Adostasun bidea

Izaskun Bilbaok hitzaldi interesgarri bat eman du Forum Europan. Bertan euskal nortasunean oinarritutako “Euskadiren”  garapenari buruzko berezko eredua defendatzen du eta oso datu interesgarria ematen ditu bere bideragarritasuna defendatzeko asmoz.

Azken boladan, faltan botatzen nituen datu objektiboez osatutako horrelako hitzaldiak eta oso gustura irakurri dut. Irakurtzen nengoela, ordea, bururatu zait  abertzaleen balizko gutxieneko adostasun batenganako hurbilketa bat egitea. Hau da, nire ikuspegitik -ezker abertzalearen barruan kokatzen dut nire burua- aztertzea non ote dauden Izaskun Bilbao eta nire arteko ezberdintasunak eta konponezinak.

Bat nator Izaskunek aipatzen duenean Euskal Herrian badugula berezko garapen eredu bat, herritarron  izaera eta jarrera propioetan oinarritutakoa. Bat nator berarekin euskal nortasunari esker Europan eta munduan ahots propioarekin azaltzeko ahalmena dugula esaten duenean. Bat nator, berarekin, era berean, Euskal Herriaren garapen eredua hezkuntzan eta berrikuntzan oinarritu behar dugula, baina saihestu behar dugu guk egindako inbertsio hori gero Europako beste estatuen probetxurako izatea (Alemania, Erresuma Batua, Finlandia…).

Iruditu zait, halere, Izaskun Bilbaok EAEko datuak baino ez dituela erabili eta falta direla Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetako datuekin uztartzea. Euskal Garapen Ereduak (letra larriz gainera) Euskal Herri osoa izan behar du xede eta horretarako lan prospektibo handia dugu egiteke.

Azpiegituren inguruan, bestalde, iruditzen zait eztabaida sakona dugula egiteko, iruditzen baitzait orain arteko garapen ereduan ez dela behar bezala orekatu azpieguturek dakartzan kostea (ingurumenean zein ekonomian) eta horrekin lortu nahi izan den onura.

Iruditzen zait gobernatzeko moduari dagokionez ere adostasun minimoak lortu behar direla eta erabaki politikoen zilegitasuna lortzeko orduan herritarren parte hartze benetakoari tokia eman behar zaiola, denon partetik diskurtso eta jarrera demagogikoak albo batera utziz.Hala eta guztiz ere, ondorio nagusiarekin ere bat nator: “La identidad hoy es solvencia,  fiabilidad, capacidad, cohesión social, y capacidad para mantener y desarrollar la economía real. Eso genera bienestar y adhesión ciudadana y construye sociedad porque favorece la libertad, la democracia, la estabilidad y la justicia social.”

Anuncios

7 pensamientos en “Adostasun bidea

  1. EZ ZAIT BATERE GUSTATU ORDEA eraikuntza nazionalaren irakaspenei dagokienez botatako AZKEN PURRUSTADA. Denok dugu autokritika egiteko beharra, egindako hutsuneak berriro ez errepikatzeko. EAJ-PNVk ere bai

    (Iruzkinean sartu behar izan dut iritziaren azken pasartea izatea nahi nuena, iritziaren atala mugatua omen baita)

  2. Traizio bat onartu behar didazu Garruze. Maldade bat. Post hau erreserban izan duzu, eta oso kotilla naizenez, irakurri egin dut. Aldez aurretik: barkamenak!! Zirriborro horretan, ordea, galdera bat egiten zenuen, niretzat oso inportantea dena.

    ZERTAN BEREIZTEN ZARETE FUNTSEAN -EZ AZALEAN- ZU ETA IZASKUN BILBAO? ZERTAN ZU ETA NI?

    Honen aurretik egin dudan beste iruzkin batean esan dut harrituta nagoela Ezker Abertzaleak hurrengo hauteskundeetarako duen leloarekin: BAKEA, SOBERANIA ETA ONGIZATEA. Lelo horiek betitik izan ditu EAJk.

  3. Nire ustez, gure artean bereizten gaituena bereziki konfidantza kontu bat da. Zuk sinisten duzu Euskal Herria eraikitzeko eta kudeatzeko EAJ dela tresnarik eraginkorrena eta nik ordea Amaiurren dut jarrita konfidantza hori. Ziurrenik bien artean egin beharko dute lan hori, gero eta argiago dagoenez, baina botoa bakar bati eman dakiokenez zuk bat eta nik bestea aukeratzen dugu.
    Eta aurrean dugun bide luzea eta zaila bien artean egin behar dutela sinesten dugun honetan zergatik ez dira gutxieneko batzuetan ados jartzen. Zergatik ez ditugu etxe komunaren oinarriak elkarrekin jartzen?

    Eraikitzeko gai izan gaitezen beharrezkoa dugu lan eremu partekatu bat. Indarkeria zegoenean ez zen posible esparru amankomun hori sortzea. Baina gaur egun egoera berri baten aurrean gaude. Mundua arin doa aldatzen eta guk ere gure herriaren erronkei aurre egin behar diegu. Hasteko agenda publiko partekatu bat behar dugu.

    Hortik aurrera bakoitzak bere erritmoak eta bere aukerak egingo ditu. Batzuetan batek asmatuko du eta beste batzutan besteak. Eta norberak aukeratuko du bere konfiantza nori eman.

  4. Nire uste apalean “beharrezkoa dugu lan eremu partekatu bat” diñozuenean, eta EAJren eta Ezker Abertzalearen arteko elkarlanari buruz ari zarenean, uste dut oraindik ere ez dugula ikuskatzen egoera berria.

    Bi alderdi abertzaleek gehiengo zabala eta absolutua izango duten neurrian, elkarren arteko minimo horiek bermatuta daude. Zer esan gura dut? Hurrengo hauteskunde autonomikoak Hego Euskal Herriko hiru lurraldetan izango dira. Lurralde hauetan abertzaletasuna gehiengoa da, eta hurrengo lau urteko joko parlamentarioak ez du ezelango zerikusirik izango azken hiru urteetakoekin. Hankaz gora jarri beharko dena, eta proposamen ausartak egin beharko dira.

    Sozialistek badakite baskismoaren bidea hartu beharko dutela; EUSKAL bihurtu beharko dutela, nolabait esan. Besteak beste, garai bateko sozialista obreroen haurrak euskal ereduetan ikasitakoak direlako, eta HEMENGOTASUNA normaltasunez ikusten dutelako.

    Hurrengo lau urteak zeharo interesgarriak izango dira, Garruze, eta guk hainbeste aipatzen dugun ABERTZALEEN ARTEKO BATASUNA ez da, nire ustez, hain beharrezkoa izango.

    Orain baino lehen ere esan dut: EZKER ABERTZALEAren ETA PSOEren arteko elkarlana ikusiko dugu, eta gehiago ere esango nuke: elkarren artean gobernatuko dute.

  5. Barkatu Biturie, baina niri oso arrotza egingo litzaidake Amaiur eta PSEren arteko gobernu bat, PSEren babesa Legebiltzarrekoa izanda ere. Eta hori PSEkoei hainbat kontutan bilakaera positiboa ikusi diedan arren. Batzutan, ordea, iruditzen zait Amaiur/PSEren aukera hori erabiltzen duzuela justifikatzeko PNV/PPrena.

    Hurrengo hauteskundeak oso garrantzitsuak direla denok dakigu. Edozein dela azkenean Lakua berriko formula, formula horrek estrategia abertzale bat izan behar du oinarri (gutxieneko adostasun minimoa) eta hori gainera publikoki eszenifikatu behar da. Ondorengo formulak hobeto eta lasaiago ulertuko genituzke alderdi abertzaleen esparru komun hori egonda.

    Baina horretarako alderdien taktizismoren gainetik epe ertaina (Euskal Herriko estrategia partekatu eta eraikitzailea) landu behar dugu eta horretan ez dela sakondu nahi dirudi.

  6. Nik ez dut inoiz ukatu PNV/PPren arteko hitzarmen bat. Ez dut uste posible denik elkarrekin gobernatzeko; baina bai izan daitekeela PNV gobernuan eta PPren kanpoko laguntzarekin.

    Arraroa egiten zaidana da ez ikustea Ezker Abertzaleak PSOErekin goberna dezakeela. Begira ezazu, Garruze, zer gertatze ari den gaur bertan. PNV eta Ezker Abertzalea (uler ezazu Bildu edo Amaiur diñodala) gai eta lurralde guztiean ari dira egurka. Ez eidazu esan, arren, PNVrena denik errua. Izatekotan, biena izango da.

    López garaituta eta amortizatuta, eta Basagoitiren eremua urrun egiten zaigula, hauteskunde arteko garai abertzaleen arteko mokokada etengabekoa izango da. Zer akordiotara irits daitezke. Politikan bihotzak errelaitateari egin behar dio lekua.

    Hortik ezin duzu atera helburu abertzale minimoak beteko ez direnik. Horiek, dagoeneko, onartuta daude hauteskundeen aurretik, izan ere, hori eskatzen diogu denok Legebiltzar abertzali bati. MINIMOAK BETEKO DIRA, ETA EZ DA BEHAR ABERTZALEEN ARTEKOALDEZ AURREKO AKORDIORIK.

    Askoz positiboagoa da SOZIALISTAK minimoetako hitzarmen horretara ekartzea, aldi berean herritarren %75a atxikiz hitzarmen horretara. Egoera hori, une honetan, posibleagoa ikusten dut EZKER ABERTZALE/PSOEren artean PNV/PSOEren artean baino.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s