar bezala aurreikusita badaude, ez dira eragozpena izan behar estatu izateko. Esaterako zor publikoaren kasuan, euskal erakundeek jadanik badugu berezko balorazio bat nazioarteko erakundeengatik, eta gainera, Espainiaren baino hobea da!!! Horrez gain, zorrei aurre egiteak akaso aukera eman diezaguke ohiko ekonomia ereduak berritzeko, auskalo!!

Nire ustez, kontua planifikazioan eta eztabaidan dago. Politikoki gaiari seriotasunez heldu behar zaio eta gaiak merezi duen azterketa sakona egin.

5 pensamientos en “Independentziaren arriskuak

  1. Eztabaida horri lotuta, kuestio interesgarri garatu du gaurko El País egunkarian Javier Olaberrik, “Estado sucesorio: de Escocia a Euskadi” artikuluan. Merezi du irakurtzea.

  2. INDEPENDENTZIA ETA EUROPAR BATASUNA

    Artikulu horretan Javier Olaberrik prozedurari buruzko gai bati heltzen dio: Eskoziak (edo Euskal Herriak) demokratikoki independente izatea erabakiko balu, Europar Batasunaren barnean jarraituko luke edo EBtik kanporatua litzateke eta berriz sartzea eskatu beharko luke?

    Gaia juridikoki ez dago batere garbi, baina Eskoziako (eta Euskal Herriko) diplomazia zerbitzuek diskurtso egokia landu beharko dute Europar Batasunaren aurrean Eskoziak (edo Euskal Herriak) duen interes geoestrategiko eta politikoak nabarmentzeko. Izan ere, nazioarteko zuzenbidean maiz horiek dira nagusitu egiten direnak, argudio erabat juridikoen gainetik.

    Eskozia (eta Euskal Herriko) interes geoestrategiakoa izango da, beraz, independentziaren beste hari muturra. Ba al dago inor klabe honetan lanean?

    http://ccaa.elpais.com/ccaa/2012/02/04/paisvasco/1328394243_417607.html

  3. Monetarena kontu korapilatsua da. Une honetan sako dira adituak, euren artean nobel saridun Paul Kraugman, diotenak une honetan egokiena eurotik kanpo egotea dela. Hortaz, beldur hori ere astindu beharko genuke, gerta baitaiteke arriskutsat saltzen dena, aukera bat izatea benetan.

  4. uf euro kampo egotea ez da idea ona, gutxienez ez guretzat eta gure salmenterakoak

    Gu barruan europan, eta euron egon behar dugu, eta dudarik gabe, horrexegatik eskoziako kasua da guretzat oso garrantitxua , pedagogia egiteko espainan eta baita euskal herrian.

    Eskoziako kasuo onartzen baldin bada, espania galduko luke bere arma garantitzuena guri beldurra sartzeko

    • Lagun bati entzun nion, duela gutxi, monetaren inguruko gaian badagoela tarteko bide bat Krugmanek proposatzen duen irtenbidearen eta Europar Batasunaren politika monetaristaren artean, hau da, Euskal Herriko barne harremanetarako euskal euroa sortzea. Barruko merkataritza harremanetarako (edota eguneroko harreman batzuetarako sikiera) euskal moneta baten bitartez, antza, herritarren ongizatea hobeto berma zitekeen eta krisiak eragiten dituen desberdintasunak hobeto kudeatu. Era beran euroa mantenduko litzateke beste merkataritza harreman batzuetarako
      Posible al da horrelakorik? Ba al du benetan abantailarik?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s