Inkesta soziolinguistikoaren mapa berria

Irudia: www.argia.com

Oso gustura irakurtzen ditut nik bertsolarien gogoetak (Fredi Paia, Unai Iturriaga, Andoni Egaña…). Sentiberatasun berezia dutela iruditzen zait gaiei heltzerakoan eta azken finean gizartea aztertzerakoan.

Auzien mamia edo gakoa ondo bereizten dakite, denbora alferrik galtzen ibili gabe. Nolanahi ere, mezua helarazteko forma ere behar bezala zaintzen dute, gai delikatuetan humore puntuari helduz eta behar denean ere zorrotz eta gordin azalduz. 

Andoni Egañak Berrian astebururo idazten du iritzi-artikulu bat. Azkena, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen EAEko V. inkesta soziolinguistikoaz ari da eta bertan egi potoloak esaten ditu:

  • Ez dut ulertzen zergatik eman dituzten Autonomia Erkidegoko datuak bakarrik, Nafarroa eta Iparraldekoak gerorako utzita. Euskara ez dela politikarekin nahasi behar, hori lukeela hobi, esaten aritu direnek nahastu dute gehien euskara eta politika. Administrazio eredua hartu dute aintzat, eta hizkuntz errealitatea atzendu, noiz eta hizkuntzari buruzko inkesta bat argitara eman behar zuten garaian!
  • Hizkuntzaz kanpoko arrazoiak eta hizkuntzaren baitakoak dira, beraz, gako. Eta Administrazioak eta gu erantzule. Administrazioek behar adinako lege babesa eman behar diote euskarari, eta horretatik urrun dabiltza. Erkidegotik kanpo eta Erkidegoan bertan ere aurrera egin beharrean zenbait kontutan atzera egiten ari dira. Eta guk ere zerbait gaizki egin dugula onartu beharko dugu. Sinistuta nago ni gure aurreko eta gure belaunaldikoen ahaleginak (ikastolak, eskola publikoaren euskalduntzea, euskarazko irrati-telebistak, euskarazko egunkaria, euskarazko kultur produkzioa…) zintzoak izan direla eta zenbait kontutan sortzeaz gain asmatu ere egin dugula. Datuek etsipen mingotsera eraman ordez erne segitzera eraman behar gintuzkete. Gehiago eskatu behar diegu Administrazioei. Eta gehiago geure buruei ere. Gehiago sortu. Gehiagotan asmatu.
     

Euskal Herriaren lurraldetasunaren ikur gorena euskera da. Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak ezkutatu nahi izan duen errealitatea (Euskal Herria bera) guk geuk plazaratu beharko dugu, eta horretarako baliabideak baditugu.

Etsipenean erori gabe, gehiagotan asmatu  behar dugula dio Egañak. Bai arrazoi osoa du, eta horretarako orain arteko bideari eta ahaleginari begiratzea komeniko litzaiguke. Baina atzera begiratzeko ariketa hori egiten dugunean ez genuke soilik gaizki egin dugunari erreparatu behar, baizik eta ondo egin dugunari ere bai. Hortxe baitago arrakastaren hazia

2 pensamientos en “Inkesta soziolinguistikoaren mapa berria

  1. “Gehiago eskatu behar diegu administrazioei” diño Egañak.

    Euskararen gai honek, egia esan, naskatuxe neukan duela hamar urtera arte. Lortu nuen askatzea korapilo hartatik. Ez zen bizia. Gaur bai ernegetan; eta biharamunean ere antzera, ostia txarrean. Umeak ikastolara bidali; eta hori gutxi balitz, klaserik euskaldunenera. Alferrik!! Gure umeak patioan gaztelaniaz egiten zuten, eta egiten dute.

    Zein aldea ordutik gaur egunera? Gaur egun ez diet txiliorik egiten “eixue euskaraz!!”. Ez diet aldarrikatzen uneoro “gure hizkuntza euskara da!”. Utzi nion etxetik kanpo sofritzeari. Ikusi nuen kontua ez zela inkisidorearena egitea; ez zela euskal puritano modura agertzea; ez zela klaseko bileretara joan eta han -beti zegoen euskaraz ez zekin gurasoren bat- “D ereduan bilerak euskaraz egin behar dira” erreklamatzea.

    Naturaltasunari lekua utzi behar zaio, militante izateari utzi gabe. Nik, Biturien, baditut espazio batzuk euskararako. Bata eta bi baino gehiago. Nire umeek bakarra dute: etxe barrua. Ez da gutxi, guraso euskaldun guztiok esfortzu hori egingo bagenu.

    Zein esfortzu? ETXEAN EUSKARAZ EGITEARENA. Erraza ematen du, baina zaila da oso. Zuetariko baten bat iritsi bada puntu honetaraino, galde bekio bere buruari: NIK ETA NIRE EMAZTEAK EUSKARAZ DAKIGU -EDO NIK BAKARRIK, EDO EMAZTEAK BAKARRIK-, ZEIN DE ETXEKO HIZKUNTZA? ZEIN DA UMEEKIN ERABILTZEN DUDAN HIZKUNTZA?

    Nik ez diet unionista/españolistei ezer eskatzen. Haiek nahiko egiten dute euren umeak B eredura bidaltzearekin (HEMEN BAI DUELA ZEREGINIK ADMINISTRAZIOAK). Nik AHOBETEZ ABERTZALEAK direnei erreklamatzen diet konpromisoa. Ez egun beteko konpromisoa, momentu jakin batzuetakoa baizik.

    Horrekin nahikoa litzateke.

  2. off topic
    a ver si alguien me puede ayudar
    Tengo un 3%-4% de clientes euskaldunes entre ellos alguna ikastola y algunos colegios
    por este motivo,quisiera emitirles las facturas totalmente en euskera sin parecer analfabeto o traducido como los indios ya que lo que veo por ahi me parece muy pobre del tipo faktura ,prezioa, Dptu. komertziala edo Dokumentua
    .Sabes de algun sitio donde podria buscar los terminos exactos para las facturas con terminos como por ejemplo

    forma de pago
    ingreso anticipado en cuenta
    descuento por uso
    importe bruto
    importe neto
    A la atencion de Sr / srta
    y demas terminos que puedan aparecer

    he mirado aqui pero es muy pobre
    http://www.euskaraz.org/es/idazkiak/?o=2

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s