INDEPENDENTZIA AGENDA POLITIKOAN

Espainolak hasi dira sezesioari buruzko zenbait galdera egiten bere buruari. Pentsaezina duela urte batzuk! izan ere, gai hau erabateko  tabua baitzen Konstituzionalista espainolen eta politikarientzat.

Euskal herritarrok eta kataluniakoek lortu dugu azkenean INDEPENDENTZIAren gaia AGENDA POLITIKOAN SARTZEA. Ibilbide luze edo labur baten lehen urratsa da.

Hemendik aurrera behar diren baliabideak lortuta eta gure arteko antolaketa egokiarekin (ezinbestez gure arteko konfindantzan eraikia izan behar duena), INDEPENDENTZIAREN IBILBIDE ORRIA lantzen hasi behar dugu.

GURE ESTATU BERRIARREN ibilbide orria lantzeko ahalegin horretan, kontuan hartu behar dugu guk geuk egin behar dugula eta guretzat ari garela, beraz, Espainia eta Frantziaren onespenek ez dute hasiera batean lehentasunik eduki behar ibilbide-orri horretan, baizik eta prozesu eta garapen endogenoak (gure eredu soziala, ekonomikoa eta jasangarria) eta gure ikuspegi geoestrategikoak askoz garrantzi handiagoa dute.

Arthur Masek gako garrantzitsu bat eman du: gure estatu berrien egiturak eta gure herritarren gizarte kohesioa eta ongizatea prestatu eta landu behar ditugu. Azken geltokia independentzia izanik, tartean geldiunerik egin behar bada, geldiune bakoitzean lortzen diren tresnek (dela Iparraldeko Euskal Departamentua, dela Urkulluk aipatzen duen estatus politiko berria, dela 2006ko negoziazioetan aipatu zen euskal kontseilua eta euskal euroeskualdea…), lagungarriak izan behar dute gure estatu demokratikoa eraikitzeko.

Gure esku dago eta horixe da estrategia honek duen gauzarik ederrena eta eraginkorrena!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s