Salbatore Otegi

 Herri hau fedea galtzen ari dela diote. Gezurra; gezur hutsa. Elizarako eta erlijiorako joera galdu da, neurri handi batean. Fede premiak, ordea, beste bide batzuk hartu ditu. Milaka dira futbolean, saskibaloian, (…) eta gainerako kiroletan babestu direnak. Politikarekiko edo politikoekiko fedeak indarra galdu du aspaldian. Ez beti, ordea. Ezker Abertzaleak beti behar izan ditu ikonoak, gidariak, bidea erakutsiko dienak. Tribalak dira, oso. Orain arte: nora ETA, gu hara. Orain: zer Otegik, guk hori.

 Salbatore Otegik lau hitz kaleratu ditu abertzale ezkertiarren fedea trinkotzeko, bideari euts diezaioten, ez dezaten etsi. Otegik, beti bezala, beste batzuei leporatzen die gizateriaren era askotako heriotza.

Arnaldok aipatu ere ez du egiten mendebaldeko herritarren –eurak- barne direla- ongizate mailak suntsitu duelako Lur planeta. Ezker abertzaleko bizitza oneko eta errazeko kide akomodatuek ekarri dute, gaineako guztiekin batera, gizateria egoera honetara.

 Zein da bere proposamena -hitz ponposoez gain- Lur planea liberatzeko? “Alternatiba erradikal, demokratiko eta herrikoia” Zer da hori? Salbatore Otegik 55 urte inguru ditu. Non egon da, eta zertan, orain arte, herrialde hau, eta Lur planeta osoa liberatzeko? Zein da bere alternatiba Sanitate arloan, Hezkuntza arloan, Azpiegituren arloan, Industriaren arloan, (….) Nondik aterako du dirua hori guztiori gauzatzeko? Zein izango de enpresariekiko jarrera? Edo akaso sektore pribatu guztia suntsitu eta industri eta sektore produktibo guztiak publiko egingo ditu? Xoxik gabe ez da jaten, ez da hezitzen, ez eta osatzen ere.

 Botako du, oraindik ere, beste eskutitzen bat kartzelatik. Nik puntua jarriko diot: nola eutsi orain arteko bizi kalitateari aurrerantzean, eta zer egiteko prest dagoen Ezker Abertzalea.

GUZTIAREN GAINETIK: OTEGI ASKATU!!

 

Anuncios

Un pensamiento en “Salbatore Otegi

  1. Azkar aritzeak arazoak ditu. Horri gehitzen badiozue galerazita dudala Internet-eko leku askotarako sarrera, ba ulertuko duzue post-etan hutsune eta akatsen batzuk izatea.

    Post hau Otegik Otegiaskatu.com webgunean zintzilaktu duen azken gutunari buruzkoa da, zeinek honako hau baitio, hitzez hitz:

    “Kaixo, lagunok!

    Lerro batzuk baino ez, zuen babesa eta elkartasuna eskertzeko. Une oso garrantzitsuak bizi ditugu, ezbairik gabe, bai politika arloan eta bai gizartean.

    Gure Herri-eskubideak ukatzen dituztenek eta lurbira osoa eta gizateria heriotza energetiko, klimatiko eta sozialaren ertz-ertzean jarri dutenek sinestarazi nahi digute euren esku dagoela sortu dituzten arazoen irtenbide zuzenerako giltza.

    Orain, beti izan den bezala, antolamenduak, eztabaidak, partaidetzak eta Alternatiba erradikal, demokratiko eta herrikoiak zuzendu ahal izango du gaurko egoera hau, ez beste ezerk.

    Ezker abertzalea hasita dago lan horretan eta, oraindik bidea luzca izango den arren, gure helburuetako bakoitza eta osoki guztiak lortzera helduko gara.

    Animo, bada, eta egin irri, irabazi behar dugunez, lortuko dugulako.

    Arnaldo Otegi Mondragon-ek Logroñoko espetxetik 2012ko otsailaren 22an”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s