Ulertzen ditut sindikatuak

Sindikatuek euren buruari galdetuko diote ea noiz egin beharko ote duten huelga, bizi dugun egoeran egiten ez badute. Azken hamarkadetan izan dugun egoerarik okerrena eta ilunena da; eta aurrera begira ere, ez dirudi argi-izpirik ageri denik. Huelga egin beharra daukate, batik bat euren burua libratzeko; existitzen jarraitu ahal izateko.

Milaka liberatu sindikal daude Hego Euskal Herrian. Milaka. Kuestio batek harritzen nau: gobernu, udal eta aldundi guztiak ari dira karguak gutxitzen, horien soldatak jaisten, (….) zergatik ez dira murrizten sindikatuetako liberatuak? Hain beharrezkoak al dira? Sarri entzuten ditut nire lanlekuko pasilloetan ohikau: “¡¡no falta dinero, sobran ladrones!!” Nortzuk dira lapur horiek?

Hemen milioika arrazoi daude iraultzarako, dena hankaz gora jatzeko. Konturatu ere ez gara egiten, ordea, ez dugula atzera-bueltarik. Gure deklibea hasi da. Mendebaldeko bizi-baldintzak goia jo zuten aspaldian, eta sekula gehiago ez dira itzuliko. Ahal dugun guztiari eustea da gure erronka, baina kontuan izanda, betiere, beheranzko joera geldiezina hartu dugula.

Gure zibilizazioa baino lehen asko erori dira. Hor ditugu sumerioen, egipziarren, helenoen, erromatarren, otomanoen, (….) adibideak. Ez da erortzen Lur planeta osoa, baizik eta horko zonalde jakin batzuk. Artean, beste batzuk igo egiten dira, orain Txinarekin (berriro ere), Indiarekin eta beste hainbatekin gertatzen den moduan.

Herri zaharra gara, historiaz eta adinaz. Diru asko behar da gure gastuak ordaintzeko, eta iturriak agortuta ditugu. Penaz diot: gorriak ikustekotan gaude.

Eta sindikatuak huelgara: noren kontra? Zein da alternatiba? Zentzu gabeko kontsignez gain, esan gura dut. Zer egingo lukete -huelgez eta erreibindikazioz aparte- Txikik eta Etxaidek gure herria ataka honetatik ateratzeko? Nola lortuko lukete dirua funtzionarioen soldata ez jaisteko, bajen %100 ordaintzeko, Sanitatea diruz hornitzeko, pentsioak urtero urtero igotzeko, langabetuak eta behartuak behar duten guztiaz asetzeko? Asko duenari kenduta, ezta!? Zein erraza. Saia dadila Garitano, ia zer lortzen duen.

Anuncios

Un pensamiento en “Ulertzen ditut sindikatuak

  1. Bejondeizula, ulertzen badituzu. Nik behintzatvez ditut ulertzen, munduan ezer pasa ez balitz bezala ari dira eta gero eta argiago dago erromako inperioa erori zenez, ozidenteko inperioa ere erortzear dagoela, 5 edo 10 urte izango dira baina erori eroriko da. Ets sindikatuak ezer pasa ez balitz bezala. Uste dut Patxiren gobernua eta sindikatuak elkar lanean desager arazi nahi gaituela. Ez diegu utziko

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s