Inozente eguna ote?

Gaur abenduak 17egun  ditu. Beste 11 behar Inozente egunerako. Hortaz, beste arrazoiren bat izan du Athletic-eko entrenatzaile Josu Urrutiak kazetariak gaztelaniaz galdera egin eta berak euskaraz erantzuteko. Polita da -politegia- jarrera hausnartua dela pentsatzeko. Hala balitz, bera ere eredugarria litzateke, eta ispilua Jaurlaritza berriarentzat. Nor/zein izan da galdera egin dion kazetaria, zein mediotakoa? Horrek emango digu erantzuna; horrek esango digu benetako jarrera izan den Urrutiarena; edo, ostera, euskera erabili duen beste helburu batzuk lortzeko.

Anuncios

5 pensamientos en “Inozente eguna ote?

  1. Badut erantzunaren zati bat, eta uste nuen moduan ez da izan euskararen aldeko erantzun hausnartua izan, izan ere, horrelakotzat jotzeko jarrera horri tinko eutsi beharko lioke.

    Honela gertatu da: Atzo kazetari batek honako hau idazten du tewt-ean: “Mañana Josu Urrutia moverá sus labios y emitirá sonidos comprensibles en euskera y en castellano. Lo de que hable ya es otra historia”,

    Eta gaur Urrutiak euskaraz erantzun dio beraz gaztelaniaz egindako galderari.

    Orain beste erantzunak behar ditut: Nor da ditxosoxko kazetaria eta zein mediotakoa?

  2. Politegia, bai.

    Kontu honek Katalunian gertatu berri dena gogorarazi dit. CUPeko ordezkariek galdera guztiei katalanez erantzutea erabaki dute. Erradikal samarrak nahi baduzu, bai, baina eman dituzten arrazoiak ez dira ergelak.

    Argudiatu dute ez dela inor izorratzeagatik, baizik eta, bereziki Espainiako hedabideei Espainian hainbeste ospatzen den kultur-aniztasuna disfrutatzeko aukera emateagatik. Adierazi dute bestalde, kazetaritza fakultateek aspaldidanik hezten dituztela katalanez oso ondo aritzen diren profesinal finak eta alde horretatik ez dagoela katalanez ulertuko duen kazetari faltarik lanera prest. Eta nolanahi den ere, ulertu ez arren diotena benetan interesgarria bada, munduko beste hainbat tokitan bezala, beti dagoela itzultzaile bat bilatzeko aukera.

  3. Dana esanda dago. Gaztelaniaz erantzutea eskatzea ba da nire ustez nahikoa, baina tira ba dauka bere egun bateko ospea eta semeei kontatzeko historioa.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s