“Sepan que Euskalerría es siempre una”.

La articulación de Euskalerria es junto con el derecho a decidir las dos claves fundamentales del conflicto vasco. Las dos precisan de su respectivo análisis, respondiendo cada una a una dinámica diferente.

El derecho a decidir nos permite elegir la forma jurídico constitucional que nos vamos a dotar los vascos en Europa y en el mundo, incluyendo la posibilidad de constituirnos en un estado propio. En este ámbito especialmente influyen el derecho internacional y el derecho europeo.

La articulación de Euskalerria, sin embargo, se halla más unida a la cohesión interna de los vascos. En ella influyen factores internos, aspecto materiales del autogobierno y de soberanía, así como limitaciones externas a dicha soberanía derivadas de pactos  o imposiciones de los Estados Español y Francés. En este ámbito, juega un papel principal la capacidad real que tenemos los vascos para distribuir internamente nuestra riqueza, para articular entre nosotros la igualdad, la cohesión social y un modelo de desarrollo sostenible. Es en este ámbito donde se ha de debatir la cuestión de la territorialidad de Euskalerria.

Patxi Latorre ha recopilado en un libro,”gu gaurko euskaldunok, historia de un robo” citas que demuestran que Navarra ha formado parte de la realidad vasca desde sus orígenes. En una entrevista a Diario de Navarra resalta dos citas que necesariamente han de ser tomadas en consideración al abordar el tema de la articulación de Euskalerria:

Víctor Pradera (diputado navarro durante la II República y contrario al Estatuto Vasco-navarro), en 1919, escribía: “Las regiones vascas son iguales. Solo hay entre ellas una diferencia: la del poder de la riqueza, que es el de la hegemonía. He aquí una de las razones por las que me asusta la unión. Me asusta porque entonces la hegemonía sería de Vizcaya. Y como en Vizcaya ejercen dominación los nacionalistas resultaría que todos estaríamos sujetos a ellos”.

Gregorio Iribas (Ilustre jurista navarro defensor de los fueros) en 1893, dijo “¿No se ha visto siempre la conducta astuta y cautelosa del Gobierno procurando desunir al pueblo vasco-navarro; sembrando entre ellos discordia e intentando crear diferencias para que la envidia y el recelo surgieran en la noble y laboriosa raza que puebla el territorio común? Sepan que Euskalerría es siempre una”.

Anuncios

10 pensamientos en ““Sepan que Euskalerría es siempre una”.

  1. Nik, berriro ere, Mikel Sotok igandean Garan argitaratutako artikuluaren zati bat itsatsiko dut hemen. Har bedi kontuan Soto ez dela EAJkoa edo -nolabait esan- abertzale ez-sutsua, baizik eta ezker abertzaleko kide deklaratu bat:

    Santiago Alba Ricok dioen bezala, «Memoria nondik datozen eta nora joan nahi duten herrien inteligentzia da». Eta guk badakigu nondik gatozen, baita nora abiatu nahi dugun ere. Guk nazio bat eraiki nahi dugu, ez inolako erresuma berreraiki. Asmo horretan, Nafarroako Erresuma ondare dugu, Mahai Nazionalaren Leireko zina, Monzonen loreontzi hautsia, Agirre lehendakariak Iruñeko batzokian egindako negar garratza edo Gernikako sua bezala. Horixe da, ondare, ez helburu; are gutxiago Grial Santua bezala gurtu behar den erlikia.
    Aukera gisa ulertu eta, garai batean nafar historiografiak izandako loraldiaz eta abar poztu banintzen ere, egun, kezkatuta nago nazionalismo historizista horrek dituen hainbat jiterekin: ortodoxiara lerratzen ari dela iruditzen zait; sarritan historia jorratzeko doitasun falta duela pentsatzen dut; pertsonalismo nabariak daudela uste dut; UPNri edo PSNri presio egiteko baino kolore guztietako abertzaleei -baina bereziki ezkerrekoei- presio egiteko lobby bihurtu dela deritzot eta abar. Baina, hala ere, ez dira horiek gehien kezkatzen nauten arazoak
    “.

  2. Mikel Sotoren artikulu hori irakurrita nik azken paragrafoan erreparatu nahi nuke: “Baina ez da izaten ari, ez gara asmatzen ari eta horrek kezkatzen nau. Estrategia independentistak alor ugari -ekonomikoa, bat aipatzearren- jorratu gabe dauzka, eta abagune berezi honetan, garaia heldu da egin dugun ibilbideaz hausnarketa egiteko eta etorkizunerako estrategiak birdefinitzeko. Presioetatik at, beste esparru batzuetan atzean utzi ditugun ortodoxietatik at, zintzotasunez, atzean daukagun altxor zoragarria altzoan, eraiki nahi dugun nazio miragarri hori gogoan”

    Lurraldetasunaren gaiari zintzotasunez eta ortodoxietatik at heldu nahi bazaio, ez diogu gaur egungo hauteskunde datuei bakarrik begiratu behar, herri gisa ditugun aukerei baizik, konplexurik gabe, aldez aurretiko auto-betorik gabe, eta gaur egun garenetik abiatuta ikuspegi berritzaileari helduta. Eta garrantzi berezia du, nire ustez, gure barneko orekei eskuzabaltasunez begiratzeak. Nafarroa eta Bizkaiaren arteko lehiak nola jokatuko du aurrerantzean?

    Lurralde Historikoen Legea esaterako euskal lurraldeen arteko oreka-saio bat izan zen. Lege horretatik hainbat ikaspen atera dira. Esperientzia horretatik euskal lurraldeen arteko orekei buruz gogoeta egin dezakegu.

  3. Nafarroako gauzak bitxiak dira
    Pasaden astea itxi zen 4 Noticias, eta upn eman zion 1,6 milioi c6 nabarra jarraitzeko naiz eta haiek esaten ez daukate dirurik euskarako komunika bideak, betikoa.

    Gaur la guardia civil, itxi du etbko errepetidorea, eako partaidek ordaindu dutenak eitb ikusteko

    • Horrela da Nabarro. Azken 30 urtetan Nafarroa EAEtik bereizteko ahalegin guztiak egin dira eta ezken urtean erabat modu lotsagabean. Horrelako jarrerak Europan ulertezinak diren arren (hortxe dago hizkuntza gutxituen babeserako itunaren batzorde jagolearen gomendioak) eta zilegi ez izan arren, Espainiako legeriaren arabera “legezkoak” dira,
      Horri aurre egiteko zeintzuk dira ditugun bideak? Beti modu defentsiboan ibili behar dugu? Beti babesik gabe ?
      Nik uste, garai berri hauetan herri-gisa pentsatzen jarri behar dugula eta ditugun tresnak (asko dira eta, besteak beste alderdi politikoak beraiek) gure herria eraikintzera eta gure arteko harremanak sendotzera bideratu, legezko mugak borondatez eta inteligentziaz gaindituz.
      Guardia zibilak ETBko errepetidorea ixten badu, elkar gaitezen euskaltzale, abertzale eta demokratak eta beste bat jar dezagun eta elkarrekin babes dezagun beharrezko den ekimenen bidez. Egin dezagun Europan eta behar den tokitan salaketa indartsua, baina herri-gisa azalduz. Gaindi ditzagun legezko mugak bide berritzaileetatik, gure arteko lankidetzaren bidez eta inteligentzia erabiliz

      • ETBko errepetidorea ixten badu… EZ da iragana edo hipotetikoa,,

        ATZO Itzi zuten

  4. Gaur egun aintzat hartu beharko litzatekeena herritarren eta herrien borondatea da. Herritarra zer/nor den zehaztea erraza da. Herriak, ordea, ez daude horren argi definituta.

    Historiaria jo izan dugu -eta jotzen dugu- sarri, sarriegi; eta horrek balioko digu gure egoa indartzeko, argumentuak garatzeko, (….); baina finean, balio duen bakarra herritarren unean uneko borondatea da.

    Nafarroako Psozialistek Euskal Herriaren, ikurriñari, autodeterminazoari egin dioten traizioa aipatzeak gertaera historiko bat azaltzeko/argitzeko balio digu, baina ez 2012ko errealitatea definitzeko.

    Nik nafarren, lapurtarren (…) eta arabatarren momentuko honetako -2112ko- EUSKAL borondatea landu eta irabazi gura dut. Horrek baino ez du balio. Ez dugu ezer lortzen EUSKAL HERRIAK BERE GEROA ERABAKI BEHAR DU ALDARRIKATZEAREKIN. Landu egin behar dugu borondate hori, IRABAZI, diskurtso eta aldarrikapen hutsalez gain.

    N
    zrnaneaoga

  5. BAT NATOR ERABAT ZUREKIN oraingoan. Baina nola egingo dugu?
    Euskalerria bat dela aldarrikatzen dugunean, Euskalerria bat izan dela frogatzeko datuen berri ematen dugunean…euskal herritarren borondatea IRABAZTEN saiatzen ari gara. Eta hein handi batean lortu dugu, izan ere, gaur egun nahi duenak hobeto ezagutu dezake Euskal Herriko historia, urtetan isilarazita, alboratuta eta desitxuratuta egon dena.

    Argudio historikoa ez da nahikoa. Horretan ados gaude, baina diskurtsoaren parte bat da, euskal kontzientzia gorde eta pizten baitu, belaunaldiz belaunaldi igaro dena eta gaur egun bizirik mantentzen lagundu gaituena. Badakigu nondik gatozen alegia. (Beste gauza bat da, oraindik ere, oso jende gutxik ezagutzen duela, komunikabideetan eta hezkuntzako kurrikulumetan zabaltzeko hainbat muga izan baitira).

    Baina badakigu nora goazen?Hau da, egin dugunaz aparte (eta asko egin da, dudarik gabe), ZER GEHIAGO EGITEKO PREST GAUDE EUSKAL HERRIAren alde? galdera horri erantzuten hasi beharko genuke, gutariko bakoitzak alde batetik eta alderdi politikoak bestetik, haiek baitira sindikatuekin batera tresna gehien dituztenak Euskal Herriaren aldeko dinamika eraikitzaile eta demokratiko bat martxan jartzeko.

  6. “Badakigu nondik gatozen alegia”. Zuk eta nik bai, agian euskal historiaren interpretazio berbera dugulako. Historiak, baina, ez du interpretazio bakarra, ez antzik ere. Nik historia ikasi dut, eta ikasgaietariko bat da historia garai batek dituen korronte edo interpretazio ezberdinak.

    Kasu bat jartzearren: Nafarroan gaur egun interpretazio historiko bi baino gehiago daude. Argi dago, ñabardurekin, zein den abertzaleok duguna, alegia, badakigula nondik gatozen. Ez da hori, ordea, nafar españolen interpretazioa, ez dute gure pentsamolde bera. Gertatzen dena da, gu baino askoz gehiago direla, eta demokrazian haien hitzak/botoak/interpretazioak gureak beste balio du.

    Nora goazen? Aurrekoak balio du. Abertzaleok, ñabardurekin, badakigu. Nafar españoles baita ere. Kontua da gu askoz gutxiago direla, eta eurak eskuratzen dutela -botoen bidez- boterea.

  7. Emaitzak- 2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak- Wikipediaren arabera:
    ALDERDI KONSTITUZIONALISTAK: 63,46 (UPN+PSN+IU+CDN)
    ALDERDI ABERTZALEAK: 28,85 (BILDU + NABAI)

    Hala ere, Eskoziari begiratzen badiogu, 1974. urtean alderdi abertzaleak 7 legebiltzarkide baino ez zituen eta gaur egun Eskoziaren independentziaren aldeko alderdiek (SNP, Scottish Green Party eta Scottish Socialist Party) Legebiltzarreko 129 aulkietatik 71 ordezkari dituzte, alegia, erdia baino gehiago.

    Eskozian ibilbide orri argi bat jarri zuten martxan, argi ezarri zuten zer nahi zuten, hots, Estatu bat izatea Europan, eta 1970ko hamarkadan utopia zena gaur egun aukera erreala bihurtu da.

    • iu ni ez nintzateke sartuko espainolarekin ,zeren euskara eta autodeterminzaioaren alde daude

      Ez dira abertzaleak, baina abertzale batzuk ba dute

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s