Euskal Estatua, Idahotik

Martxoan Idahoko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak euskal gatazkaren konponbide demokratikoaren alde adierazpen bat onartu zuen.

Berriak, adierazpen horren harira, Pete Cenarrusa elkarrizketatu du. Bere ustez,  Euskal Herriak Eskoziako bideari jarraitu behar dio eta Euskal Estatuaren alde egin behar luke, horretarako deitutako erreferemdun batean.

Elkarrizketa oso-osorik da interesgarria, baina bereziki deigarria egin zait Idahoko politikari zaharrak zer nolako argitasunez adierazi duen Euskal Estatuak izan beharko lituzkeen berezko eta oinarrizko baloreak, ondoko galderari erantzuten dionean:

“Zeintzuk lirateke, zuretzat, egin beharreko urratsak gatazka politikoa gainditu eta bake iraunkorra lortzeko Euskal Herrian?

Euskal gatazka politikoaren irtenbide bakarra da erreferenduma egitea eta, horren ondorioz, Euskal Errepublika independentea sortzea Europako Batasunaren barruan, euskal herritarren borondate askean oinarritua eta Euskal Konstituzio batekin. Konstituzio horrek gure antzinako printzipio eta balio politikoak eta lege erakundeak barne bildu beharko lituzke, XI. mendetik, euskal lurraldeetan lehen lege idatziak egin zirenetik, ezagutzen diren batzar irekietan jada bazeudenak. Estatu independentea, printzipio hauetan oinarritua: askatasunean, legearen aurreko berdintasunean, konkistarako eskubidearen bazterketan, gizarte ongizatean eta gure kultura eskubideen segurtasunean, azken horien artean nagusia gure hizkuntza eta ohiturak betieretzeko eskubidea. Geure historia propioaren subjektu izateko eskubidea berreskuratu behar dugu, eta beste nazio batzuen historiako objektu izateari utzi behar diogu, gutxi gorabehera Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Adierazpenean esaten den bezala.”

Argi dago urrun egoteak batzutan argitasuna ematen duela.

 

5 pensamientos en “Euskal Estatua, Idahotik

  1. Post honetan galdera bat, bat bakarrik. Euskal Errepublikaren alde egin behar badugu, besteak beste Cenarrusak aipatzen dituen arrazoiengatik:

    Zergatik zintzilikatu zuten ESPAINIAKO trapu errepublikarra Donostian Bilduko zinegotziek??
    Zeren alde egin behar dugu?

  2. Urteen erdiak balitu, eta, Ibarretxeren Estatutu Berriren arabera, hemen botoa eman eta kandidatua izateko aukera iznago balu, ba baliteke. Ez litzateke txarra izango.

    Halere, Olarizu, estatu propio baterako berak erabiltzen dituen arrazoi zentzuzkoak eta goiko artikuluan Apaolazak erabiltzen dituenak ez datoz guztiz bat. Obejtibotasun eta subjektibotasunean nahasten dira biak. Bien arteko irtenbidea litzateke egokia.

  3. Apa Biturie, txantxetan esaten nuen aurkezpenaren kontua, baina horrelakoak izango dira EAJn seguruenik.
    Bestalde, ez dut denbora izan aipatzen duzun artikulua eta elkarrizketa irakurtzeko, arratsaldean edo gauean egingo dut.

  4. Oraingoan ez nator bat zurekin Biturie, objektibotasun eta subjetibotasuna nahasten direla esaten duzunean. Unai Apaolaza euskal estatuaren aldekoak bilduko gai den diskurtsoaz ari da eta Pete Cenarrusa gogoeta konstituzionala egiten du. Bi plano desberdinetan ari dira, baina erabat uztargarriak, nire ustez.

    Apaolazak abertzaletasunaren diskurtsoa kritikatzen duenean esaten duen da, nire ustez behintzat, orain arteko diskurtsoak kanpoan uzten zuela Euskal Estatuaren alde egon litekeen hainbat jende kutsu existentzialista zuelako (euskalduna ez dena, eskubide historikoekin bat ez datorrena, ….). Independentismoaren diskurtso berriak ordea biltzeko gaitasuna izan behar du eta hortara dator diskurtso horren galdera aldatzeko proposamena.

    Bestalde Pete Cenarrusak aipatzen dituenak dira Euskal Konstituzio batek jaso beharko lituzkeen printzipio batzuk eta astiro irakurri ondoren ikusten da printzipio horiek direla euskal zuzenbidean (auñamendiko zuzenbidea deitu izan zaiona) trinkotuta dauden printzipio batzuk. Pentsa zein trinkotuta dauden Idahoko euskaldunek ere ezagutzen dutela. Horrez gain, ziurrenik beste batzuk txertatu beharko dira XXI. mendekoak, baina berak aipatzen dituenak munduan herri berezi garela erakusten dute, besteengatik ezberdinak.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s