Irakurri irakurri, madarikatuok!!

Aurreko astean, Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritza-egoitzara joan nintzen alaba txikiarentzat Nortasun Agiri Nazionala egiteko asmoz. Alaba alboan, nire txandaren zain nengoela, horman itsatsita bi “poster” handi ikusi nituen: bata, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldekoa , “Fundacion Ideas”-ek egindakoa eta bestea, atzerrian drogak edukitzearen arriskuez ohartarazten zuena, “Fundacion Ramon Rubial”-ek sinatua.

Azkarrak dira ,gero, sozialistok!!.

Zapatero boterean zegoenean, Administrazioak , guztion diruarekin enkargatu egin zituen kontzientziazio kanpaina pare bat eta bi fundazio sozialistek egin zituzten kartelak eta ,bidenabar, komisio potolo bat kobratu, bere eguneroko jarduneko gastuei aurre egiteko. 

Gaur IREKIA web orrian nabigatzen ari naizela honako hau irakurri dut:

“Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak gaur Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu du; ekimen horren bidez, irakurketa gizartearen kultura eta hezkuntza lehentasunetako bat bihurtu nahi du eta Erkidegoa garatzeko eragiletzat hartu du. Eusko Jaurlaritzak Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren aholkularitza izan du dokumentua egiteko; dokumentu horretan, irakurketa XXI. mendean Euskadin lana eta aberastasuna sortzeko bitartekorik onena dela adierazteaz gain, adimenari probetxu ateratzeko ezinbesteko tresna dela diote, eta adimena lehengaia dugu informazioaren gizartean.”

Kuriositatez (edo, nahi baduzue, “malaletxez”) eta, google lagunduta, jakin izan dut German Sanchez Ruiperez Fundazioak Salamancan duela egoitza nagusia. Beste bi egoitza ditu  Peñaranda de Bracamonten. Zenbat ordaindu dio Eusko Gobernuak Fundazio horri bere aholkuen truke?

Patxi Lopez-en gobernuak “Irakurketa Euskal Plana” idazteko laguntza bila Salamancaraino joan behar izan du. Hurbilago, Donostian, Bilbon, Gasteizen edo Barakaldon ez omen dago aholkularitza emateko gaitasuna duen elkarte, fundazio edo lagun-talderik. Penintsulako inon baino gehiago irakurtzen da Euskadin, datuak frogatzen dutenez eta bi hizkuntzatan irakurri egiten dugu euskal herritarrok. Baina gure irakurletasuna sustatzeko…, non aholkulari hoberik Gaztela-Leonen baino?.

1. oharra: Googleren bitartez jakin izan dut ere, German Sanchez Ruiperez Fundazioaren “patronato”-an dagoela Guillermo De la Dehesa Madrileko sozialista historikoa eta Luis Alberto de Cuenca y Prado PPko gobernu ezberdinetan goi kargua izandakoa. Eta fundazio honen lagunen artean dago, adibidez, Iñaki Gabilondo. Dudarik gabe, kasualitate hutsa!!!.

 2. oharra: Goian, argazkiko neska irakurtzen ari da.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s