Karguen/liderren aitzindaritza

imagesCA085A48Karguak ez du zertan liderra izan behar. Agintaritza, ordea, ezin zaie ukatu, eta horrek berekin lotuta daraman autoritatea ere ez. Nola baliatu autoritate horretaz, besterik da. Zuzendari batek beti sortzen du nolabaiteko begirunea, baita ere hierarki bertikalaz zalantzak dituztenengan. Ildo horretatik, kargu horiek erakusten dituzten jarrerak guztiz dira garrantzizkoak, baita euskarari dagokionean ere, eta modu nabarmenean.

Batzuk diote hizkuntzek elkarren arrimuan –elkar elikatuz- bizi eta garatu behar dutela. Hala jazo balitz gaztelania eta euskararekin, biak mailan berean leudeke, bai ezagutzan, bai erabileran. Usteak ustel. Ustel gizartean, eta ustel Jaurlaritzan (….) orain arte behinik behin.

Izendapenen jarraipena eginda, ikusten dut ia kargu guztiek dakitela euskara. Datu zeharo interesgarria, eta ona. Zenbatek –karguetatik- erabiltzen dute euskara euren arteko hitz-aspertuetan? Zenbatek bileretan? Zenbatek lantzen dituzte komunikazioak eta ofizioak euskaraz?

Jaurlaritzaren aurreneko irudiak –eta jendaurrekoak- onak dira: lehendakari Urkullu eta sailburu Erkoreka gaztelaniaz bestean entzun ditut euskaraz. Ondo, oso ondo; agian ez Gipuzkoako Aldundiaren bestean, baina ezin ahaztu EAEko euskaldunen batez bestekoa eta Gipuzkoakoa ezberdinak direla, eta, gainera, Bilduk duen koltxoia euskararen erabilerarako –baita erabilera politikorako ere- EAJk duena baino zabalagoa dela, beste hainbat bider esan dugun eran.

Karguen euskara-ezagutzak, berez, ez dio ezer ekartzen/aportatzen euskarari. Erabilerak bakarrik dakar plusa. Euskaraz jakin, baina erabiltzen ez badute: zero patatero.

Hortaz, aukera itzela –ezin hobea- du Jaurlaritza honek euskarak behar duen jauziari bultzada nabarmena emateko. Izan kontuan: une honetan administrazioko ia zirkuitu guztiak ia gaztelania hutsez elikatzen dira, bai ahoz, eta -are gehiago- idatziz.

Iraulketa behar du egoera horrek, eta karguen jarrera da agenterik pro-aktiboena, eragingarriena. Ez izan zalantzarik horretan. Zuzendari batek euskarazko lana eragotzi ez, baina bere jardunarekin bultzatzen ez badu, malo!!. Edo gaitzerdi, eragozten ez duelako.

4. hizkuntza eskakizuna lortuta dutenak euskaraz produzitzen jartzeak bakarrik abian jarriko luke erabileraren motorra. Ehunka dira. 3. hizkuntza eskakizuna dutenak milaka, zeinetatik asko eta asko ondo prestatuta baitaude.

Ondorioa: karguen euskara-ezagutza maila inportantea da, baina euren aldetiko jarrera aktibo eta eragilerik gabe, ezer gutxitarako balio du.

3 pensamientos en “Karguen/liderren aitzindaritza

  1. Ados esandako guztiarekin.

    Dena den, euskararen laneko erabilerak, bai Jaurlaritzan, bai Legebiltzarrean, eta bereziki abertzale euskaldunen kasuan, karguaren kontzientziaren gain utzi behar den zerbait da? Ala, aitzitik, ez al da egokiagoa hizkuntzen -bai euskararen, bai espainolaren- erabilerarako protokolo lotesle bat pentsatzea, kargu guztiei iritsiko zaiena?

    Hizkuntza sailak laborategi ezin hobea du Eusko Jaurlaritzan: baldintza ezin hobeak euskararen erabileran positiboki nola eragin litekeen probatu eta aztertzeko. Areago, hizkuntza sailaren lehenengo helburuak Eusko Jaurlaritzan bertan eragitea izan behar lukeela uste dut, dezentzia hutsagatik: izan ere, nola esperoko duzu gizarteak euskararen erabileraren kontuarekin erantzutea, haizea alde izanda zeure etxe edo lantoki duzunean esenplu emateko gai ere ez baldin bazara?

  2. Ados, esandako IA guztiarekin, esan nahi nuen. Gipuzkoako Aldundiko episodioa tamalgarria izan zen, baina, nire ustez, ez prezeski Bilduren erabilera polikoagatik…

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s