Urkullu, lanera

urku-aplausos-afp_11 (1)Badakit ez dela hori gaur tokatzen den titularra. Badakit URKULLU LEHENDKARI dela egokia. Hori mundu guztiak gogoraraziko dizu gaur-bihar eta asteburu guztian ere, larunbateko zin egitean barne. Hori aurkia da Urkullu; hortik aurrera ifrentzua dator. 27 legebiltzarkiderekin proposamenak, ekimenak eta legeak aurrera atera behar. Krisiak jota premia gorrian dagoen herria berriro zutik jarri behar. Larritasun ekonomikoan itota dagoen jendetzari arnasa eman behar. Ez da erraza izango Urkullu. Lana handia da; eta laguntzak uste baino gutxiago, gaur eta atzo bertan Legebiltzarreko gainerako alderdiek erakutsi dizutena baino eskasagoa izango da laguntza.

Alderdiek agertu dizute bai bultzada egiteko asmoa. Ez dute, ordea, ondo adierazi norantza egin gura duten bultza. Bakoitzak bereari eutsiko dio, bere alderantza egingo du tira, botere bila. Bai, botere bila batzuk eta besteak, guztiak salbuespenik gabe. Horrela da politika, eta bakardadea izango duzu gehienbat lagun Urkullu. Egoera eta giro horretan atera beharko duzu aurrera, zure eta zure ingurukoen indarrekin.

Batak edo besteak eskua eman diezazuketen arren -betiere euren interesen alde- zure indarrekin jorratu beharko duzu bidea. Ez inor baztertu. EAEko herritaren ororen lehendakari zaren arren,  ez ahaztu eta baztertu zureetariko inor, horiek izango baitituzu ondoan beti, batik bat ahuldadean eta negarrean, besteek barre egiten dizutenean.

Zorte on Iñigo. Euskal Herriaren zati honek behar zaitu. Komentzituta nago, halaber, Euskal Herriaren gainerako zatiek ere -Nafarroak eta Iparraldek- behar zaituztela, eta aukera izango dugula hori ikusteko legegintza-aldi honetan.

Irakurri dut “Eutsi goiari” deiadar egiten dizutela askok eta askok. Hala da, nik ere horixe diñotsut “Eutsi goiari”; ez ahaztu, halere, azpitik eta alboetatik egurra emango dizutela, eta ez dela bat ere erraza izango.

Anuncios

Un pensamiento en “Urkullu, lanera

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s