Arraunlariak ere!!??

Urteak daramatzagu eztabaidan Euskal selekzioa/Espainiako selekzioa gatazkaren inguruan. Futbolariak izan ditugu normalean jomugan: ezagunak, dirutsuak, herritarren ikonoak, (…). Sekula ez dugu normaltasunez onartu euskal jokalari batek Espainiako bandera eskuetan hartu eta estadioari itzulia ematea. Gehienez ere Llorentek bezala, Athletic euskaliiiiiiisimoan jokatu arren, Errioxako bandera gerrian zuela agertu zen azken Eurokopan. Ikurrinaren arrastorik ere ez euskal jokalarietan; bai, ordea, senyerak, Asturiaskoa, (….). Harrigarria gaurkoa iruditu zait, Hondarribiko arraunlariak Espainiako bandera aireztatzen ikusi ditudanean. Euskaldunik euskaldunenak omen dira gure itsasertzeko herrietako mutikoak; eta euren artean bikainenak arraunlariak. Ez da berdin Javi Martinez edo Orioko arraunlari bat, Muniain edo Hondarribiko arraunlari bat. Har hor hondarribiarrak, Espainiakoa eskuan dutela!!!

Anuncios

5 pensamientos en “Arraunlariak ere!!??

  1. Harrigarria bai. Penagarria be bai. Zihur norbaitek arrazoiren bat emiten zaiatuko dala hurrengo egunetan, baina euskaldun askoei honako hau inoiz ez zigun gertatuko.
    Hala ere, nik arraunlaria ez naizenez, hondarribiko taldea askorako gogoratuko dot argazki eder honegaitik.
    Zorionak mutilak, baina hobeto han, Espainian, geratzen bazarie.

  2. Urteetan espainiarekin paktuak, akordioak eta abarrekoak egiten eta hori gertatzen ari zaigu, gero eta Espainolagoak garela. Orain dugu hori apurtzen asteko aukera…..orain!!

  3. Aupa,

    argazki hori sari banaketakoa da (Castroko udaletxean), eta Espainiako txapelketetan bandera hori izaten da saria. Modu berean euskal estropadetan ikurriña izaten da irabazleei ematen zaien bandera, eta askotan trainera kantabriar eta galiziarrak irabazi (eta astindu) dute. Beraz, nahiz eta arraroa izan ez nioke garrantzi handirik emango ze hori da ospatzeko modua estropaden garaipenak.

  4. Oso erraza dirutit “capturar la bandera” jolasa bezala dela. Zuzen ere Gainza ta bere hamaika aldeanok “generalisimoarena” askotan lapurtu zuten “hurrengo urte” esanez. Ordun, ez dut hainbeste gauza arrarorik mina egiten… Munduak “herri berezia” Pirineos alboan ikus dezake ta nitaz hortxe dau garratzitsuena.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s