Lider naturala

antonio-685Alde izugarria da kudeatzailea izan, ala lider. Liderra ez du inork aukeratzen. Inguruko jendeak huraxe hartzen du gidari, onartzen zaituzte frogarik gabe“. MCCko lehendakari-ohi Angel Cancelok Argian kazetari Miel Elustondori botatakoak dira hitzok.

Gobernu berriaren osaketaz, bertan gidari/kargu izateko aukeratutakoez ari garen honetan, jarrera kristatu eta humanista sakona duen gizon honek esandakoak garrantzia handikoa esan, adierazi gura baitu korbata janzteko aukeratu gabekoen artean egon daitezkeela benetako liderrak, lider naturalak, ingurura konfiantza zabaltzen dutenak.

Zoritxarrez, gure gizarteko botere-dinamikek alde batera uzten dituzte benetan balio dutenak, eta aukeatutako asko ez dira horien horpora ere iristen. Ondo egingo lukete unean-unean agintean daudenek horretaz hausnartuko balute, horren hedatuta dagoen egoera horretaz jabetuko balira. Cancelok berak markatzen du bidea, aditzera ematen digu/die agintariei eta guztioi nondik jo: “Geratu, egunean ordubete besterik ez bada ere. Geratu, eta pentsatu. Galderak egin eta erantzuten saiatu“.

EAEko gobernu berria eta horren goi-hierarkia osatzen dutenei mesede handia egingo lieke lider izan den -eta oraindik ere baden- jaun honek adierazitakoak aintzat hartzea: Funtsean: benetako liderrak ez dira inork aukeratutakoak,  inguruko jendeak inolako frogarik gabe gidari modura onartzen dituztenak baizik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s