30 urteren ondoren

Atzoko Diadaz asko idatz daiteke -eta esango dugu aurrerago-, baina Euskal Herriaren ikuspegitik bada balorazio bat behar-beharrezkoa: Kataluniaren eta Euskal Herriaren azken 30 urteotako ibilbidearen alderik nabarmena borroka armatuaren erabilera izan da. Ehunka hildako, milaka preso eta bortizkeria jasanezina gizartean. ETAren ehunka komunikatu irakurri ditugu, zeinen amaiera beti baitzen beridina “Sozialismoa eta Independentzia”. Artean, gainerako alderdiak, bide erreformatzailea eta baketsua hartu zutenak traidoreak eta salduak ziren. Alderdi horietako batek (EAJ) Hitzarmen Ekonomikoa lortu zuen EAErako, hain zuzen ere katalanek orain erreibindikatzen dutena.

Katalanak bakean iritsi dira atzoko Diada ikaragarrira, eta bakean jarri dute independentziaren langa orain dagoen tokian, bide batez hitzarmen fiskal berezia erreklamatuaz Espainiari; Ezker Abertzaleak hainbeste aldiz muzindu duen Hitzarmen Ekonomikoa, hain zuzen ere.

Bide baten porrota -Ezker Abertzalearena eta ETArena- eta bestearen arrakasta -bide baketsuarena.

Emilio López Adáni “Beltza” elkarrizketa egin diote Argian, atera berri duen “ETAren estrategia armatuaren historiaz” liburuaren karira, eta bertan zenbait baiespen egin ditu. Batek dio. “ETAren estrategia politiko-militarra bukatu da, eta porrota da“. Gehiago ere badaude.

Hitzez hitz:

1.- ETAk borroka armatua ea 700 preso utzi ditu, askatzeko negoziazioaren itxaropenik gabe.

2.- ETAk ez du helbururik lortu.

3.- Batasunak helburuak salbatu ditu, nolabait. Baina zer politika egiteko? Politika sozialdemokrata. Beraz, ez du politika modu berria ekarri, fruituak erreformatzaileak dira, kontrairaultzaileak, mugimenduaren sorreraren eta sortzaileen kontrakoak.

4.- Batasunako garai beltzaren ondorioa da. Agindu eta agintzen dutenek jarrera piramidala ezarri dute eta horren erantzuleak dira.

5.- Geratu zaigun problema handia da“.

Oharra: oraingoz ezin dut loturarik egin Argiako elkarrizketarekin; aukera izan bezain pronto, izango duzue.

5 pensamientos en “30 urteren ondoren

  1. “Geratu zaigun problema handia da”.
    Ba bai, eta konplejoz beterik dago euskal gizartea, borroka armatuak utzitako konplejoak. Cataluñan ez dute izan borroka armaturik, ez dute konplejurik eta soberania aldarrikatzeko eta publikoki azaltzeko ez dute arazorik. Ilusioz atera dira kalera, eta sinesten dute Europako estatu bat izango direla eme motzean. Gurean aldiz borroka armatuaren eraginak ez ote gaitu lokartu, ixl arazi?

  2. Ba bai Txertudi. Ni harrituta nago ezker abertzalearen inguruko intelektualek egiten dituzten analisiekin. Geroz gehiago nabaritzen da 1980tik 2009ra arteko garaia “GARAI BELTZA” izan dela, denbora galdua. Milaka heriotza eta gizarte-harremanak guztiz kakaztu dituen garai beltza.

    Kataluniaren kasuarekin alderatuz, zer ekarri dio Euskal Herriari MLNVren azken 30 urteetako jarrerak? Beltzak oso argi etantzun du: PORROTA. Ezer ez. Beltzak ETAko kide legetxe aurkezten du bere burua.

    Non da Ezker Abertzalearen AUTOKRITIKA? Ezker Abertzalea mozorrotu egin da. Txontxongilo batzuk hartu ditu (Urizar, Zabaleta, Matute, …) euren ibilbide beltza estaltzeko. Eta horrela balitz, gaitzerdi.

    Okerrena ez da hori, ordea. Hipokresiaren tamaina zenbatekoa den jakiteko 1980-2010 garaiari buruz batzuk eta bestetzuk zer dioten entzun eta irakurri behar da: PARALISIAREN ERRUDUNA EAJ DA. Guztiak (MLNV, EA, …) dira EAJtik sortutako kumeak, eta guztiek frakasatu dute euren ibilbidean.

    Orain Diadaren biharamuna baloratu behar da, eta ikaragarria dena da Ezker Abertzaleak atera gura izatea etekinak. Zergatik gaude Kataluniaren atzetik sentimendu nazionalean? Horri erantzun behar zaio. Nik nahiko argi daukat, eta ez dut jartzen EAJ errudun legetxe.

    Eta orain zer? Mila aldiz esan diot nire lagun Garruzeri independentismoaren bidean nahitaezkoa dela EAJ. Zertarako? %50etik gorako portzentajeak lortzeko, hain zuzen ere. Guk, Kataluniak hain modu argian ireki duen aro berri honetan, KONPLITUKO DUGU; edo, bestela esan, oinarri-oinarrikoak garen jeltzaleok KONPLIARAZIKO diegu gure buruzagiei, baita Urkulluri ere.

  3. Zeharo adoz. EAJ beharrezko ongarri da independentziaren bidean. Eta badira hainbat eta hainbat bere inguruko, horren aldekoak, datozen hauteskundetarako zerrendetan barne. Kontua da KU efektuak zaildu egiten duela dana. AzKUnak zein UrKUlluk ahulkiak gehitu nahi dituzte era berdinean. Eta horrela ez dago Via Laietanarik.

  4. Jope, y que no he llegado a leer la tercera linea, increíble…. las mismas que leí al colaborador del asesinato de Yoyes en Arabatik. Marsupialmente utilizado entonces, y que veo que en este caso, hacéis exactamente lo mismo para desprestigiar la lucha armada desde los sillones de la democracia que ha matado a bastantes más personas que todo vuestro rollo mental.

    Kojonudo Txabales, os doy un diploma.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s