Ezkerrerago, ezkerrerago!!

Ez omen dabil guztiz zuzen Bildu/Amaiur. Albora-karga antzematen diote; eskuma-karga,k zehatzago esan. Sortzetik beretik “gu ezkertiarrak eta progreak gara” matrakarekin jo eta ke, etxe barrutik entzun behar izan dute bihotzeko mina ematen diena: “zaintzen ez bazaituztegu, azkenean PNVren eskuma aldera jarriko zarete“. PNVren eskuma aldera!? Hori biraoa!?

Ortodoxiaren zaintzaile etorri dira iEzkerretik Bilduz talde kritikokoak. Talde kritikokoek edo, hobeto eta zehatzago esan, betiko taldekoek; zuk, nik eta mundu guztiak identifikatzen dituen horiek: BETIKO HB.

Eurek diotena da ez direla plazaratu kritikarako, hausnarketarako baizik. Hatzamarra erakutsi diete Bildu/Amaiur-eko enpoltronatuei, eta jakitera eman diete zenbait botere-jarrera, hainbat aginte-modu ez direla egokiak, erroak ahaztarazi egiten baituzte; erro iraultzaile, sozialista eta antisistemikoak.

Hau ere bada ba: ez dute urtebete elkarrekin egin, eta dagoeneko topeka/muturka ari dira. Itxura onean eta baketsu (eskertzekoa hori ere), baina argi gorriak erakutsiz. Batzuk, kanpotik, zeharo argi geneukan hainbesteko entsaladak ez zuela luze iraungo arrakalik gabe. Baina horren arin ere!

Egia esan -eta errespetuz diñot- zelan sartzen dituzu gela berean Amezketa/ Larreina       eta Antigüedad/Etxebarria? Zertaz jarduteko? Helburuek ahaztarazi egiten omen dituzte bitartekoak (gaztelaniazko fin eta medios ditxosoa). Askotxo da hori. Gehiegi. Nik neure erronka botatzen dut: EZETZ IRAUN BESTE HIRU URTE ELKARREKIN!! edo BI URTE SORTU LEGEZTATU ETA GERO. Gertatzen da, baina, ZER GELDITUKO DA GERO SORTU/BATASUNAZ APARTE?

2 pensamientos en “Ezkerrerago, ezkerrerago!!

  1. Talde kritiko horretako batek idatzitakoa irakurri dut, Joxe Iriarte Bikilak dioena, hain zuzen ere: “Ezker eraldatzailea -are iraultzailea bada- oinarri-oinarritik a sistemarekiko kritiko. (…) Alabaina, deserosoa egiten zaio -zaigu-, bere -gure- buruarekiko edo taldearekiko jarduerarekin -auto-kritikoa izatea, batez ere jarduera hori berria dena. (….) Ezkerrak inoiz ezin du goxo egon instituzioetan, aitizitik, dagoena ondo eta modu ondratuan kudeatzen ikasi behar du. Gobernuna edo oposizioan sistemaren aurka aritu behar du”.

    Asmo onak bezain irrealak eta ametsezkoak. Erraza da diskurtsoa egitea inorentzat, auzokoarentzat edo beste herrialde batzuentzat; artean, norbera, sistemaren barruan goxo-goxo kokatuta, sistemak eskaintzen dituen bide guztiak erabiliz, bero-berotan sutondoan.

  2. Y más críticos:

    Recogido de Deia:

    “Surgen más posturas críticas dentro de Amaiur. La agrupación Lizargorri aboga por una organización transparente y participativa más allá de citas electorales (…). La agrupación Lizargorri, (….) reclamó ayer que la izquierda independentista no se limite a ofertas electorales y pidió una organización amplia pueblo a pueblo, participativa, transparente y crítica. (…) Lizargorri abarca a distintos miembros de izquierdas y abertzales que hace un par de años fundaron un “grupo de trabajo transversal” denominado Ezker Soberanista Eraiki-tzen, donde se agruparon nombres como el miembro de la ejecutiva nacional de EA Pedromari Olaeta, el que fuera militante de Autodeterminazioaren Biltzarrak Patxi Azparren o la actual directora foral de Cultura, Garazi López de Etxezarreta.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s