INDEPENDENTZIAREN IBILBIDE-ORRIAZ

Uda honetan hainbat elkarrizketa interesgarri argitaratu ditu Berriak Independentziaren inguruan eta gero eta iritz-artikulu gehiagotan naturaltasun osoz ari da gaiaz eztabaidatzen.
Urriko hauteskundeetan ere gaia azaldu egingo da dudarik gabe, oraindik ere, alderdi batzuek beldurra eragiteko erabiliko duten arren eta ez Euskal Herriak duen aukera demokratiko bat gisa
Bada, INDEPENDENTZIAREN BIDE ORRIAZ Urtxi Urrutikoetxeak oso gogoeta interesgarria egin du Berrian.

Nire ustez, hala ere, Quebeceko adibideari Kosovoko aldebakarreko independentziari buruzko La Hayako epaiaren ondorioak lotu beharko litzaizkioke (Estatu berriak egitatezko kontuak dira ez horrenbeste juridikoak; eta aldebakarreko sezesioak ez dira nazioarteko zuzenbidearen aurkakoak).

Horrez gain, beste erreferentzia garrantsitzu bat Montevideoko Konbentzioa da (1933ko Montevideoko Konbentzioa, Estatuen eskubide eta beharrak ezartzen dituena), eta hortaz estatu berriek ere nazioartean hala ezagutuak izan daitezen bete beharreko baldintzak ezartzen dituena. Montevideoko Konbentzioaren arabera, lau dira Estatu batek bete behar dituen baldintzak:

a) Biztanleria egonkorra: Euskal Herriak badu.
b) Lurralde zehatza: Nafarroa eta Iparraldean independentziaren hautu demokratikoa oraindik ere ez dago behar bezain zabaldua.
c) Gobernu bat, lurralde eta biztanleriaren gainean agintzeko gai dena: EH osoko gobernuan edo gobernuetan independentziaren aldeko gobernuak egotea lortu behar dugu.
d) Nazioarteko Itunak egiteko gaitasuna.

Hori horrala izanik, Independentziaren ibilbide-orria zehazteko orduan Urtxiren azken ondorioa oso egokia iruditzen zait: “Gaurkoz gera gaitezen horrekin: independentzia prozesua abiarazteko, ezinbestekoa da independentistek estaturako nahi d(it)u(z)ten lurralde(et)an boterea lortzea.

Horrek du lehentasuna gaur egun nire ustez eta horretan ari gara.

Independentziaren gaiak pazientzia eta seriotasun handia eskatzen du eta ematen ditugun urrats guztietan garaile izan behar dugu. Hortxe dago nire ustez gakoa. Beraz, pazientzia, elkartasuna eta balore eta jarrera eraikitzaileak izango dira gure lan tresna eraginkorrenak.

 

Un pensamiento en “INDEPENDENTZIAREN IBILBIDE-ORRIAZ

  1. nola izan litzateke ” tan hijoputas”.

    kaiku hemengo esnea eta horrelako roiorik eta orain salatzen du euskal herriko esnea bere produktual bakarriz euskeraz egoteaz,

    http://baserribizia.info/index.php/euskal-herria/ekimenak/4382-se-presenta-la-nueva-cooperativa-euskal-herria-esnea
    http://www.gara.net/paperezkoa/20120908/361122/es/Kaiku-denuncia-Euskal-Herria-Esnea-etiquetar-euskera

    Nola salatu ahal da empresa txiki batean bakarrik bere produktual bakarrik euskera dagoela

    Zergatik ez dabo kasuren bat,besterik ez aldrebez.. milaka proiduktuak daude bakarik erderaz eta inork salatzen du

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s