Gorospe eta Cantera euskal abizenak

Seme gazteari galdetu diot gaur ea bere bi abizenetatik (aitaren Gorospe eta amaren Cantera) zein den euskalduna eta zein erdalduna. Harrituta begiratu nau, eta erantzuna era halakoa izan da: “zelango leliokeria aite, biak dirak euskaldunak“. Zergatik hau? Pedro Ugartek (bigarren abizenez Tamayo du)  El Pais egunkarian idatzitako Un efecto inesperado artikuluak ekarri nau kuestiora; izan ere, bere ustez amaren abizena aitaren aurretik jarri ahal izateak ondorio txarrak ekarri ditu Euskal Herrira: “el apellido preeminente, además de materno, suele ser también de origen vasco, mientras que el apellido paterno, ahora relegado, suele ser castellano“.

Harrigarria iruditu zait Errioxan saritu berri den idazlearen eta El Paíseko artikulugilearen ateraldia. Bere ustez Estatuko legegilearen asmoa ona zen, alegia, amaren era aitaren abizenak parean jartzea, eta pertsona bakoitzak egin dezala bataren edo bestearen aldeko hautua eta, bide batez, feminismoaren aspaldiko erreibindikazio bati erantzuna eman.

Baina Ugarterentzat euskal lurraldeetan  modu okerrean erabiltzen da erregulazio hori, eta euskal herritarrek semantikoki euskal abizena aukeratzen dute gaztelaniazkoaren aurretik, eta horrek “está alentando, en Euskadi, prejuicios que nos remiten a lo peor de nuestra historia“. Esaldi ankerra dudarik gabe Ugartek botatakoa: “a lo peor de nuestra historia“. Zein da gure historiako pasadizo beltz hori?

Dudarik gabe Ugartek Sabino Aranaren garaietara jotzen du, eta abertzaletasunaren sortzaleaz duen ustea guztiz da negatiboa. Barnean, bere iritzian antzematen dena da aurreiritziz betetako pertsona bat, abertzaletasuna gorroto duena eta duela 100 urteko kontuak eta egoera dakartza, inolako azalpenik gabe, XXI. mendera.

Are okerrago egiten zait berak esanakoak, uste baitut  norbanakoen askatusanaren kontrakoa dela, gutariko edonork -arrazoi bategatik edo besteagatik- abizen bat edo bestea aukeratzeko dugun askatasunaren kontrakoa. Etsigarria.

Herritarrek -izan Euskal Herrikoak, izan Espainiakoak- López eta Ormaetxea abizenen artean aukeratu behar badute, edo González eta Schumacher abizenean artean aukeratu behar badute, bigarrenaren aldeko apostua egiten dute. Zergatik?  Gure ingurua López eta González abizenez josita dagoelako, eta Ormaetxea edo Schumacher bezalakoak askoz urriagoak direlako, ez beste ezergatik.

Eta zer, gainera, euskal abizena gaztelaniazkoaren aurretik jarri gura badute. Zerbait adierazten al du Manuel Fraga espainiar eskuinmuturrekoak Iribarne ere beti aldean ibiltzeak? edo Vocentoko Jose María Ruiz artikulugileak beti Soroa ere jartzeak izenpeetan?

Arabatik blogean idaztean nuenean sarri agertzen zen iruzkinetan sozialista bat bere parte hartzeak “Aldaketaren Garaiak dira” esaldiarekin amaitzen zituena. Horixe diot nik neuk ere Ugarte eta bera bezal pentsatzen dutenei: bada garaia zuen buruko zenbait tekla aldatzeko.

Portzierto: Ugarte Tamayo abizenak izanda, zergatik ez du egin amaren abizenaren aldeko hautua, TAMAYOren aldekoa, hain zuzen ere?

Anuncios

Un pensamiento en “Gorospe eta Cantera euskal abizenak

  1. Estas estupideces solo demuestran las taras argumentales de los unionistas. Ante la imposibilidad de demostrar la ilegitimidad de las pretensiones de los partidarios del derecho de autodeterminación, pretenden extender la opinión de que los abertzales somos el cáncer moral de Europa. Es decir, los escoceses no tiene derecho a la autodeterminación, pero en el caso de que la ejerzan, siguen siendo distintos de los vascos, porque no tienen una tendencia totalitaria y filonazi. En conclusión, negar sus pretendidos derechos a los vascos es una cuestión humanitaria. Esto es ridículo, pero tiene su clientela, oye.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s