UTZIKO AL DUGU EHn PASATZEN ESKOZIAREN OLATUA?

Urtzi Urrutikoetxeak jende askok duen beldurra plazaratu du Berrian argitaratutako iritzi artikulu batean: utziko al dugu Euskal Herrian pasatzen Estatu berriak sortzeko XXI. mendean eman daitekeen olatu berria?

 Ni, gaur egun, konformatuko nintzateke Eskozian eman den eztabaidari ekingo bagenio Euskal Herri osoan. Horrekin ez dut esan nahi inolaz ere uko egin behar diogunik independentzia prozesu bat martxan jartzeari. Baina, bai iruditzen zait lurraldetasuna bermatu nahi badugu, prozesu hori formalki martxan jarri baino lehen, debekatuta izan dugun independentziaren aldeko pedagogia eta eztabaida egin behar dela lehenik eta euskal herritarron arteko harremanak estutu behar ditugula, batik bat, haiek erabaki askean egongo baita oinarrituta azken finean Estatu berriaren aldeko erabakia.

 Euskal herritarrok aukera izan behar dugu Euskal Herriaren independentziaz beldurrik gabe eta askatasun osoz eztabaidatzeko, bere alde on eta txar guztien inguruan alegia.

 Euskal Independentziarako eztabaida ekiteko proposamena hurrengo hauteskundeetan alderdi abertzaleen programan azalduko balitz, independentziaren prozesu horren lehen urratsa ematen hasi garela sinetsiko nuke.

Anuncios

17 pensamientos en “UTZIKO AL DUGU EHn PASATZEN ESKOZIAREN OLATUA?

  1. Sarri hitz egin dugu gai honetaz, Garruze; zehazki, alderdi abertzaleek -alderdietako boto emaileek, hobeto esan- gai horretaz duten kontzientzia ezberdina; izan ere, kontu honetan ez dio hainbeste axola Alderdi baten programak zer dioen, baizik eta alderdi horretako boto-emaileek zein mailako kontzientzia nazional duten.

    Askozaz errezago du Ezker Abertzaleak. Esan behar da, halaber, eremu horretako abertzaleen arteko borroka kaltegarria litzatekeela aberrigintzarako eta, are, lurraldetasunerako. Zergatik? Abertzaletasunaren nukleo gogorreko kontzientziak erakartzea erreza. Hori eginda dago. Askozaz inportanteagoa da, ordea, epelagoa direnak lantzea, erakartze. Nola egiten da hori?

    Erreferenduma egiten bada inoiz, demokratikoa beharko du izan; alegia, herritarren gehiengoz irabazi edo galduko dugu. Lana ez dago beti-betiko abertzalea erakartzea, “pata negrak” konbentzitzean. Hori eginda dago. Lana bestaldean dago.

    Orain, nire galdera zuretzat, Garruze: aurrekoa irakurri eta gero, uste al duzu lurraldetasunaren eta independentziaren kontzeptuak maila beran aplikatu behar dituztela Ezker Abertzaleak eta EAJk. Nire eratzuna argi dago.

  2. Ez nago bat ere ados, ezin dugu itxaron behar.
    Suposa demagun bihar independentziarako kontsulta espainolak irabazten dute eta hego euskal herria ateratzen da gehienak ezezkoak.
    Hori izango litzakete guretzat arrakasta, naiz eta porrota euki gu herri bezala gure ahotza erabili dugu, eta hori esan nahi du espainolak onartzen da gu herria garela eta ezkubideak ditugu.

    Beste aukera izango da kontsulta gu irabazten dugu, hori Cav oso erreza da eta hego euskal herria askoz zailagoa baina auskalo orain arte ez da ikusi honelako erreferendum gure herrian
    eta hagia nato bezala …

    Krisiaren gauza on bakarra da nola agertzen ari da ezpaina eta nola hainbat eta hainbat biztanlez hasi dira bururatzean ea bakarrik hobeto egongo garela ezpaina baino

  3. Bai, Biturie, egia da, sarritan hitz egin dugu honetaz eta arrazoia ematen dizut esaten duzunean EAJk Nafarroan eta Iparraldean baduela zeregina eremu ” baskista kontserbadorea/progresista” egitasmo abertzalera erakartzeko. Baina horretarako bere diskurtsoa eta bere jokamolde zenbaitzuk berritu beharko ditu, izan ere, Nafarroan ezin da azaldu “bizkaitarren larruarekin”. Beti pentsatu dut gure herriaren soziologia politikoa kontuan hartuta, Euskal Herriaren egitasmo politikoan inork irabazteko badu hori EAJ dela . Beraz, abertzale guztien mesedetan izango da eremu hori bereganatzen badu. Eutsi goiari eta aurrera!!!

    Nolanahi ere, ez nuke esango ezker abertzaleak “pata negrak” baino erakartzen saiatzen denik, izan ere, ezker abertzaleak urtetan lan egin du, eta lortu duela esango nuke, EAJ heltzen ez zen “langile” esparrura heltzen. Horren adierazle da enpresa munduan langile gisa (´”proletario” edo “clase trabajadora” esaten zitzaion orduan) jardun duten askok bat egin dutela Euskal Herriko egitasmoarekin – horietako asko etorkinak gainera-. Beren seme-alabak gaur egun guztiz euskaldun dira (hitzez zein pentsamoldez).

    Aurrera begira, positiboa dena da, nire ustez, bai ezker abertzalea eta bai EAJ Euskal Herri osoa izan behar dutela bere jarduera politikaren helmuga eta ez bakarrik EAE, non boterea eta eragina momentuz ziurtatuta duten. Horrek izan behar du garai berri honen adierazle garbi bat: Euskal Herri osoan pentsatu behar dela ekimen politikoak diseinatzerakoan eta egongo diren kontraesanak kudeatzen jakin behar dugula, ez dira gutxi izango-eta.

  4. Lurraldetasunaren gaia da euskal independentismoak duen ahuleziarik garrantzitsuena. Horrek ordea ez du esan nahi gainditu ezin daitekeenik, aitzitik aintzat hartu behar dugu eta gure jardueraren ardatz nagusi bat izatea lortu behar dugu. Arazoak ez dira berez konpontzen, adarretatik heldu behar zaie.

    Orain arte, lurraldetasunaren gaia ezin izan da ez politikoki ez instituzionalki behar bezala landu eta garai berri honetan aukera hori zabaldu behar dugu. Estatuak tematuta ibili dira euskal jarduera eragozten eta hein batean -ez guztiz ordea- lortu dute.

    Garai berri honen erronka, nire ustez, hor dago. Euskal lurraldetasuna aintzat hartzen duen jarduera politikoa normalizatu behar da eta gainera, nagusiki, gure baliabideetan oinarritu behar dugu jardun hori. Hau da, ez da Estatuen onespean oinarritu behar, baizik eta gure barneko indarretan, gure herriak berak duen indar eta heldutasunean.

  5. Hau diñozu Garruze:

    “Euskal lurraldetasuna aintzat hartzen duen jarduera politikoa normalizatu behar da eta gainera, nagusiki, gure baliabideetan oinarritu behar dugu jardun hori”.

    Kontua da, Garruze, zenbait paradigmaren aldaketa dakarrela horrek, eta hori ozenki eta garbi esan behar da, iragaanaren eta iraganeko jarrera zenbaiten aldaketa dakarrelako.

    LEKZIOA, hau da: ez gaude prestatuta independentzia epe laburrean eskatzeko prestatuta, ez, behintzat, lurraldetasuna aintzat hartzen badugu. Denbora behar dugu herria kontzientziatzeko; eta, gainera, elkarlana eskatzen du horrek. Ia epe erdira prestatuta gauden.

    Bestalde, ez nago hain ziur erritmoa ezberdineko autodeterminazio-prozesuari ekin behar ez diogunik; alegia: lehenengo EAE; gero Hego Euskal Herria; eta, azkenik, Euskal Herri osoa. Ez hori bakarrik: gurean foralitateak indar ikaragarria du, gizaldietan zehar sustraitu dena. Nola tratatzen ditugu lurralde historikoak?

    • “lehenengo EAE; gero Hego Euskal Herria; eta, azkenik, Euskal Herri osoa” diozu.
      Bada, horrek nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik hainbat eragozpen ditu eta ondorio larriak eragin diezaguke: EAE Europako Estatua bihurtuz gero, Nafarroa eta Iparraldeko herrialdeak “gutxiengo kulturalak” izatera kondenatuko genituzke. EAEri, estatu gisa, nazioarteko zuzenbidea aplikatuko litzaioke eta behartuta legoke Espainiaren eta Frantziaren lurraldetasuna errespetatzera eta Nafarroa eta Iparraldeko herrialdeak beste estatu batzuetako lurraldeak izango liratekeenez, estatu horiekin nazioarteko itunak egin beharko genituzke, kulturalki edo sozialki laguntzeko.

      Estatu ez garen bitartean, ordea, ez dugu muga hori eta gaur egun Euskal Herri osoko lurraldeentzat babes bera eska dakioke eta barne antolaketaren bidez eratzen joan.
      Nafarroa eta Iparraldea “gutxiengo kulturalak” izanez gero, gainera, Espainiak eta Frantziak bide erraza izango lukete Euskal Estatuari “txantanje” egiteko eta haiekiko dugun mendetasuna iraunarazteko.
      Esango nuke garai berri honetan pazientziaz jokatzea behar beharrezkoa dela eta arinkeriek ordain potoloa izan dezaketela etorkizunean.
      Bestalde, foralitateak lurraldetasunari dagokion auziari dagokionez ez digu ezer konpontzen.
      Nire ustez, independentzia formalaren unea tentuz aukeratu behar da eta aurretik azterketa sakona eta pedagogia handia egin behar da. Horretarako, ordea, baliabide egokiak behar dira.

  6. Hortaz, Garruze, Independentzia aldarrikatzeko garaia ez zaigu iritsi, beste estatus bat baizik. Agian, beste era batera esanda, esan genezake independentzia komeni zaigula, baina ez oraindik, lan handi baitugu egiteko, batik bat lurraldeen arteko koordinazioa eta orka lortzen?

    Hori horrela balitz, diskurtso aldaketa sakona lekarke.

    • Ez, alderantziz. Independentzia aldarrikatzeko garaia iritsi zaigu, horixe baietz. Garai berri honetan, hain zuzen, independentziaren aldarrikapen hutsetik independentziaren aldeko ekintzara pasa behar dugula uste dut. Baina, bat nator zurekin horrek diskurtso aldaketa sakona ekarriko duela independentiston artean. Bai, Txip aldaketa erabateko bat behar dugu.
      Ez dezagun ahaztu Independentziak gehiengo demokratiko zabala lortzea eskatzen duela eta horretarako Euskal Herri osoan independentziaren aldeko lana eta praxia zabaldu behar da. Hortan kokatzen da lurraldeen arteko koordinazioa eta oreka.
      Independentzia orainarte estrategia defentsibo batean oinarritu da:”noiz emango diguzue dagokiguna”?
      Estrategia independentista batek, ordea, jarrera eraikitzaile batean oinarritu behar da, izan ere, independentzia ez digute emango, guk lortuko dugu, lortuko bada bederen. Gainera, estrategia independentista guk gidatu behar dugu eta ez da kanpoko eragileen menpe egon behar. Gai izan behar dugu erritmoa guk ezarri eta kontrolatzeko.

      Independentzia formala (erreferemduna alegia) noiz egin Euskal Herriko eragile politikoek adostu beharko dute eta suposatu nahi dut hori egingo dutela aldeko emaitza ziurtatuta dagoenean eta ez lehenago. Bitartean gaia landu beharra dago. Aldarrikapen hutsetik ekintzara pasa behar da.

  7. ez nago bat ere ados zuekin biture
    Garaia ailegatu da.
    Utzi behar dugu “estatuto” ” Nuevo estatuto ” eta horrelako gauzak.
    estatuto berria bere garaia eduki zen baina espainolak bertan bera bidali zuTen, bere garaia pasatu da, gainera espainolak ez dute errespetatzen bera sinatzen dutenak

    iralnda bezala time for pace, TIME FOR GO….

    INDEPENDENTZIA BEHAR DUGU ORAIN.

  8. Uste dut, Nabarro, eztabaida hori baino sakonagoa dela, estrukturalagoa. Garruze ezagutzen dut, eta bere burua ezker abertzalekotzat dauka. Bere hausnarketa serio eta landuak ondorioztatzen diona da: agian oraingoz, epe laburrean behintzat, utzi egin beharko diogu INDEPENDENTZIA praktikan jartzea erreklamatzeari, eta euskal herritarren artean pedagogia egiteari eutsi beharko genioke.

    Kontua, hala bere, gehiago landu eta aabaldu behar da, uste baitut ezker abertzaleko sektorerik gehienek ez dutela gai hori modu horretan ulertzen.

    • Zergaitik utzi behar diogu independentzia erreklamatzeari? Momentu guztiak dira onak proselitismoa egiteko, eta garai hauek bereziki. Ekonomia eta ideologia aldi berean behar dira jorratu. Independentzia lortzeko momentua heltzen bada, ez da egun batetik bestera gertatuko, baizik eta lan haundia egin eta gero. Badakit ez garela Estatu bat izando bihar goizean, baina hori gerta dadin nahitaezkoa da aurrez aurreko lana. Hau da, bihar independiente nahi badugu izan, gaur hasi behar gara gure eskubiedak exijitzen; eta, al di berean, independentziaren aldeko argumentuak zabaltzen.

      • NORK ESAN DU INDEPENDENTZIA ALDARRIKATZEARI UTZI BEHAR DIOGUNIK? Aitzitik, Independentziari buruz pedagogia egin beharra dago eta garai berri hauetan indarra eta baliabideak behar ditugu horretan xahutu.

        Urtetan independentziaz aritzeko beldur handia egon da, bereziki eremu profesionaletan eta unibertsitatean. Diskurtsoa baino xuxurla baino ez da izan orain artekoa. Demokrazian ordea aukera guztiak defendagarriak badira bide baketsu eta politikoetatik, gero eta normalagoa izango da independentziaren aukeraz eztabaidatu ahal izatea.

        Hortaz, urteetan independentziaren gaia lantzeko eta independentziaz aritzeko egon den beldurra gainditu beharra dago eta Eskozian ari diren bezala Euskal Herrian ere gaiari heldu behar zaio. Demagogiarik gabe eta auziak dituen erpin guztiei behar bezala helduta, lurraldetasunari ere bai.

      • Zure galderari erantzuten, Bituriek: “gian oraingoz, epe laburrean behintzat, utzi egin beharko diogu INDEPENDENTZIA praktikan jartzea erreklamatzeari (…)”. Dena den, argitu dugu puntu hori jada.
        Eta lurraldetasunarena ere jorratu behar da, baina ez ditut aldaketa nabariak espero epe laburrean. Nire uste apalean, lurraldetasunaren alde egin dezakegun lanarik hoberena EAE-ko lurraldeen independentzia lortzea da. Lehenbizi independentzia, gero lurraldetasuna.

  9. hori betiko leloa da, orain ez baina hemendik 10 urtetara ikusiko duzue.
    Eta hamar urte pasa ondoren gutxi gorabehera,puntu berbera, 5 urte txarragoa eta hurrnego 5 urte hobeago.

    Denbora gure kontra dago. Betidanik haiek daukate bere aberria , epaikiekin, enbaxadekin bere arazoak kompontzeko eta gu berriz autonomia .Ez dago konparaziorik

    Nahiz eta ez gaude den dena prest garaia ailegatu da, eta hartzen ez ba gara trena agian ez da berriz pasatuko denbora luzean.

    Egia da herrialde batzuk arazo izugarriak dauzkagu baina hala ere garaia ailegatu da.

    Ezin dugu den dena txukun itxoin arte,gure independentzia berreskuratzeko zeren hori inoiz gertatuko da, ezpaina induartxua da eta frente bati edo bestea apurtuko zaizkigu.Ezin bada eh osoa zati bat baina independentzia orian.

    Baina orokorrean gu garaileak gara momentu honetan, aprobetxa demagun hurrengo 4 urteak oso garrantzitsuak dira guretzat., inoiz baino garrantzitsuagoak.

    independentzia orain… eta betirako

  10. Argitu beharrean gaude.

    Hemen aurrez aurre jartzen ditugu INDEPENDENTZIARAKO eskubidea eta praktika bera, LURRALDETASUNaren auzia. Hau da: Europan zehar une honetan ireki daitekeen proezesu berrien harira hemen ere erreibindikazio hori gauzatzea erabakiko bagenu, zein lurraldetan aplikatzea eskatuko genuke. Zein bermerekin?

    Bi gauz ezberdin dira INDEPENDENTZIAREN aldeko kanpaina eta pedagogia areagotzea eta indartzea, eta independentzia bera gauzatzea oraintxe bertan, ahal izanez gero.

    • Argituta. Eta nolabait ados nago, errealitateri so egin behar diogu. Tamalez, gaur egun independentzia EEA-ko hiru luraldeetan gauzatu dezakegu bakarrik. Arabarra izanik, lurralde honetan ditugun arazoak esagutzen ditut, aldi berean. Dean den, proposatzen dudan estrategia (denbora izango dugu honetaz luzatzeko) hauxe izango zen:
      1. Separatu ahal ditugun lurraldeak separatu;
      2. Euskal Estatuaren biabilitatea argi egon eta gero, geratzen diren lurraldeak inkorporatzea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s