Katalunia bada, Euskal Estatua ere bai

Arthur Masek esan berri du “Le monde”Egunkari frantsesean Katalunia Estatu bat izan daitekeela Europar Batasunaren baitan Nolanahi ere, bere elkarrizketan lehentasuna ematen dio itun fiskala lortzeari, bere ustez horri esker berezko politika publikoak egin ahal izango dituztelako.

Nire ustez, Euskal Herria urrats bat aurrerago dago Kataluniarekiko. Guk -haiek ez bezala- politika publikoak egiteko finantzabideak bermatuta ditugu kontzertu ekonomikoari esker, baina orain arte ezin izan dugu ahalmen hori erabili Euskal Herria mailako politika publikoak egiteko, Espainiak eta Frantziak autogobernuari hainbat eragozpen legal eta politiko ezartzen dizkiotelako.

Eragozpen horiek dira hurrengo legealdian ezinbestez gaiditzea lortu behar ditugunak.

Anuncios

3 pensamientos en “Katalunia bada, Euskal Estatua ere bai

  1. Ez dakit zenbateraino den inportantea konpetentziak esku izatea. Zera, konpetentzia asko edo gutxi izan arren, estatua lortzeko urratsa beti dirudi ezinezkoa.
    Ez dut esaten ez zaidala inporta kontzertu ekonomikoa. Oso garrantzitsua da (galdetu Catalunyan bestela). Batetik, benetazko autonomia ematen digulako (eta hori ez da gure azkenengo xedea abertzaleak bezala, baina eguneroko politikak horrelako tresnak behar ditu); halaber, gure eskubide foralekin lotura gauzatzen du nolabait.
    Beraz, konpetentzia asko izatea gutxi izatea baino askoz praktikoagoa da politika abertzaleak garatzeko (pentsa dezagun edukazio konpetentzietan, adibidez). Baina Estatua lortzeko azkenengo pausu horrek zailtasun berdinak aurkezten ditu Euskadin edo Catalunyan, kontzertu ekonomikoa eskuan izanik ala ez, edo hori da nire pertzepzioa momentu honetan behintzat.
    PS: gaur ez dut problemarik izan iruzkina idazteko. Firefox erabiltzen dut. Eskerrik asko.

  2. Bat nator biokin. Hala ere, post-aren tituluak bestelakoak beharko luke: “Hego Euskal Herriak soberania fiskala badu, Kataluniak zergatik ez?”. Alde horretati, eurak baino askoz aurrerago gagoz soberania fiskalean, eta berdin antzera Estatu propio bat izateko bidean.

    Kontzeptuetan galtzen ari garela uste dut. Arazoa ez da gu galtzea, herritarrak galtzea baizik. Soberania, independentzia, estatua (….). Gehiengoak ez ditu bereizten, eta duda egiten dut guk geuk ere argi ditugunik.

    Behin kontzeptuak argituta eta azalduta, errealitate konkretura joan behar dugu. Eta puntu honetan betiko auzia aurkituko dugu: ZERTAN JARRI BEHAR DITUGU, UNE HONETAN, GURA INDARRAK, INDEPENDENTZIAREN ALDEKO ERREFERENDUMA EZARTZEN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, EDO EUSKAL HERRIA -HEGOALDEA BEHINTZAT- PRESTATZEN EMAITZA ON BATERAKO?

    Quebec-ek ere egin zuen erreferenduma, eta galdu egin zuen. Gutxigatik, baina galdu. Harrez gero, ildo independentistak indarra galdu du.

    Erraza da ohiu egitea, baina errealitatea gordinagoa da, zoritxarez.

  3. Hurrengo hauteskundeetan abertzaleok oro har emaitzak onak lortu behar ditugu dudarik gabe. Nolanahi ere, garrantzitsua da jakitea zertarako?
    Espainiako azken hauteskundeetan PPrekin gertatu dena gurean ez errepikatzeko eta hauteskundeetan gardetasun osoz jokatzeko ona litzateke abertzeleek zer nolako ibilibide orria duten argi esatea. Osorik ez bada zertzelada argi batzuk ematea besterik ez bada.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s