EAJ eta Ezker Abertzalea eztabaidan

Hala gertatu zaigu gaur niri (EAJko kidea) eta nire lagun on bati (Ezker Abertzalekoa). Honela idatzi dit:

Hortxe duzu Biturie, biziki kezkatzen nauen albiste bat. Zurrumurruak entzuten ziren, baina sinistea kostatu egiten zitzaidan, egia  esateko:

El pacto secreto que está negociando Rajoy con Urkullu: el PP facilitará al PNV gobernar en Euskadi y el Gobierno amarra seguir en La Moncloa si no logra la mayoría absoluta

Eta orain EAJkoek esango diguzue horrelako hitzarmenak beharrezkoak zirela itun ekonomikoa salbatzeko? Zer nolako kostua izango du subiranotasunarentzat eta Euskal Herriko ikuspegi estrategikoarentzat?”. Hitzez hitz horrela, eta eztabaida sortu da horren inguruan”.

NIRE ERANTZUNA:

Sekretua bada, zaila egiten zait egunkari baten irtetea, are zailago era honetako digital batean. Duela sei egunekoa da. Horretaz, hiru gauza:

1.- Ezker abertzaleko hainbat kide PPrekin negoziatzen ari dira bakegintzako zenbait arlo. Txarra al da?
2.- Edozein garapen subiranistak Espaniako gobernuarekin negoziatu beharko du. Horrela da Eskozian, Québec-en eta bazter guztietan. Zein da arazoa, guk negoziatzea, edo IAk ez negoziatzea?
3.- Zuk zeuk esan didazu, behin baino gehiagotan, oraindik ez dela independentziaren garaia iritsi, asko landu behar ditugula zenbait aspektu. Ez al dago bide horretan estatus berri bat negoziatzea Madrilekin?
4.- ETAk disoluzio moduko aldarrikapen bat egingo du hauteskundeak baino lehen, eta irekita utziko ditu ateak EH Bildu/PSOE hitzarmenerako, ondo egongo al da hori?

Ez ahaztu politicaz ari garela, eta zu zeu ere geroz gehiago zaudela sartuta zurrunbilo horretan.

BERE ERANTZUNA:

Banan-banan erantzungo dizut:

1.- “Ezker abertzaleko hainbat kide PPrekin negoziatzen ari dira bakegintzako zenbait arlo. Txarra al da?”
Bakegintzaren ardatzak zorionez adostua eta finkatuak daude Aieteko adierazpenean eta marko horretan negoziatzea adostu dute gure alderdi nagusiek. Beraz, hori ona da adostutako konfiantza esparruan egiten delako. Bai EAJ eta bai Ezker abertzalea ari dira hori negoziatzen eta beti defendatu dugu galtzaile eta irabazlerik gabeko gatazka konponbide bat. Hori horrela jasota dago Gernikako Akordioan.

2.- “Edozein garapen subiranistak Espaniako gobernuarekin negoziatu beharko du. Horrela da Eskozian, Québec-en eta bazter guztietan. Zein da arazoa, guk negoziatzea, edo IAk ez negoziatzea?
Bakegintzan ez bezala, subiranotasun arloan ez dago euskal alderdien arteko gutxieneko ardatzik adostuta. Ez dugu azterketa estrategikorik. Hori hurrengo hauteskundeak eta gero egingo zela esan dugu inoiz, baina antza PP konturatu da eta hori eragoztera datorrela dirudi. Behintzat horren susmoa hartzen diot nik.

3.- “Zuk zeuk esan didazu behin baino gehiagotan oraindik ez dela independentziaren garaia iritsi, asko landu behar ditugula zenbait aspektu oraindik. Ez al dago bide horretan estatus berri bat negoziatzea Madrilekin?”
Bai, oraindik ere independentzia landu behar dugu, baina maila estrategikoan (norantza goazen zehaztea alegia) eskutik helduta egin behar dugu lan hori. Estatus berria negoziatzeko Madrilen eta Frantziaren (eta Europar Batasunaren) aurrean herri bezala agertu behar dugu, bestela independentziaren bideari lagundu baino trabak ipintzen ibil gaitezke. Estatus berriak independentziaren aukera demokratikoa eta lurraldetasunaren egituratze juridikoa posible egin behar du, euskal gatazka konpondu nahi bada behintzat. Hori ezin du EAJk bakarrik egin. Estatus berriaren zilegitasuna dago jokoan.

4.- “ETAk disoluzio moduko aldarrikapen bat egingo du hauteskundeak baino lehen, eta irekita utziko ditu ateak EH Bildu/PSOE hitzarmenerako, ondo egongo al da hori?”
Ez dakit ETAk hori egingo duen, baina PSErekiko akordioa ondo egongo da, baldin eta balio badu Euskal Herriko kohesioa sendotzeko eta hainbat sozialista euskal herritar sentiarazteko. Estatu ikuspegia landu nahi bada, euskal herritartu behar ditugu abertzaletasunak ez ezik, gainontzeko euskal herritarrak ere bai, zuk hainbestetan gogoratu didazunez.

Nolanahi ere, ahaztu ezin duguna da Euskal Herriaren motorea gaur -eta bihar ere bai- abertzaleak garela (EAJ eta Ezker Abertzalea) eta epe ertain-luzeko Euskal Herria eraikitzeko gure artean EZINBESTEKOA dela esparru komunak edukitzea. Orain arte, nik dakidala EAJk ez du horretaz ezer entzun nahi. Hain zuzen, hori dela-eta nire kezka: Madrileko PPk erabiliko ditu ahal dituen tresna guztiak EAJ eta Ezker Abertzaleko azterketa estrategikoak eragozteko (Lizarra Garazi berritu bat, Udalbiltza…). Izango al da balizko itun sekretu hori esparru komun horiek eragozteko tresna eraginkorra ? Horra hor nire beldurra.

Ez ahaztu políticaz ari garela, eta zu zeu ere geroz gehiago zaudela sartuta zurrunbilo horretan“.
Ez dakit nahita idatzi duzun “politica” hitza horrela, baina ni beti egon naiz Euskal Herriko POLITIKAn sartuta.

BERRIRO NIK:

Puntuz puntu, nik ere:

1.- “Ezker abertzaleko hainbat kide PPrekin negoziatzen ari dira bakegintzako zenbait arlo. Txarra al da?
Bakegintzaren ardatzak zorionez adostua eta finkatuak daude Aieteko adierazpenean eta marko horretan negoziatzea adostu dute gure alderdi nagusiek. Beraz, hori ona da adostutako konfiantza esparruan egiten delako. Bai EAJ eta bai Ezker abertzalea ari dira hori negoziatzen eta beti defendatu dugu galtzaile eta irabazlerik gabeko gatazka konponbide bat. Hori horrela jasota dago Gernikako Akordioan.

Aieten adostutakoa gora-behera, zuk eta nik ondo baino hobeto dakigu hainbat kontu –nagusienak, esango nuke nik—- Espainiako Estatuaren esku daudela, eta haiekin negoziatu beharko direla, gura edo ez. Une honetan EAJk eta Ezker Aberzaleak gai horrentan eragingarritasunez negoziatzeko eskumen murritzak dituzte. Ez da izango ba horko akordioen bideratzailea Madrilen Urkullu dela?

2.- “Edozein garapen subiranistak Espaniako gobernuarekin negoziatu beharko du. Horrela da Eskozian, Québec-en eta bazter guztietan. Zein da arazoa, guk negoziatzea, edo IAk ez negoziatzea?”
Bakegintzan ez bezala, subiranotasun arloan ez dago euskal alderdien arteko gutxieneko ardatzik adostuta. Ez dugu azterketa estrategikorik. Hori hurrengo hauteskundeak eta gero egingo zela esan dugu inoiz, baina antza PP konturatu da eta hori eragoztera datorrela dirudi. Behintzat horren susmoa hartzen diot nik.

Hara, aurreko egunean entzun nion EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko buru den Juan Luis Ibarrari berandu baino lehen euskal lurraldeetan —zehaztu gabe zeinetan— independentzia erreferenduma egin zitekeela, eta, berari ez gustatu arren, normaltzat ere jo beharko zela.

Gaur bertan Garan irakur dezakezu Olaskoaga, Ezeizabarrena, Pedro Ibarra eta beste batzuen artikulu bat, Jose María Ruiz Soroak El Pais-en idatzitako batez erantzunez, euskal sezesionismoaz ari denari hain zuzen.

Gaia pil-pilean dago, ez abertzaleen artean bakarrik, gizarte osoan baizik. Ez gara galdu behar beste kontsiderazio batzuetan. EAJk eta Ezker Abertzaleak asmatu egin behar dute gogo hori asebetetzen. Ez nator bat diñozunean EAJ epel ari dela. EAJn beste era batera jokatzen dugu, astiroago; baina azkar ibiltzeak ez dizu ezer bermatzen.

3.- “Zuk zeuk esan didazu behin baino gehiagotan oraindik ez dela independentziaren garaia iritsi, asko landu behar ditugula zenbait aspektu oraindik. Ez al dago bide horretan estatus berri bat negoziatzea Madrilekin?”
Bai, oraindik ere independentzia landu behar dugu, baina maila estrategikoan (norantza goazen zehaztea alegia) eskutik helduta egin behar dugu lan hori. Estatus berria negoziatzeko Madrilen eta Frantziaren (eta Europar Batasunaren) aurrean herri bezala agertu behar dugu, bestela independentziaren bideari lagundu baino trabak ipintzen ibil gaitezke. Estatus berriak independentziaren aukera demokratikoa eta lurraldetasunaren egituratze juridikoa posible egin behar du, euskal gatazka konpondu nahi bada behintzat. Hori ezin du EAJk bakarrik egin. Estatus berriaren zilegitasuna dago jokoan.

Estatus berria inon aztertu eta onartzekotan, Legebiltzarrean onartuko da. Bereiztu egin behar ditugu Exekutiboa (botere betearazlea) eta Legebiltzarra (botere legegilea). Baliteke —eta hala izango da, nire ustez— exekutibosan (gobernua) EAJ edo Ezker Abertzalea egotea, ez biak batera, eta Legebiltzarrean zenbait kuestio nazional hitzartzea, adibidez Estatus Politiko berri bat. Legebiltzarreko gehiengoak onartzen badu, beti izango da zilegia; izan ere, EAJk PPrekin lor dezake gehiengoa, eta zilegia litzateke; edo Ezker Abertzaleak PSOErekin, eta baita zilegia.

4.- “ETAk disoluzio moduko aldarrikapen bat egingo du hauteskundeak baino lehen, eta irekita utziko ditu ateak EH Bildu/PSOE hitzarmenerako, ondo egongo al da hori?”
Ez dakit ETAk hori egingo duen, baina PSErekiko akordioa ondo egongo da, baldin eta balio badu Euskal Herriko kohesioa sendotzeko eta hainbat sozialista euskal herritar sentiarazteko. Estatu ikuspegia landu nahi bada, euskal herritartu behar ditugu abertzaletasunak ez ezik, gainontzeko euskal herritarrak ere bai, zuk hainbestetan gogoratu didazunez.

Ezker Abertzalea/PSOE ondo badago, neurri berean EAJ/PP, eta aipatzen dituzun arrazoi berberengatik. Bidea apurka apurka egiten da, eta atzerakadarik gabe. EAJk eta Ezker Abertzaleak guk uste baino lan gehiago egiten dute elkarrekin. Edozein modutan ere, euren artean lehia politiko latza dago, eta hori normala da politikan. Hor dituzu Permach-ek eta Barrenak GARAra bidali dituzten artikuluak. Irakur eta ikusiko duzu hemen inor ez dela ari txikikeriatan!

Ez ahaztu políticaz ari garela, eta zu zeu ere geroz gehiago zaudela sartuta zurrunbilo horretan“.
Ez dakit nahita idatzi duzun “politica” hitza horrela, baina ni beti egon naiz Euskal Herriko POLITIKAn sartuta.

Ordenagailuaren trikimailuak. Politikaren bokala (C edo K) Aristotelesek jarritako K da. Poztuko nintzateke oso POLITIKAN –letra larriz- ikusiko bazintuzket. Maitasunezko kritikaren bat egingo nizuke, aholku modura-edo.

Anuncios

3 pensamientos en “EAJ eta Ezker Abertzalea eztabaidan

  1. Veo que las intoxicaciones ya han comenzado.
    Rajoy no sabe lo que va a hacer mañana (entre otras cosas porque esta intervenido), pero ya esta pactando a 3 años vista. Y dices que la información te la ha pasado un amigo de la IA. Estos también, vaya linces!!!

  2. Norberak bere ikuspuntua du eta hauteskunde lehian elkarri egurra emango diote, ados.
    Baina zinez espero dut gai izatea, EHak erabateko subiranotasuna lortzeko -suboranotasunak ez baitu erdibiderik, bazara ala ez zara; beste kontu bat da subiranotasunaren alderdi batzuk borondatez beste erakunde bati uztea, EB…-, bide-lerro edo estrategia bat adosteko.
    Uste dut komeni dela, subiranotasun kontuetan behintzat, Herri bezala erantzutea; baina horrek ez du esan nahi hauteskunde lehietara elkarrekin joan behar dutenik, inondik inora ere. Hain zuzen ere, gauza bat dira hauteskundeak eta bestea subiranotasuna; zein formularekin egin, auskalo.
    Bestalde, pertsonalki iruditzen zait, euskaldunok jakingo bagenu bien artean halako estrategia bateratu bat dagoela, bien arteko egurra hobeto ulertuko genukeela; baina aitzitik, epe erdirako ikusmira argirik gabe, bien kalterako izango dela.
    Azkenik, benetan uste dut euskaldun asko eta asko garela kontu honetan aurrerapausoak ikusi nahi ditugunak, oraingo unea aprobetxatu behar dela uste dugunak, alderdikerien gainetik; itxaropen horiek zapuztuz gero, uste dut berriro eszeptizismoa itzuliko dela eta berriro lehengora bueltatzeko arriskuan egongo garela, gordiar korapiloan. Ez mesedez!!
    Lotura nire artikulu batekin: http://haitzgibelean.blogariak.net/2012/05/26/desakordioak-desegiten/

  3. esnatu behar dugu

    Lehen arauak finkatu behar ..
    partido espainarra paktatu baino lehen “nos tienen que reconocer como pueblo”

    Eta horrela ez bada joan dadilla….pikutara.
    MInimo innegoziable da autodeterminazioaren eskubidea.

    gu ez gara mamuak, edo idea abstrakta, herri zahar eta bizi gara, eskubidekin eta haiekin kentzen digute gure eskubideak.

    Eta gure markoa zaplazten baldin balute haiekin ezerezin dugu adostu aurrekontua edo kultura kentzen dizkigute gure ezkubideak,

    Ez da hain zaia

    Ezin dugu egon bere mempen betirako,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s