Euskarazko prentsaren joera

Markel Olanok bere tuiter-ean honakoa esan omen zuen: “Euskarazko medioetako hainbat kazetari ezker abertzaleko aktibista politiko diren bitartean ez dugu esparru normlizaturik izango“; eta horri, Xabier Letonak astero Argian idazten duen kronikan emandako erantzuna: “(…) ea euskal medioetan ez dagoenj normalizaziorik hainbat kazetari ezker abertzalekoak direlako; edo ezker abertzaleko hainbat horiek horren indartsuak ote diren sektore oso bat baldintzatzeko“. Badu gaiak nondik heldu.

Garruzek ere idatzi post batean: “Bestalde, amaitu beharra dago euskaldunon zergapetze bikoitzarekin. Ez dago deretxorik Berria eta euskalgintza oro har dagoen bezala egotea eta herritar eta etxe euskaldunon poltsikoek muga bat dute“.

¿Euskarazko medioak euskaldun guztiok -abertzale guztiok gura bada- defendatu behar al ditugu euskara hutsean daudelako? Hori da polemika honen azpian dagoen galdera. Errealitatea da -gustatu ala ez- euskarazko prentsarik gehiena ezker abertzaleak kontrolatzen duela -baita Berria eta Argia ere-, eta, ondorioz, horko kazetariek idazten dutena eta, are, argitalpen horiek aukeratzen dituzten notiziak badutela joera ideologiko jakin bat, askozaz gehiago nabarmentzen dena ETA bere jarduera armatua utzi duenetik.

Euskarazko prentsak estrategikoak izan behar badu abertzaleontzat/euskaldunontzat -unionistak ere hor sartzeari amets hutsa deritzot, euskaldunak izan arren- prentsa horren joerak -aukera editorialak adibidez- eta kaleratutako edukiak abertzale/euskaldun guztion pentsalmodeei erreparatu beharko lieke. Ez da hori gertatzen, baina.

Nik -EAJko afiliatua izanda- nire ideak babesten ez dituen prentsa erosi edo babestu behar al dut? Egia esan hori egiten dut nik, Argiako harpideduna bainaiz, baita Jakinena, eta Berri azkzionduna. Baina zergatik jardun behar dute berdin gainerako jeltzaleek, edo jeltzaleei botoa ematen dieten herritarreki?

Kuestio honek hausnarketa sakona behar du, eta oraindik ez dago eginda.

Hori horrela dela ere, badago beste kontu bat jeltzaleok kezkatu beharko gintuzkeena: zergatik ez dugu lortu oraindik euskarazko komunikabideetan parte-hartze sendoagoa izatea? Uste dut oraindik ere ez diogula gure hizkuntza nazionalari behar besteko inportantziarik ematen, ez komunikabideen arloan, ez hautetsien arloan, ez eta Alderdi barruko bizitzaren arloan. Bideratu behar dugu lehenbailehen, horrek, hizkuntzaz gain -garrantzia nahikoa izanik horrek-, botere iristerakoan ere geroz eta pisu gehiago duelako.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s