Madril inguruan ikusi dute Frantziako Luis XVI.-aren “mamu burugabetua”

Azken boladan arazo frankori egin behar izan dio aurre Jon Karla Borboikoak. Larri da, zer esanik ez, luzaro zutik egotea eragozten dion hezur-mina. Tristura eta bihotz-mina eragiten omen dio jakiteak emazteak (Sofiak, alegia) Londresen, nebaren alboan, bizitzea nahiago duela. Benetako buruko mina, ordea, Iñaki Urdangarin suhiaren atsekabe judizialek eman izan diote.

Hala eta guztiz ere, nire ustez, gaur egungo Jon Karlaren arazoak bi mendeko sustraiak dituzte. 1792ko abenduaren 3an zabaldu zen Frantziako Luis XVI.aren aurkako auzia eta, herri ordezkariek hiltzera kondenatu zuten nazioaren askatasunaren eta estatuko segurtasunaren aurka jokatzeagatik. 1793ko urtarrilaren 21ean hil zuten Parisko Iraultzaren plazan. Izan ere, Frantziako Iraultza puri-purian zegoela, Konbentzio Nazionalak ,era demokratikoan, erregeari burua moztea erabaki zuen. Banan banan herri ordezkariek “le mort” ahoskatu zuten eta , bide batez, historian marra nabarmena margotu: erregearen heriotzarekin monarkia absolutua amaitu zen Frantzian eta, haren ordez, Errepublika ezarri zuten. 

Iraultza baino lehen, erregearen agintea Jainkoarengandik eratorria zen. Baina Iraultzak erregeari burua moztu zionean Jainkoak ez zuen hatz bat ere mugitu. Beraz, Jainkoaren bedeinkapenik gabe, non demontre egon zitekeen monarkiaren oinarria? Zergaitik eman nazioaren ordezkaritza errege bati? Zer dela eta familia bat agintean iraun betirako? 

Monarkiaren aldekoek argudio kuriosoa asmatu zuten: erregea eta bere familia eredugarria den heinean, eskubidea du nazioaren ordezkaritza izateko. Beraz, errege eta bere familiaren eredugarritasunean du oinarri monarkiak berak. 

Baina zein familia da eredugarria? Nirea (upomendiarena, alegia), behintzat, ez. Eta orain denok dakigunez Jon Karlarena ere ez. Ez zen kasualitatea izan: Errege-etxeak Iñaki Urdangarin errege-familiatik kanporatzeko aitzakia modura “eredugarritasunaren eza” aipatzea. Ados!!…baina errege-familiako beste kideak eredugarriak al dira? Logikoa al da lanpostua mantentzeko eredugarritasun maila bat gainditu behar izatea?. 

Luis XVI.ari burua moztu ziotenean, agerian geratu zen monarkiaren funtsgabetasuna. Erregea ez bada jainkoaren ordezkari, ez du zentzurik. Eta erakunde bera soberan dago. Horregaitik Luis XVI.ren burua gorputzetik bereiztu zutenek erakundeari berari honako ordago hau bota zioten: Jainkoak zerbait egin etorkizuneko erregeen alde ala denon burua kolokan egongo da betiko. 

Eta jainkoak ez zuen ezer egin!. 

Sofia erreginak Madrilen baino denbora gehiago pasatzen omen du Londresen non bere familia greziarra bizi baita. Froilan-ek, Jon Karlaren ilobak, aita alboan zuela, ehiza istripu larria jasan berri du, 13 urteko mutikoak suzko armak erabiltzea debekaturik dagoen arren. Urdangarin suhiak faltsukeria, prebarikazioa eta diru publikoaren lapurretaren akusaziopean epailearen aurrean inputatua izan da eta zail du ataka honetatik aske irtetzea. 

Krisi garaiotan, monarkiaren “montajea” mantentzea ere merkea ez denean, espainiar askok zalantzan jarri dute erakundearen biziraupena. Euskadin, aldiz, ,PP, PSE eta El CORREO alde batera utzita, inork ez du errege eta bere familiaren alde ezer esatera ausartzen. Etorkizun beltza Jon Karla eta enparauentzat!.

Anuncios

3 pensamientos en “Madril inguruan ikusi dute Frantziako Luis XVI.-aren “mamu burugabetua”

  1. ¿Es posible que en “Munean” se haga un entrada sobre el esesinato de Iñigo Cabacas? Lo de asesinato me hago cargo en mi afirmación y lo asumo.

    No digo que esta charla no sea muy interesante, bien conocemos a los Reyes hispanistanís, tan sólo lo pregunto en off topic.

    Agur bero bat!

  2. Belen Estaban edo Kiko Paquirrín bezalako personajeak miresten dituen herriaren aldetik ezer gutxi espero daiteke. Ez pentsa espainolak bakarrik direnik. Euskaldunek ere gehien ikusten duten telebista Tele5 da, eta ez ETB boikoteatu gura dutelako, baizik eta zerrikeria guzti hori oso gustokoa dutelako.

    Gaur bertan irakurri dut egunkarian askoz hobea dela Estatu españolarentzat Espainiako Monarkia atzerrira ateratzea, han beraiek izan daitezen españolidadearen saltzaileak, eta ez Alfonso Alonso edo Pau Gasol. Zuk aipatu dituzun pasadizo real guztiekin ere, españolek gustokoa dute Borboi leloen monarkia; are okerrago, Hego Euskal Herrian ere uste baino gehiago dira horren aldekoak direnak.

    Kema, hoy escribiré algo sobre la MUERTE de Cabacas. Es posible que no te guste.

  3. Zurekin nago eta egia da euskal herrian jende mordo bat ikusten da t5 eta honelako gauzak baina ahaztu gauza garrantzitsua, gure herria bi gizarte mota dago, bata espainola bestea euskalduna.

    Lehena pp eta psoeko bere jarrera da beste espainolak bezala, agian norbaiti gustatuko zaio erreala, osasuna edo atletich baina hortaz aparte ezagutzen du espainako kultura eta gizartea,

    Hauek dira t5 aren ikusleak eta hemendik lasterrera gure independentzia lortzen bagenu, haiek jarraituko du honelako tb eta kultura sakonago.

    Ez dakit ulertzen da ondo idatzi dudana baina espero dut baie

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s