Hizkuntza eskakizunak aldatu? Bai, noski

Duela gutxi addierazi du Urgell sailburuak hizkuntza eskakizunak aldatu egin behar direla. Eta boteprontoan egin dio jauzia lepora EAJko legebiltzarkide batek “ez, hizkuntza eskakizunari eutsi egin behar zaie” esaka. Ni Urgellekin nago, alegia, hizkuntza eskakizunak garatzeko edo indarrean sartzeko modua aldatu egin behar da. Milioika euro erabili/xahutu ditugu azken hogeitamar urteotan, milaka hizkuntza eskakizun egiaztatu dituzte gure funtzionarioek, eta zertarako?

Hizkuntza eskakizunek ez dute funtzionatu, boterean egon direnek ez dutelako ezer egin funtziona dezaten. Horrelaxe, labur eta argi esanda. Administrazioan ehunka dira katedratikoak hizkuntza-eskakizunari dagokionez: 4. mailako HE dute!!! Horrek euskara hutsez lan egiteko habilitatzen ditu, baita euskaraz sortzeko ere. EMAITZA: ADMINISTRAZIO OROKORREAN EZ DA PAPER BAKAR BAT EUSKARAZ SORTZEN. Horrek badu izen bat: PORROTA. Porrota orain, eta porrota lehen ere.

Normalkuntzako teknikari batekin topo egin nuen, eta galdetu nion ea zertan ari zen. Bere erantzuna: “nire saileko hizkuntza-eskakizunen egoera ebaluatzen ari naiz”. Eta zertan da? galdetu nion: erantzuna: “egia esan, Saileko erdiek dute egiaztatuta HE, baina erabilera hutsen parekoa da, eta askok ahaztu egin dute ikasitakoa”.

Hori da egoera: milioikako inbertsioa, ia ezertarako. Eta orain, zer? Kontua ez baita horren erraza. HE altuak dituztenak iritsi dira funtzionario-mailarik altuenetara. Maila horiek lortu dituzte, hain zuzen ere, HE egiaztatuta zutelako. Eta askok galdu egin dute euskaraz lan egiteko gaitasuna, ez zaieleko sekula eskatu.

Pentsa dezagun hurrengo gobernu abertzale batek esaten duela: “HE egiaztatuta dutenek euskaraz gaztelaniaz beste egin beharko dute lan”. Zer gertatuko litzateke? negarra. “Nik ez dakit, galdu egin dut; niri ez didate irakatsi erredaktatzen; nik ez dut ele bietan lan egingo; (….)”. Eta horrekin batera: LANGILEEN ESKUBIDEEN DEFENTSA; eta, atoamentean, SINDIKATUAK: “beno, ulertu behar dira funtzionarioak, errua ez da eurena, agintean egon direnena baizik, ez dielako sekula euskara la egiteko eskatu, ..”.

Orduna, zer egingo dugu hurrengo legegintzaldian? Denbora izango dugu honetaz hitz egiteko, baina zera diot: EAJk hartzen badu gobernua, goitik behera aldatu beharko du orain arteko euskalduntze-jarduna; eta Ezker Abertzalea bada, praktikan jar dezala hitzetik hortzetik darabilten diskurtsoa, ea lortzen duen, hitz egitea erraza baita, baina (….). Zaila izango zaie batari eta besteari. Euskaraka ezin du gehiago itxaron.

Anuncios

3 pensamientos en “Hizkuntza eskakizunak aldatu? Bai, noski

  1. Biturie, ondo ezagutzen duzu euskararen egoera administrazio orokorrean, zuk adierazi duzuna ez da guztiz benetakoa, badago jendea euzkaraz lan egiten duena, eta, beraz, euskaraz sortzen duena. Gutxi gara, baina, bagara, egia da HE betetze maila kontuan hartuta oso gutxi garela, baina, ezin da esan ez dela ezer sortzen. Euskaraz lan egiten saiatzen bagara, gure borondatez da, ez da hala agintzen digutelako, ez orain, ez lehen, inork ez digu esan inoiz euskaraz lan egin behar dugula, tamalez, hori da egoera. Askotan zailtasunak ere izaten ditugu euskaraz lan egiteko, zuk ondo jakingo duzu, baina, ahalegina egiten dugu. Beraz, ez alferrik hartu egindako ahalegina, zeren gure buruak prest daude ezagutzatik erabilerara jauzi egiteko. Hori kenduta, guztiz ados nago emandako iritziarekin.

  2. Hori horrela da,Legorrari. Hala ere, era absoltuan botatzen dudanean EAEko administrazio orokorrean ezer gutxi egi dela, aditzera emn gura dudana da ze, 30 urtetan dirutan inbertitu dugunaren analisi hotz egingo bagenu, aterko genituzkeen ondorioak oso liratekeela pobreak.

    Bai, egi da zu eta beste hainbat ari zaretela burditik tiraka. Zenbat guztira Legorrari? Esku bakar bateko hazekin kontatzeko beste? Ez askioz gehiago, eta zuk ondotxo dakizu hori. Luzaz egon gaitezke ezbaian ea zer den lehenago, arrautza ala oiloa, funtzionarioa edo kargu politikoa. Ardura kergu politikoaren lepo uzteko joera nagusitu da. Nik zalantzak ditut. Nik uste euskaldundutako funtzionarioek askoz gehiago behar dutela inplikatu.

    Edozein modutan, hilabete batzuk barru irekiko den aldi politiko berriak -abertzaleak- goitik behera aldatu beharko du une honetan bizi dugun impase hau.

  3. Lagun bidali nau honi. Ea norbaiti gustatu zaio

    Euskal Herrian Ihesi izeneko webgunea prestatu degu (www.ihesi.com)
    behetik gora horrelako zerbait eraiki dezagun.
    Bi hitzetan azaltzeko,erabiltzaileen gomendioetan oinarritzen den Euskal Herriko lehen
    webgune turistikoa dela esan, eta Euskal Herriko edozein herritan, non
    jan, non lo egin, non parranda bota, zer ikusi eta abar luze bat
    > erantzuteko jaio da. Adibidez, duda daukazula eta ez dakizula noiz
    > diren Durangoko jaiak? Edo Maulera joan zarela, eta ez dakizula non
    bazkaldu edo zer ikusi? Horrelako galderak erantzuteko sortu dugu
    webgunea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s