Jakin izan balute (….)

Gaur Meditarraneoko hainbat herrialdetan huelgarako deialdia eginda zeukaten. Euskal herritarrek bazute parte hartzerik, gura izanez gero. Hemen -gurean- ezer eza da gertatu, salbu eta irakaskuntzan. Anekdota bat kontatuko dizuet:

Alaba iristen da etxera pasa den astean, eta: “aite, datorren astean huelga egiten dogu”. “Eta hori?” galdetzen diot nik. Berak: “Ba etorri da ikasle bat, eta esan du huelga eguna zela azaroaren 14a, eta guztiak konforme egon dira”. Nik: “Aaaaaaaa, eta nortzuk konbokatzen dute ba, eta zergatik?”. Berak: “ba, ez dakit, uste dut UGT izeneko batzuek”. Nik: “Zelan egiten dozue huelga, ez badakizue nork deitzen duen eta zertarako den?”. Berak: “Aite, zu betiko moduan“.

Nire alabak, eta bere klaseko gainerako guztiek ez dakite UGT alderdi politikoa, sindikatua edo txokolote marka den. Ez dituzte bereizten CCOO eta LAB, (….).

Gaur, huelga-egunaren balantzea egiterakoan –irailaren 26an bezalaxe- sindikatuek prestu eta irmo aldarrikatuko dute: “Irakaskuntzan gehiengoak egin du huelga; eskertzekoa da ikasleen elkartasuna”. Ikasleen elkartasuna, kar, kar, kar. Nire alabari eta bere ingurukoei, eta gure herriko ikaslerik gehienei bost axola zaie solidaritatea, haiek jaia nahi dute, eta gainerakoak lelokeriak baino ez dira eurentzat.

Nire alaba –abstenitu egin zenez klaseko botazioan- klasera joan da gaur. Hau komedia!: ikasleak huelgan eta irakasleak lanean.

CGT sindikatuak huelga-deialdia egin zuen urriaren 31rako. Berak bakarrik. Eskerrak ikasleak enteratu ere ez zirenn egin, ze bestela orduan ere IRAKASKUNTZA HUELGAN, beti bezala, eta gure progre eta iraultzaileek betiko leloarekin jarraituko dute: IKASLEAK SOLIDARIOAK DIRA.

Anuncios

3 pensamientos en “Jakin izan balute (….)

  1. Ahaztu egin zait, eta kontatzen ez badut lehertuko naiz: irailaren 26an lanera etorri nintzen, eta atean bilduta zeuden ELA/LABeko kideen txistuak eta ohiuak entzun behar izan dituen.

    Gaur eurak izan dira eskirolak, eta horixe entzun behar izan dute sarrerak. Nire barruko barre algarak entzun izan balituzte gaur goizean.

    • Eurak eskirolak? ziur? eskirol zertan? Espainarren greban? Madrilen den dena erabakitzearen alde daudenena? beti patronalaren alde jokatu dutenena? Lana mantentzeko euren karneta atera beharrarena, sindikatu domestikatu hauena? eskirola bai, eta harro gainera, eskirola greba honi, ez langileriari, ezta ene herriari.
      Zu bitan izan zara eskirol, klase sindikatu deitu dutenean, baita espainiar sindikatu domestikatu hauek deiturikoa. Zuk jarraitu farrak botazen insolidaritatetik. Nik jarraituko dut borrokatzen sistema honi buelta emateko, zuk jarraitu lasai hire aulkian telebistatik ikusten nola botazten duten jendea kalera, etxeetatik, gizartetik, hau dena maldezitzen baina ezer egin gabe. espero dut inoiz ez pasatzea baina, zuri tokatzen bazaizu, kalera fan eta etxerik gabe geratu, zer pentsatuko zenuke etxean geldi geratu izanaz? jarraitu farrak botazten, naiz eta egoera farretarako ez egon.

  2. EZ DAKIT NOLA IZAN DA BASKONGADETAN BAINA NAFARROAN PORROTA HUTZA IZAN DA ABERTZALEAL BAINA AZKOZ GUTXIAGO, ITXI DU VOLKSWAGEN ETA GUTXI GEHIAGO, ETAN GAINERA VOLKSWAGEN BEREZIA IZAN DA ZUZENDARITZA BIDALI ZEN GUTUNA LANGILEI ESANEZ GAUR ITXITA EGONGO DE LA LANTEGIA, IA IA CIERRE PATRONAL.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s