Independentzia, pil-pilean

irudia:www.vinosyrecetas.com

Irudia: www.vinosyrecetas.com

Asteburuan pil-pilean ibili da Independentziaren gaia Euskal Herriko prentsan. Gaur egun gero eta normaltasun handiagoz hitz egiten ari da independentziaren aukeraz eta uste dut horrek ere lagunduko duela garai berri honetan euskal auziaren gaineko eztabaida behar bezala bideratzen.

Noticias de Gipuzkoan Ottawako (Kanada) Unibertsitatean klaseak ematen dituen  André Lecours irakasleari egindako elkarrizketa argitaratu da. Bertan, Quebeceko eta Eskoziako prozesu independentistak aztertzen dira eta Kanada eta Erresuma Batuko jarrerak Espainiak duenarekin konparatzen dira. Bere azalpenetik argi ondorioztatzen denez, Espainia ez dabil batere inteligente kudeatzen Euskal Herriko eta Kataluniako auzi historikoak. Bere naziobakartasunari heltzen dio itsu itsuki eta jarrera horrek, bestela dirudien arren, bide berriak zabaltzen dizkigu euskal eta kataluniako herritarrei demokratikoki gure berezko estatuak lortzeko.

Katalanak horretaz jabetu dira eta Biltzar Nazional Katalana sortu dute 2014an, Eskoziarrak baino lehenago, independentziaren aldarrikapena egiteko.Nolanahi ere, Ferran Requejok (zientzia politikoan aditu katalan prestigiotsua) azaltzen duenez,  Kataluniako ibilbide-orriak bi fase izango ditu: independentismoa lehena, eta independentziarena ondoren. Hala eta guztiz ere, Requejok ohar interesgarri batzuk  egiten ditu independentziaren ibilbidean egin behar dena eta egin behar ez denaren inguruan.

Euskal Herrian ere gizarte mailan independentziaren aldeko erreferentzia argi bat bilakatzen ari da Independentisten Sarea. Pentsamolde eta arlo ezberdineko jendea biltzeko ahalegina egiten ari da eta. Bere azken gogoetan Eskoziari inbiriaz begiratzen dio.

Nabarraldek ere lan interegarrigarri bat argitaratu berri du independentziaren inguruan: Viabilidad económica de la independencia.Estatu txikiak munduan

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s