EUSKAL INDEPENDENTISMO BERRIA, TRAINERU BAKARREAN

Oporretan oso artikulu interesgarri bat irakurri nuen Aberri Egunaren bezperan . Unai Apaolazak proposatzen du abertzaletasunetik independetismoara jauzi egitea eta horretarako garai berri honetan galdera berriari erantzun behar diogu: «zer gara?» galderari erantzuten saiatu beharrean, «zer nahi dugu?» galderari erantzun beharko genioke.
 
Garai berri honetan hor dugu erronka nagusia eta traineru bakar batean egin beharko dugu arraun. 
 

9 pensamientos en “EUSKAL INDEPENDENTISMO BERRIA, TRAINERU BAKARREAN

  1. Orain baino lehenb irakurrita dut Unairen (Apaolaza Amenabar) testua, eta beste behin irakurrita ere ez dut, oraindik, baldintza objektiboetatik baldintza subjektiboetarako igarobide hori ondo ulertzen. Ez dakit, hainbat bider entzunda dudan arren, zertan den hobea esatea “euskaraz bizi nahi dut” “euskaraz dakit” baino. Hizkuntza bat ez da herriaren ustezko nahiarekin edo desirarekin errotzen, erakunde propioak edo estatu propio bate izatearekin baizik. Estatuak ezarri dituztelako indartu dira hizkuntzak, Espainian, Frantzian eta Bostwanan.

    Nire iritziz herritarren borondatea da funtsezkoa, eta herritarrei aditzera eman behar zaie zeintzuk diren independentziaren onurak una jakin batea, 2012. urtean adibidez. Uste badugu hizkuntzaren gaia erabili behar dugula horretarako, ba erabiliko dugu; uste badugu aspektu ekonomiko-soziala (guztietan inportanteena) erabili behar dugula, ba erabilik dugu.

    Independentzia lortzeko nahitaezkoa da herriaren %60ak hor gura izatea, eta berdin dio herriaren zati horrek zer pentsatzen duen hizkuntzaz, arrazaz, liberalismoaz edo sozialismoaz. Inportantea dena da une jakin batean Herri batek, arrazoi zenbait direla medio, bere bidea egitea erabi duela.

    Herri batek, ordea, ez du erabakirik hartzen berez. Bere ordezkariek egiten dituzten proposamenak eta hartzen dituzte erabakiak. Une honetan errealismoak dioena da euskal lurraldeak oso modu diferentean daudela banatuta, euren sentimendu subjektiboak anitzak direla, eta botere politikoaren banaketa ez dela beti gure -abertzaleon- aldekoa.

    Hori da geure buruari galdetu behar dioguna. Diskurtsotik hara, zer egin, non eta zein indarrekin?

    Independentista Sarekoak Iruñan ospatu zuten Aberri Eguna. Nortzuekin? Ezker Abertzalearekin. Milaka eta milaka lagun, egia da; baina lagun horiexek bildu ziren pasa den larunbatean Bilbon “Parot” dotrinaren kontra, eta horiek beroiek aurreko batean presoen alde, eta (….) alde.

    Independentismoaren erronka nagusienetarikoa da, izan ere, Ezker Abertzalearen erronka izateari utzi behar diola Euskal Herriaren erronka bihurtzeko. Horretarako, baina, asko aldatu behar dute gauzak eta aktoreak.

    Adibidez, eta mila bider esan dudana: EZ DAGO EUSKAL ESTATURIK PNV-RIK GABE. Bai sor daiteke PSOE eta PP gabe, baina sekula ere ez PNVrik gabe. Zelan tratatu behar da gai hori?

    • Independentzia lortzeko behar den lehenengo gauza independentziari buruz argi eta garbi mintzatzea da; bigarrena, elkarrekin plan bat osatzea; hirugarrena, hauteskundeetan plan hori balioztatzea; laugarrena, plana aurrera atera, Estatuarekin konfrontazioa bilatuz (ezin baita bestela egin).
      Hauerraza da esaten, badakit, baina azkenean denok behar dugu elkarlana aurrera atera inoiz independentzia nahi badugu lortu. Ekin diezaiogun lehengo puntuari behintzat.

  2. Biturie, bat nator zurekin esaten duzunean ez dela Euskal Estaturik EAJrik gabe, baina egia da era berean EAJk ez duela Euskal Estatua bakarrik lortuko, hau da, ezker abertzale zabalekoak ere bidelagun behar gaituela. Guk zuek behar zaituztegu eta zuek gu.

    Hauteskundeak lasterdatoz eta argi dago EAJk ez duela gai hau bere epe motzeko agendan sartu nahi, baina bai egin dezakeena da alderdiei hain lotuta ez dauden plataforma eta esparrutan independentziaren gaiaz seriozki hitz egiteko pausoak ematen hasi.

    Zehaztapen bat Iruñako Aberri Egunari buruz: Iruñako deialdia Independentista Sareak egin zuen eta ez ezker abertzaleak eta zabal zabalik egon zen EAJko independentista guztientzat. Izan ere, bat baino gehiako bertan egon zen. Bilboko ekitaldian, ordea, soil-soilik EAJkoak egon zineten.

  3. Erantzun bikoitza, atzetik aurrrera:

    1.- Ondo dakit Iruñarako Aberri Egunerako deia ez zuela Ezker Abertzaleak egin. Esan gura izan dudana da -zelan gaia Apaolazaren artikulutik datorren- independentismoak gure diskurtso politikoan zentralitatea lortu gura badugu, independentziaren aldeko mugimenduetan -Independentistak Sarea lekuko- aldeketa taktikoa eman beharko dela. Zein zentzutan? Euren joka-eremua, behinik behin, abertzalatasun osora irekiko behar dute, eta, ahalko balitz, euskal herritar guztiengana.

    Hori oso da zaila, ze askoz hobeto da kontrolatzen dituzun eremuetan murgiltzea, eta ez arriskatu kontrolatzen ez dituzunetan. Horrek, baina, ikaragarri mugatzen zaitu.

    2.- EAJren barruan -afiliatuen artean- independentziaren aldeko joera nagusia da, eta askogatik. Ez, ordea, boto-emaileen artean. Hala irizten diot nik behintzat. Milioi bat bider esan dudan arren, berriz ere: EAJren lana hor dago, euren buru guztiz abertzaletzat ez dutenen eremuan, guregana erakartzen, espainolengana joan ez daitezen. Kristoren lana da, eta esker on gutxikoa.

  4. Atzerik aurrera bazoaz, niretzat da bigarren erantzuna? Nik ez dut sekula ere zalantzan jarri EAJren lana arlo horretan. Diodana da egindako lanak ez direla perfektoak izan eta aurrerantzean zerbait aldatu behar dugula emaitzak aldatu nahi izanez gero.

    • Ez, ez, erantzuna Anonimoarentzat izan da. Eta bat nator EAJ aurrerantzean arlo honetan zeozer aldatu behar duela diñozunean. Gurea beti izan da APURKA-APURKA, baina aitortu behar dugu zenbati tren os gutxitan pasatzen direla. Ez hori bakarrik: egoerak aurrera egin dezakeen moduan, barruko eta kanpoko egoera estrukturalen ondorioz, atzera ere egin dezake. Hortik ba momentu jakin batzuk aprobetxatzearen inportantzia.

      • Anonimoa nirea izan da, Garruzerena. Barkatu, traste hauek egiten dituzten aldresbeskerien ondorio.
        Nik ez dut hasi nahi independentziaren alde norgehigoka, ez baikatu inora eramaten horrek. Bakoitzak bere erara egin ditu gauzak, batzuk ondo eta beste batzuk txarto.
        Aitzitik, azken 30 urteko esperientzia oro har aztertuta esan daiteke Independentziaren xedea eta gogoa sendotu dela euskal herritaren artean, baina oraindik ere independentziaren diskurtsoa eta estrategia landu gabe dugula.
        Zeregin horretarako EAJk eta ezker abertzaleak indarrak eta ahaleginak batu behar dituztela ez didazu ukatuko, ezta? eta horren oinarriak finkatzen hasi behar dugula ere ez, ezta?.
        Oinarri horietako bat, nire ustez da, independentziaren gaia epe ertaineko estrategian sartu behar dutela bi tradizio politikoek eta hura gauzatze aldera epe motzean ere konpromiso argi batzuk adostu beharko lituzketela.

        Agian, datozen hausteskundeak eta geroko legeldian urrats batzuk ema ahal izango dira. Hala izan bedi!!!

  5. Susmoa banuen Garruze zinela. Gai hau sarri erabili dugu gure artean, eta beti aritu izan gara modu berberean: askoz errazago du Ezker Abertzaleak independentziaz hitz egitea, EAJk baino. Et hala da, izan ere, Ezker Abertzalearen inguruko herritarrak kontzientiza sakonagoa dutelako eskuartean dugun gai honetan.

    Kontua da, Garruze, indarrak pilatu behar ditugula independentziaren alde, eta %60ra iristeko nahitaezkoa da EAJk okupatzen duen eremua soziologikoa independentziara lerratzea, eta baita, gure bada, gaur egun PSEk okupatzen duen zati bat.

    Zer esan gura du horrek, independentziaren gaia parametro politiko soiletatik kanpo aztertu gure bada, beste era batera aztertu eta planteiatu behar dela gaia, guztiz modu ezberdinean. Ez du ezertarako balio Iruñean 30.000 pilatzea, jendetza hori baldin bada Ezker Abertzaleak manifa guztietara eramaten duena. Zer aurreratu duzu horrekin?

    Ezker Abertzaleak okupatzen duen %25etik kanpo egin behar dira ahaleginak, batik bat %25etik %60ra bitartean. Hau da: independentismoa merkatu berrietara hedatu behar da, erosle berriak behar ditu, eta, batik bat, ESTRATEGIA EZBERDINA BEHAR DU, eta, seguruenik, ezaugarri bereziak dituzten saltzaileak.

  6. Ados berriro ere zurekin Biturie: ESTRATEGIA EZBERDINA BEHAR DUGU eta estrategia horren hartzaileak euskal herritar GUZTIAK (ez abertzale sutsuak bakarrik), euskal dispora eta nazioartea izango beharko dira.

    Ahalegin horreten jadanik urrats batzuk ematen ari dira eta gauza zehatz batzuk aipatzearren:

    Horretara bidetuta dago alegia Independentista Sareak darabilen diskurtso zabala eta irekia eta bere antolaketan hartze diren neurria aniztasun ideologikoa zaitzeko. Era berean, Eskoziaren bidea txaloten duen adierazpena. EAJtik gehiago egin behar dutela uste baduzue, proposamen zehatzak egin beharko zenituzkete.

    Horretara bideratuta dago Unai Apaolazaren Independetismo berriaren diskurtsoa. EAJk bere behar eta erritmoetara egokitu beharko du, ziurrenik.

    Horretra bideratuta dago EAJk Nafartasunaren diskurtsoari egiten dabilkion keinu argiak. (Getxon Nafarrroako Konkistaren inguruko mahainguru bat antolatu dute EAJko batzuek, beste batzuekin batera; Sabino Arana Fundazioa Nafarroaren azterkea historikoa laguntzen dabil)

    Horretara bideratuta dago EAJk Eskoziaren bidearen alde egindako adierazpenak

    Benetan uste dut aurrerapausoak ematen ari direla eta bide onean goazela, baina nire ustez, bide berri hau hasi baino ez dugu egin eta oraindik ere sendotu gabe dago. Sendotze aldera, hiru gauza ikusen ditut beharrezkoak, epe motzean: oinarrizko puntu batzuen inguruko akordioa, marko juridiko berriaren inguruko akordia (erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasunaren gakoei erantzuteko gai dena) eta baliabide egokiak estrategia berriarentzat.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s