Batu edo barreiatu?

Normalean IVAPek zuzendari berria izango du; orain artekoaz -Encar Echezarraz- esan behar bertako jendea nahiko gustora dagoela berarekin. HPSk ere sailburuorde berria izango du, eta ezin esan Auzmendiri buruz Echezarraz esandakoa: HPSk desastre hutsa jarraitzen du, ia-ia arlo guztietan. Gura badugu funtziona dezan, goitik beherako iraulketa beharko dugu. Nik DENBORA BERRI honetarako badauzkat kuestio pare bat eskuetan, zuzendari eta sailburuorde berriek ez lituzketenak saihestu behar.

Hara zer dioen tituluan IZOberriri buruzko 48/2012 Dekretuak: “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako itzulpen-zerbitzuak zentralizatzeko agindua ematen duena“. ZENTRALIZATU da hitz nagusia; nahiz eta gaztelaniazko bertsioan “servicios TRANSVERSALES” erabiltzen duen. Eta zer berri euskarari buruz 20/2012 Dekretuan, gobernu berriaren sailak eta arloak zehazten dituenean?

Oroz gainetik: Hizkuntza Politika atera egin dute Kulturaren baitatik, eta Kulturarekin eta Hezkuntzarekin lehian Sail bat osatuko dute, ustez maila berean, ondo baino hobeto dakigun arren Sail horren izena -orain arteko moduan- Hezkuntza Saila izango dela, besterik gabe.

Zer gehiago? IZOz eta Euskalduntzeaz -Euskara Zuzendariordetzaz alegia- ez diño ezer, sail bakoitzaren egitura-dekretuaren zeregina baita hori; hortaz, ez dakigu aurrerantzean IVAPen barruan jarraituko dugun edo aldatuko gaituzten. Dagoenekoz gizon/emakume jakintsu eta adimentsuek aztertuta izango dute kontua. Nik, behintzat, ez dakit ezer.

Bada, baina, paragrafo bat dekretu horretan, orain arte ikusitakotik nobedade esanguratsu modura har daitekeena; xedapen gehigarrietatik hamargarrena, hain zuzen ere:

Euskararen erabilera bultzatzeko politika administrazioaren jardunean ZEHARKAKO politika izan dadin (…..) Lehendakaritzak eta sail guzti-guztiek euskara-atal bat sortuko dute beren egitura organiko eta funtzionalean, (…) hizkuntza-politikaren alorrean eskumena duen organoaren irizpideei jarraituz“. Hemen ere ZEHARKAKO/TRANSVERSAL terminoa, baina IZOberriren gaineko dekretuan ez duen esanahi batekin inolaz ere.

Aurten bertan, efizientzia eta ekikazia direla-eta, itzultzaile guztiak BATU egin dituzte/gaituzte; eta beste aldetik, gobernu berriak badu asmoa sail guztietan eta bakoitzean euskara-jarduna bultzatzeko. Aurrez aurrea daudela ematen du bi jokabideak.

Nik ez dakit zelan geldituko den azkenean guztia, baina Baztarrika/Lobera -batak edo besteak hartuko baituzue HPSko ardura hori- AZTERTU ONDO -ondo baino hobeto- egoera, eta hitz egin zuen zirkuluetatik kanpoko jendearekin, besterik ez bada kontrasterako. Zuengana jotzen dut, uste dudalako HPSberrri hori izango dela ESKUMENA duen organoa euskara gaietan, baina IVAPek bereari eusten badio, beste horrenbeste diñotsot IVAPeko zuzendariari (ez dut ezer entzun bere izenaz).

Pasadizo bat kontatuko dizuet, zerbaitetarako balioko dizuelakoan. Boletinetik IZOra etorri ginenean egoera nahiko kaotikoa zen. Pentsa, lehen 100 espediente kudeatzen ziren hilean; eta bat batean 1000 -zero bat gehiago-, hamar bider gehiago. Urgentziari aurre egitea lortu genuen, eta inoiz Administrazio bakar batean egin ez denari ekin genion: Zerbitzuari -IZOri- buruzko hausnarketa estrategikoa, non arduradun, itzultzaile eta administrai guztiek parte hartu duten (datorren astean amaituko da), eta non guztiek izan baitute etorkizuneko Zerbitzuaz eritziak eman ta ildoak finkatzeko.

Zaila orain dator: hausnarketa praktikan jartzea. Ahalegindu beharko dugu, eta gero gerokoak. Hala ere, badira aspektu batzuk oroz gainetik gailendu direnak. Bat: euskalgintzaren munduko agente guztiek estutu behar dituzte harremanak; egoera larria da gai horretan, eta ez naiz alarmista: IZOkoek ez dituzte ezagutzen Euskalduntzekoak; eta hauek ez dakite nortzuk diren Euskara Teknikariak; eta inork ez daki zer egiten duten HPSko teknikariek, zerbait egiten badute. Bi: ordua da garai berri bati ekiteko, eta orain arte egindakoa gainditzeko. Hiru: ez dago bakoitza bere aldetik -bere txokotik- ibiltzerik, lan bateratua, koordinatua eta ondo gidatua izan behar du. Lau: jada ez gara euskararen munduko pata negrak bakarrik koordinatu behar, jada bada garaia Adminisrrazio osoko jendearekin batear lan egiteko.

Anuncios

9 pensamientos en “Batu edo barreiatu?

  1. Ez da lobera izango, Erdugoiti, Baztarrika baizik. Zelan diren kontuak. Ana Oregi BaStarrika, eta Patxi BaZtarrika. S/Z, nork arrazoi? Biak, behar bada.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean bost Sailbuordetza daude, eta euretatik hiru Hezkuntzan. Horregatik, duda barik: HEZKUNTZA Saila.

    Nik uste Cristina Uriartek ezer gutxi zekiela Bazktarrikari, Aurrekoetxeari eta Muñozi buruz. Hor erabakiak ez ditu berak hartu, EBBk baizik. EBBko Batzordeak erabai du lehengoari jarraitu behar zaiola. Ikusi behar emaitzak.

    Baztarrikari post propio bat idatziko diot 27an karguaz jabetu baino lehen. Berak ondo ezagutzen du bere arloa, nik ere arlo horretako zenbait atal.

  2. Tira ba animo eta zorte on Baztarrikarekin, beharko duzu eta.

    Baztarrika orain arte hizkuntz politika egiteko eraren apologista da, progresibotasunaren eta ez-inposizioaren izenean.

    http://patxibaztarrika.com/

    Begira, Ezker Abertzalean EAJren aurka obsesionaturiko jendea dagoen bezala, EAJan ere badira Ezker Abertzalearen kontra obsesionatuta daudenak.

    Prentsan zer argitaratzen duen-eta ikusita, antza Baztarrika azken horietako bat da; eta hori ez duzu zure alde, Biturie, zeren eta zure euskarari buruzko planteamenduak eta oraingo Ezker Abertzale honenak ez daude sobera urrun.

    Beraz, etorkizuneko hizkuntza politikari buruz gauza bakarra esan daiteke ia ziur: ez da Gipuzkoako Aldundikoa bezalakoa izango inolaz ere.

  3. Horrelakoa bada Baztarrikaren jarrera, nahikoa lan izango du bere Sailburuordetzan, izan ere, bertoko funtzionarioetatik zati handi bat joera politikoz ezker abertzallekoak dira, gainerako EUSKAL arloetako funtzionariorik gehienak diren moduan, izan IZOn, izan Euskalduntzen, izan Euskara Teknikaritean, (…). Hori etxe barruan, eta beste horrenbeste hortik kanpora ere. Holan ba, Baztarrikak egin lezken gauzarik onuragarriena setore horiengana esku zabalik iristea da.

    Arlo honetara bultzaka eta kolpeka etorriz, urtebete baino lehen guztiz bakarrik zaude, eta porrotean. Itxaropentsu nago, eta gurako nuke Baztarrikak ere zenbait kontu argi izatea, ze holan ez bada ez du inoren laguntzarik izango.

  4. Opa diot Baztarrikari hizkuntza politikan aurrerapauso kualitatiboak eman eta sentsibilitate ezberdinen arteko elkarlana sustatu zuen sailburu-orde gisa gogoratua izatea. Ea zure itxaropenak betetzen diren, Bituerie. Eguberrion.

  5. Artikulu honen lojikak, benetan, txiki-txiki eginda uzten nau (..esaera da..)
    1) HPS erabteko desastrea da, bai: baina IVAPena askoz handiagoa da, inondik ere. pasatzen dena da bertakoak ez zaretela konturatu ere egiten (edo nahi ere ez—total!!). Hezkuntza departamentuko Zalbide ta enparauak badira hizkuntza politikaren egile, –ta horiek aipatu ere ez pata negra-usteko baten artikulu honetan!! Begiratu wikipedian ezjakinenen sindromea- HPS ezin-okerrago zalantzikbe, izan ere HPS azkaenaldian IVAPeko jendez beteta egon da (Lozano, Arrieta, Sánchez, Aarakama, Aintzane..) Hezkuntzako hainbat elementurekin baterA (mendizabal, bazterrechea..). Horrenbeste inutil, gei bertakoak—– non?
    2) Izo sortzekoa den dekretu horretan argitapnean bertan zeharkako/centralizado artikulu berean azaltzeak den-dena adierazten du zuen lanaren balioaren gainean: bai horixe, segi neska-mutilak hausnarketa estrastegikoak egiten, aurpegi seriok jartzen, artikuak idazsten…pareta jo arte!!!
    3) Bazkarrika omen HPSko jefe berria. Ezagutzen ditu,bai, ederki asko, admionistrazioko normalizazioko euskara teknikariak (legegintzaldi oso bat izan zuen). Esaterako Jaurlaritzako jarraipen batzordean sindikatuak eta Tiraka-ko horiek ere hortxe jarri zituwn: zer egin dute ‘pepitogrillo horiek?? ezertxo ere ez, gizendu bai, ederki, mitxleline, firestone denak betre gerri bueltan; baita kobratu ere bapo. Ez jakintasun problema handia peito grillo horiena……..normalkuntzaren ideiak balekizkite erdiak, mesede luke euskalherriak—
    Hemen, normalkuntza esaten zaion horretan, problemarik handienETAKO BAT tekniakrien ezjakintasun harroxko eta akonplejatuarena da…. eta beste neurri batean, baita politikari handi-usteko horiena….Pata negra gutxitxo gurean (eta horiek artikulu/pankarta gutxi…)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s