Euskalerria Irratia: aukera ON!

Euskalerria irratia Nafarroa osoan irrati euskaldunen erreferentzia nagusia bihurtu da.

Nafarroako UPNko gobernuak gogor egin du bere kontra eta legezko ez diren hainbat neurri erabiliz, urtetan ukatu dio legezko baimena izatea.

Gaur egun bere plan estrategikoa amaitzen ari da irratia. Ekaina bitartean, irratiko bazkideen, kolaboratzaileen eta lagunen ekarpenak bilduko ditu. Eta urritik aurrera horiek guztiak martxan jarriko dituzte.

Dagoeneko bi ardatz nagusiak argi dituzte. “Lehena, euskaldunen hizkuntza komunitatearentzat zein gizarte zibilarentzat erreferentzialak izatea da”, azaldu du Juan Kruz Lakasta irratiko kazetariak. “Gure topagune, elkargune, eztabaidarako gune izaeran sakondu nahi dugu, bizi dugun egoera ekonomiko, sozial eta politikoan oso rol garrantzitsua joka dezakegulakoan baikaude. Bai sakabanaturik bizi garen euskaldunontzat. Baina Nafarroa ofizialaren berri ez ezik, Nafarroa errealaren berri ere jaso nahi dutenentzat”.

Lan estrategikoaren bigarren ardatza, komunikazioaren munduan gertatzen ari diren aldaketetan ere erreferente izatea. “Erredakzioen integrazioa, sinergiak, bat egiteak. Hitz potolo asko bolo-bolo dabiltza, eta erronka horiei guztiei aurre egiteko, eta horiek zentzurik onenean baldintzatzeko, Iruñerriko euskaldunak komunikabide erreferentzial sendo bat behar dugu”, azaldu du Lakastak.

Bazkide eta laguntzen bila ari dira. Euskal prentsa eta komunikabideek oro har euskal abertzaleen auzolanaren ardatz izan behar dute.

Niretzat ere Euskalerria irratia: aukera on.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s