Gipuzkoa eta EAJ

Denboratxoa da Urkulluri entzun niola EAJk, edonon dela ere, bere marka propioa/berariazkoa erabili behar zuela, ez lukeela diferentziarik egin behar, demagun, Tuteraren eta Andoainen artean, Laguardiaren eta Igorreren artean.  Marka Orokorra, nolabait esan.

Uste dut, gainera, Gipuzkoa zuela gogoan hori adierazi zuenean; Gipuzkoan azken bi hauteskundeetan izandako emaitzak, hain zuzenere. Handik lasterrera jakin genuen, prentsaren bidez, 100 afiliatu gipuzkoarrek idazkia helarazi ziotela GBBri, praktika irekia eskatuz, gizartean zabaltzeko (BATU GAITEZEN huraren kontra-edo) eskatuz, Alderdiaren barruko integrazioa eskatuz. Haien artean zeuden, oker ez banago, Ordiziko, Oñatiko, Azkoitiko eta Zestoako alkate ohiak.

Begiratu ditut herri horietako emaitzak, eta atentzioa bi zirkunstantziak deitu didate:

1.- Herri horietako botoen %90 abertzalea da; alegia, alderdi españolistak marginalak dira.

2.- Garai eta zirkunstanzia jakin batzuetan EAJri botoa eman dioten askok eta askok, azkenengo bi hauteskundeetan Ezker Abertzaleari eman diote.

Hau da:

1.- Nonbaitetik botoak lortzekotan, Ezker Abertzaletik lortuko ditu EAJk herri horietan, eta beste horrenbeste Gipuzkoako herrietatik %80an, Bizkaiko hego-ekialdi guztian, Nafarroako erdi-goialdean eta Arabako eskualderik gehienetan. Baliteke baten batzuk PPri, PSOEri eta UPNrik kentzea, baina duda egiten dut. Azken Euskobarometroan erakusten zuenez -baldin eta fidatzerik badago- PPk ez duela botorik galdu EAJren alde; nahiz eta nik uste dudan Gasteizen mugimendu hori gerta daitkeela, baina hori best kontu bat da, eta beste lurralde bat.

Zonalde guzti horiek EUSKAL aldeak dira, euskara hizkuntza nagusi dutenak, eta alderdi hori lantzen duten politikariak aukeratuko dituzte hurrengoan ere.

Zonalde horietan EAJ marka orokorrak bai izan dezakeela arrakasta, baina beti ere aldez aurretik EUSKAL zainduta. Eta arrakasta, orain Udaletan agintzen dutenek kudeaketa txarra egiten badute. Ikusi egin behar hiru urte barru egoera horretan egongo garen.

2.- Behin alderdi bati botoa eman dionak, hurrengo batean ere eman diezaioke. Ikusi dugu aipatutako lau herri horietan -eta berdin beste hainbat eta hainbatetan- EAJk galdutako botoak Ezker Abertzalera joan direla, eta ez PP edo PSOEra. Hortaz, itzultzekotan, eremu horretatik itzuliko dira.

Zein politika egin behar da horiek berreskuratzeko? EAJren marka orokorra erabali? Hori bakarrik?  Lurralde bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta Gipuzkoaren zati handi bat goitik behera da euskalduna eta abertzalea. EAJren marka orokorra egoera horri egokitu  beharko litzaioke, eta ez alderantziz.

Beste horrenbeste Tuterari, Laguardiari, Karrantzari eta Baionari dagokionez.

3.- Pertsonak, pertsonak, pertsonak. Siglak eta marka orokorra beste, pertsonak baloratzen ditu herritarrak. Alde horretatik, jakin gurako nuke zer gertatu den Oñatin, Zestoan, Azkoitin eta Ordizin. Oso da zaila gestio on baten aurrean herritarrek botoa beste bati ematea, ez bada egoera oso berezi eta apartekoetan. Balitek egoera bizi izatea Gipuzkoan inon baino gehiago, hain zuzen ere EUSKAL delako.

Gasteizen ikusten dut hori. Non izan dugu hutsune ikaragarria? Pertsonetan, gu ordezkatuko gaituzten kandidatoetan. Herritarrengana iristen dakiten hautagaiak, erreferentzia bihurtuko diren pertsonak.

Bilbon ez diote botoa EAJri eman horrenbestek, Azkunari baizik. Horixe gertatzen zen Araban Cuerda eta Rabanerarekin. Horixe Ibarretxe eta Garaikoetxearekin. Giza-baliabideak landu behar dira, hortaz.

2 pensamientos en “Gipuzkoa eta EAJ

  1. Gaur eman ditu Hezkuntza sailak 2 urteko aurren matrikulaziio datuak. Gurasoen hautua D eredua da, euskarazko irakaskuntzak berriro ere nagusitu da, nabarmenagoa. Araban 35 haur baino ez A ereduan. Geroa Euskal da, erkidegoan behintzat.
    Eta EUSKAL mundu horretan zer presentzia dauka EAJk?
    Txikia oso txikia, Gasteizen behintzat

  2. Bat nator guztiz zurekin, Txertudi. Agintari abertzaleek jakin behar dute alderdi jakin bateko MARKA ezagunena (EAJk gestioa, adibidez) defenda dezaketa, baina ez badute aintzat hartzen hori ere euskaraz -edo EUSKARAZ ERE, behinik behin- sektore gero eta zabalagoa galduko dutela.

    Horrek garrantzia nabarmena da, esaterako, Alderdiaren karguak -barnekoak zein kanpokoak- aukeratzerakoan. Gure agintaririk esanguratsuenak euskaradunak behar dute izan, euskara ondo erabiltzen dutenak.

    Zer gertatzen da? EAJk zenbait zonaldetan ez duela euskaraz ondo trebatutako agintaririk gaur egun, eta gerora begira ere hutsunea antzematen dela. Horrek EAJrentzat kuestio nagusia beharko luke izan. Horretarako aukeratu eta prestatu egin behar duzu jendea, afiliatuak eta militanteak eurak ere. Ez baduzu prestatutako jendea barruan, hartu kanpotik, erakarri, deitu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s