Gipuzkoako Foru Aldundia euskararen erabilera sustatzen

                          

Berriaren bidez jakin izan dut: Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara hutsez egingo die hala nahi dutenei.

Noiz ezarriko da erabaki hori gainontzeko euskal erakundeetan?

8 pensamientos en “Gipuzkoako Foru Aldundia euskararen erabilera sustatzen

  1. GIPUZKOAKO ideia oso ono da

    ea noiz egingo da beste lurraldetan,eta euskaldunok hasten dira bere bizitza osoa euskararen erabiltzea, bestela arrazioa emango digute espainolak zeren hauek beti esanten dute ” euskera lengua inutil” dela

  2. Zenbait gaitan arrisku nabarmena izaten dugu militantzia politiko jakin dugunok, gure balorazioak galbea horretatik iragazteko. Aitortzen dut: ez da jarrerarik zuzenena. Saiatuko naiz, hortaz, ahalik eta erantzun zentzuzkoena ematen.

    Gipuzkoako Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxabururen esaldi batetik abiatuko naiz: “Aurreko gobernunak onartutako hizkuntz ofizialen erabilera arautzeko dekretuan jasotzen da dekretua”. Alegia: aurrekoek -EAJkoek- ere bazuten antzeko asmorik, helbururik edo intentziorik.

    Horretan dago, nik uste, gakoa. Orain artekoek -EAJkoek- asmoetan eta planetan oinarritu dutela euren ibilbidea, eta Ezker Abertzaleak asmo horiek gauzatzeko -praktikara eramateko- borondatea erakutsi duela. Ikusi egin behar, ordea, nola gauzatzen den oraingoz ustea eta asmoa baino ez den hori.

    Nik sarri leporatu diot nire alderdiari -EAJri- bere epelkeria euskara gaietan. Munduan diren planik onenak, dekreturik landuenak eta proiekturik sendoenak landu ditu, baina ez da gai izan praktikan jartzeko. Ikaragarrizko hutsunea du horretan, hilabete batzuk barru, berriro ere Ajuria Eneara etortzen bada, goitik behera aldatu beharko duena. Nik gogoraraziko diot behin eta berriro.

    Hala ere, Garruze, berriro diñotsut Bildurenak oraindiño asmo/plan hutsak direla. Ikusi egin behar zertan gauzatzen diren. Nik, guztiarekin, badut susmo txar bat: errenta-aitorpena egitera ez dakit zein bulegotara doan herritar bati galdetzen badiozu “zein hizkuntzatan egin gura dozu deklarazioa?”, uste osoa dut neurri handi batean kokildu egingo dela, eta bere baitan esan dezakeela “nik, badezpadan, gaztelania hartuko, paperean hobeto ulertzen baitut”

  3. Oso ekimen interesgarria, nire ustez.
    Euskadiko Kutxak aspaldian eskaini zidan gutun harremana euskara hutsean egitea eta baietz esan nien. Ideia ona da baina ez dugu iraultzarik espero behar; ohitura aldaketa on bat besterik ez.
    Erakunde publikoek horrelako zerbait egiteari egoki deritzot. Ez naiz Bildu-zale baina ondo iruditzen zait.

  4. Bai, ideia oso ona eta beharrezkoa da, nire ustez. Orain asmo hori kudeatu behar da eta horretan sortuko diren zailtasunak pixkanaka eta zentzunez gainditzen joatea. Pozten nau, era berean, Zigor Etxaburuk ekimena aurkezterakoan aipatu izana aurreko gobernuaren asmoa zela berak martxan ipiniko duen hori. Horrek lan molde egokiak eta besteen lanarekiko errespetua erakusten baitu.
    Erakusten du Euskal Herriko hainbat gaitan EAJ eta ezker abertzale zabalaren artean lankidetza egiterik badagoela.

    Eta bai Biturie, zuk esaten duzunez, Ajuria Eneara datorrena datorrela abertzalea izango da eta euskara eta euskararen inguruko gaiei ezinbestekoa dugu sekulako bultzada ematea. Elkarlanean eta orain arte aurreratu duguna aprobetxatuz, baina dagoen hutsune ikaragarriari erantzuna emanez.

  5. “Noizko gainontzeko erakundeetan?” galdetzen duzunean, Garruze, nik gehien ezagutzen dudan erakundean jartzen ditut begiak: EAEko Administrazio Orokorrean, zeinen barruan baitaude Osakidetza, Hezkuntza, Ertzaintza, Justizia (…) eta Lakuako egoitza zentrala, eta horren inguruko erakunde autonomoak.

    Ia ziurtzat emanda hurrengoko agintariak abertzaleak -EAJ edo Ezker Abertzalea- izango direla, eta zalantza gutxi jarrita euren euskalzaletasunean, nik uste apurka apurka Administrazio honetako gune beltzak identifikatzeari ekin behar diogula, hemendik hilabete batzuetara etxe honetan agintzen egongo direnetatik norbaitek irakurtzen bagaitu, ohar hartzen has dadin. Batzuk jarriko diut:

    1.- Euskara atala ezin da Kulturan egon, gai transbertsala baita, hau da, Administrazioko sail guztiei neurri berean eragiten diena, besteak beste Kultura Sailari.

    2.- Aurreko puntuan beharko lukeen arren, aparte botako dut: zer egiten dute Euskara Zuzendariordetzak eta Hizkuntzak Politikarako Sailburuordetzak (HPS) bakoitzak bere aldetik, bata IVAPen eta bestea Kulturan. Arlo bakarra da, eta batera egon behar dute hurrengo legegintzaldian.

    3.- Nahiko identifikatuta daude zenbait arduradun eta Zerbitzu eragozpen bihurtzen ari direnak euskararen bilakaera normal batean. Pertsonak modurik itxurosoenean baztertu egin behar dira; eta zerbitzuak desegin, hala behar izanez gero. HPSko zuzendaritzetan usaintzen den kaosa eta nahasmena ditutu buruan.

    4.- Hikzuntza Eskakizunak egiaztatuta dituztenak (3. eta 4. profilak batik bat) euskaraz lanen jarri behar dira une honetatik bertatik. Sortuko dira liskarrak eta gatazkak bai, izan ere, funtzionario asko eroso eta goxo bizi da bere lanpostuan, profilari esker maila on bat lortu eta gero.

    5.- Normaltze katearen lekurik bigunena, arriskutsuena eta, aldi berean, inportanteena kargu politikoak dira. Gobernuan izango diren abertzaleei EXIJITU egin kargurik gehienak euskaldunak izan daitezen, bai teorian, baita praktikan ere. Normalizazioaren agente aktibo bihurtu behar dute.

    Gehiago ere badaude, baina zure txanda da.

  6. Bai, bat nator zurekin. Hizkuntza aukeratzeko bidea zabaltzeak iraultza txiki/handi bat suposatu dezake herri administrazioen jardueran, beti ere, euskaldunak euskarazko erabileraren alde azaltzen bagara. Eta hori ere landu behar da, herritarrari beldurrak uxatuz eta behar diren tresna guztiak eskainiz euskarazko harremana kalitatezkoa eta hurbila izan dadin.

    Nire txanda honetan, zuk esandakoaz gain legegintzan idazketa elebidunari eta bereziki korredakzioari bidea zabaltzeko beharra ikusten dut. Garai da legeak euskaraz ere lantzeko, euskaraz pentsatu behar dira alegia. Ez dut ukatuko itzulpengintzak honaino ekarri gaituela eta oraindik ere lan eskerga duela. Berari esker ditugu gaur egun euskaraz lan egiteko ditugun baliabide andana, baina itzulpenak ezin du euskarazko lana ordezkatu. Euskal Herrian eta euskal erakundeetan bereziki, Europa osoko baliabide linguistikorik onenak eta osatuenak izango ditugu ziurrenik. Bada, erabil ditzagun horiek guztiak hurrengo urratsa emateko. Hurrengo urratsa lankidetzarena dela esango nuke, hau da, arlokako teknikarien (legelari, ekonomilari, mediku…) eta hizkuntza teknikarien (itzultzaile, trebatzaile, euskara teknikari, terminologo…) arteko lankidetza.

    Bestalde, amaitu beharra dago euskaldunon zergapetze bikoitzarekin. Ez dago deretxorik Berria eta euskalgintza oro har dagoen bezala egotea eta herritar eta etxe euskaldunon poltsikoek muga bat dute. 30 urte eta gero euskarazko egunkari bakarra etxez etxe, elkartez elkarte, dirua biltzen ibili behar izatea lotsagarria iruditzen zait!! Euskaldunok gainontzeko herritarrok bezalaxe zergak ordaintzen baditugu, zerga horiek euskalgintza sostengatzeko balio behar dute, batik bat, euskararen biziraupena eta normalizaziorako estrategikoak diren arloetan. Eta horretarako 30 urtetan izan ditugun konplexu eta autoestima falta lurperatu behar ditugu behingoz

  7. Pingback: Euskarazko prentsaren ezkerabertzale joera | munean

  8. Pingback: munean

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s