Bi kuestio

INDEPENDENTZIAREN IBILBIDE PROPIOA

Floren Aoizek euskal independentziarako bide propioaz ohartarazten digu Garan argitaratu den artikulu batean, izan ere, ibilbide hori Euskal Herriak dituen beharretara egokitu behar da, mimetismo hutsetan erori gabe. Bat nator guztiz berarekin. Hona hemen artikulu horren pasarte bat:

Euskal herritarrok, katalanek bezala, arazo larria dugu lurraldetasunaren inguruan. Eskoziaren mugak ez daude eztabaidaren erdian, gureak bai, berriz. Kolokan daude, kanpotik nahiz barrutik begiratuta. Eskozian ez bezala, zatituta dagoen subjektua osatu eta indartu behar dugu euskal herritarrok eta katalanek, beste urratsik eman aurretik. Irlandaren ibilbideak erakusten dizkigu, ez dezagun ahantz, subjektuaren zatiketa onartzearen arriskuak.”

EUSKAL NEKAZARITZARI BURUZKO EUROPAR BATZORDEAREN IKUSPEGIA

Katalan bat ari da Europar Batzordean teknikari gisa nekazaritza arloko politika lantzen eta El Pais egunkarian elkarrizketa egin diote. Bertan euskal nekazaritzaz honako hau adierazi du:

“P. ¿Destaca por algo Euskadi en el mapa agrícola europeo?

R. Por tener mucha población concentrada en muy poca superficie. Este es el contexto perfecto para promocionar la agricultura de proximidad y estimular el consumo de los productos autóctonos. Euskadi está muy bien posicionada para que los entornos urbanos consuman la propia producción de la región. Por eso tiene que promocionar los circuitos cortos y la producción de calidad en el propio territorio
.”

Dirudienez, gure artean gero eta hedatuago dauden NEKAZAL KONTSUMO TALDEAK ETA ELIKAGAIEN SUBIRANOTASUNAREN IDEIA erabat bateragarriak omen dira Europako politikarekin eta bertan datozen finantza baliabideekin.

Espainia ari da, ordea, euskal interesak defendatzen…..

Euskal Herriko nekazaritza politika zehazteko orduan, bai Nafarroak eta bai EAEk eskumen osoa dute, beraz, euskal eragileek ikuspegi bateratu bat landu dezakete gai honetan. Ba al dago EUSKAL IKUSPEGI HORI ordezkari politikoen artean? Ezetz esango nuke.

5 pensamientos en “Bi kuestio

  1. Garruze maitia, ez dut orain arte denborarik atera erantzuteko, nahizk eta gaiak oso diren interesgarriak.

    1.- Badirudi Aoiz-ek bat batean zentzumena aurkitu duela. Ez dira hainbeste urte igaro, bera HBko bozeramailea izan zenetik. Gogoratzen dituzu garai hariek, eta ordun esaten zirenak?

    Orain atzera egiten du Aoiz-ek. Bat batean zuhurtziaz jabetu da, “astiro astiro joan behar dugu” diño, garai bateko “orain eta dena” leloaren lekuan. Eskertzekoa da, hobea baita “berandu” “inoiz” baino.

    Aoiz-ek bere argudiok lurraldeen arteko desorekan oinarritzen ditu, edo, beste era batera esanda, nafarrak nahiko lukeena da euskal lurralde guztiek Gipuzkoaren kontzientzia nazionala izan dezatela; izan ere, badirudi Aoiz Nafarroaren eta Iparraldearen beldur dela, eta EAE BAKARRA hobeto ikusten duela. BAKARRA al da EAE? Nola daukagu Arabako egoera? Kontsulta bat eginez gero, ez al genituzke onartu behar emaitzak lurraldez lurralde?

    Oker ez banago, Garruze, Loiolako elkarrizketetan nahiko aurreratu zuten erabaki-esparru ezberdinez; hau da: BIDEA BATERA EGITERIK EZ BALEGO, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAK BERE BIDEA EGIN BEHARKO LUKE. Zer du horretaz?

    Nire iritzi pertsonala, hau da: Ezker Abertzalea normaldu egin den neurrian, errealitateaz jabetu da; bere kobazuloetatik atera denean, konturatu da beste kobazulo asko daudela, eta ezaugarri oso diferenteekin.

    2.- Nekaritzari dagokionez:

    “Por tener mucha población concentrada en muy poca superficie”.

    Nire ustez katalan horrek Bizkaia eta Gipuzkoa ditu gogoan, eta ahaztu egin ditu Araba, Nafarroa eta Iparraldea.

    “Este es el contexto perfecto para promocionar la agricultura de proximidad y estimular el consumo de los productos autóctonos”.

    Nik dakidanetik nekazaritzako egokiak diren lurretatik gehienak –bailaretako ibai bazterrak- zementoz josita daude Bizkaian, Gipuzkoan eta Lapurdin; eta libre gelditzen diren eremuka pinadiak dira. Horiek nekazaritza edo abeltzaintzarako egokitzea dirutza kostatuko litzaiguke, eta urte pila. Portzierto Garruze, Ezker Abertzalearen joera ekologikoak erru zatia du gure ingurunearen triskantzan: denek erosi edo eraiki gura izan dute euren etxetxoa baserri inguruetan. Etxe berri bakoitza: argia elektrikoa, telefonoa, estolderia, asfaltozko bidea, (…)

    “Euskadi está muy bien posicionada para que los entornos urbanos consuman la propia producción de la región”.

    Euskal Herriko hiri-eremuak euskal nekazaritza-eremuetako produktuez hornitzeko, nahiatezkoa da Nafarroa, Araba, Behenafarroa, Zuberoa eta Bizkaiko/Gipuzkoako zonalde batzuk beste era batera egituratzea. Orduan, agian bai.

  2. Biturie, gogor samarra egiten zait entzutea lurraldetasunaren gaiaren garrantziaz ezker abertzalea “orain” jabetu dela. Agian nire arazoa izango da, nik ditudan eragin ideologiko eta bizipenen ondorioz. Saiatuko naiz ordea azaltzen zergatik.
    Lurraldetasunaren inguruan Floren Aoizek egiten duen gogoeta uste dut Ezker Abertzalean beti egon dela hor, modu batean edo bestean, eta, esango nuke gainera Ezker Abertzalearen estrategian konstate bat izan dela. Eremu sinbolikoa landu duenean esaterako (Nafarroako ikurrina Euskadiko ikurrinarekiko bateragarritasuna, Arrano Beltza; Iruña EHko hiriburua izateko aldarrikapena… ) oso presente egon dira Nafarroa eta Iparraldea.
    Era berean esango nuke, arlo honetan izan ditudan bizipenetan oinarrituta, ezker abertzaleak gainontzeko abertzaletasunak baino hobeto eta sakonago landu duela lurraldetasunaren gaia bai arlo sinbolikoan eta bai praktikan, askotan boluntarismo hutsean oinarritu badu ere eta ziurrenik ez behar zen soseguz eta patxadaz, baina pertsonak gara eta egindakotik -bere huts eta on guztiekin- gaude gaur gauden tokian.
    Urtetan lurraldetasunarekiko joera koherentea mantentzen saiatu da ezker abertzalea eta hainbat adibide jar daitezke: tradizionalki ezker abertzalearen eremutik hurbil sortu eta jardun duten hainbat eragile sozialek eta sindikalek EH osoan egituratzeko ahalegina egin izan dute eta horrenta aintzindariak izan dira (LAB, EHE, AEK,..). Gerora, joera hori abertzaletasunaren beste eremu zabalago batera zabaldu egin da zorionez eta egindakoa hobetzen saiatu dira, normala denez.
    Hain zuzen ere, hortxe dugu erronka datozen urteetarako: nola egin jauzi boluntarismoan eta eremu sinbolikoan oinarritutako lurraldetasun-politika batetik jarduera antolatu eta planifikatu zabal batera?

  3. Garruze, honako hau diñostazu: “bagogor samarra egiten zait entzutea lurraldetasunaren gaiaren garrantziaz ezker abertzalea “orain” jabetu delaentzutea”,

    baina nik esan dudana, beste hau da: “Ezker Abertzalea normaldu egin den neurrian, errealitateaz jabetu da”, baita beste hau ere: “Orain atzera egiten du Aoiz-ek. Bat batean zuhurtziaz jabetu da, “astiro astiro joan behar dugu” diño, garai bateko “orain eta dena” leloaren lekuan”

    Oso dira inportanteak ñabadura horiek, izan ere, Ezker Abertzaleak (aurrerantzean EA) eta Aoiz-ek zeharo aldatu baitute diskurtso lurraldetasunaren kuestioan. EzAren lurralde-kontzientzia zalantzan jartzea, herri honen azken garaiko historia ez ezagutzea da, berak izan baita aitzindari herri honen izan duen garapen ideologikoan, neurri handi batean.

    Hori horrela izanik, inork ez du dudan jarri EAren bilakaera estrategikoa, baita lurraldetasunari dagokionean ere. Zuk badakizu HB/Batasunaren –baita ENAM osoaren- leloa izan dela betitik “Sozialismoa eta independentiza orain”. Eta orain guztiz bigundu eta eraldatu da lelo horren intentsitatea. Hor ezin didazu ukatu, zuk zeuk ere horrela ikusten duzula.

    Zelan gertatu da hori? Errealitatearekin tupust egitean. Konturatzean “Euskal Herria” behin eta berriz aipatzen zuten horren barruan, herri honen zatitxo bata besterik ez dagoela; konturatzen “Euskal Herria batua” orain horren barruan desoreka ikaragarriak daudela; konturatzea Euskal Herrian Nafarroako Erribera eta Gipuzkoako Goiherri ditugula; konturatzea herritarrek lehenengo eta behin jan eta ondo bizi gura dutela, eta gero iraultza.

    Guzti horretaz jabetu direnez -jabetu denez Aoiz- orain denbora gehiago eskatzen dute; zertarako-eta, herriaren –Euskal Herri osoaren- kontzientzia nazionala lantzeko.

    Oso ondo deritzot horri –elkar ezagutzen dugu ondo- eta uste dut hori dela bidea; alegia herria “apurka apurka egin behar dugula denon artean”. Behin puntu horretara iritsita, ezin dena egin da albokoari bota erruak epelak izan direlako, edo euren pentsamendu guztia Euskal Herriaren zati batean jarrita dutelako.

    Ze, Garruze, beste galdera hau ere oso inportantea da: Lurralde guztiok batera egin behar al dugu independentziarako bidea?

  4. Nire ustez bai. Behintzat hori izan behar du fase honetan independentziarako estrategiaren xedea, lantzen bada bederen, euskal lurraldetasuna landu alegia. Loiolan hori bera jaso zen.

    Euskal Herri osoan pentsatuz, eta era berean errealitate guztien berezitasunak aintzat hartuz, politika jarduera berri bat martxan jarri behar dugu, hain zuzen, gaur egun dauden errealitate ezberdinak hurbiltzeko eta euskal herritarren arteko loturetan sakontzeko. Orain arte ez da hori egiterik izan, hainbat arrazoi direla medio (batzuk jadanik gaindituta zorionez, beste batzuk ordea gainditzeke).

    Baina aurrera begira jarrita, EAJk 2015erako aldarrikatzen dabilen “status berri” horrek lurraldetasuna xede duen jarduera hori posible egin beharko luke, ez dezagun ahaztu eta gaur egun ezin dela horrelakorik egin eta, egiten bada, susmopean egin behar izaten dela. Ibarretxeren gobernuak egindako jardueren kasuan bezalaxe, azken adibidea Gipuzkoako Foru Aldundiak Lodosa-Santagudako Ibaialde ikastolaren alde emandako dirulaguntza dugu.

    Independentziaren bidean, oraindik ere, Estatuekin beste autogobernu estatus bat adostu behar badugu, lurraldetasunaren gai hau funtsezkoa da nire ustez. Susmoa dut, halere, Estatuek ez digutela erraz ipiniko kontua. Horregatik da hain garrantzitsua guk -Euskal Herrian sinisten dugunok- gure aldetik gai honen inguruko gutxieneko adostasun bat landuta edukitzea.

  5. Gaiak luzerako ematen du, eta garatzeko aukerak ehunka izango ditugu etorkizunean.

    Uste dut, Garruze, lurraldetasunaren kontu horrek apurtu zituela Loiolako hartu-emonak, hain zuzen ere, Ezker Abertzaleko mahaikideek Nafarroa barne izango zuen Estatutu bakar bat eskatu zutenean. Aurreko bileratik ez ziren atera asmo horrekin, baizik eta Nafarroa eta EAEren arteko lotura instituzional bat jasoko zukeen ZERBAITEN ideiarekin. Baina KANPOKO norbaitzuek -badakizu nortzuk- estutu egin zituzten Otegi eta gainerakoak, eta horrek ekarri zuen Loiolako mahaiaren apurketa: lurraldetasunaren gaiak, hain zuzen ere.

    Otegik, gero, sarri aitortu du ez zutela jakin negoziatzen, ez zutela izan nahiko pazientzia. Ez zen euren errua izan, pistoleroena baizik. Guztitik, halaere, eta dagokigun gairako, inportantea da jakitea Loiolan lurraldeen erritmo ezberdinak onartu zituztela.

    Diñozu denok batera joan beharko genukeela. Bai eta ez. Zuk diñozun hori “EAJk 2015erako aldarrikatzen dabilen status berria” gauzatzen bada, zaila egiten zait pentsatzea PPk Nafarroak EAErekin bat egitea onartuko duenik, besterik gabe.

    Nik uste onartu egin behar dugula erritmo ezberdinetako prozesua: bakoitza ahal duenean sar dadila. Bitartean, lanean jarraituko beharko dugu lurralde guztietan, eta uste dugunean nahiko landuta dagoela lurralde bat, eta saiatuko gara prozesu independentistan txertatzen.

    Seguru, Garruze, hori baino zailagoa dela.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s