EUROPAKO ETORKIZUNA

EUROPAR BATZORDEAREN BIDE-ORRIAren (2012-2020) berri eman du VIVIANE REDINGen ( Justizia arloko Europar Batasuneko komisaria) El mundon argitaratutako iritzi-artikulu batean. Bere proposamenaren arabera, 5 urrats eman behar ditu Europak 2012-2020 bitartean:

1. 2013an Estatu-kideetako legebiltzarretan eztabaida egin : zer nolako Europa nahi dute Europako hiritarrek? Ikusteko dago Hego Euskal Herriko Legebiltzarretara zabalduko ote de eztabaida hori.

2. 2014an Europar Legebiltzarreko hauteskundeez baliaturik, Europa osoan eztabaida politiko zabala egin Europako egituraketa politiko eta instituzionalari buruz. Alderdi politikoek beren ideia eta proposamenak aurkeztu beharko lituzkete eta Batzordeko hurrengo lehendakaria nor izango den proposatu.

3. Europako alderdi politikoak Batzordeko hurrengo lehendakaria nor izango den adostu beharko lukete eta era berean Europar Kontseiluko lehendakaria ere izandatu.

4. Lehendakari berriak Europako Konstituzio berria lantzeko agindua eman beharko luke. 2016rako eginda beharko luke Konstituzio berriaren zirriborroa

5. 2016-2019 bitartean Estatu-kideetan erreferendumak egin beharko lirateke eta Konstituzioa sendetsi.

Euskal Herrian albiste honi behar bezalako jarraipena egin beharko zaio ikusteko Reding anderearen proposamena zertan geratzen den. Hala eta guztiz ere komeniko litzateke Euskal Herriaren ibilbide-orriak epe horiek kontuan hartzea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s