Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburu andrea

índiceCristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, irakurri ditut zenbait komunikabidetan egin dituzun elkarrizketak, zeinetan denetik ematen baituzu aditzera. Nik hiru gai hartu ditut aztergai:
1.- Euskararen sustapenean galdutako denbora berreskuratzea da helburua;
2.- Hezkuntza sistemak ez du bermatzen euskara jakitea.
3.- Kargu politikoek ikasi egin beharko dute euskara.
Ausardia ez zaizu falta sailburu andrea, eta benetan eskertzen dizut, egoera bere gordinean ikusteko kapaz den bat behar dugulako.

1.- Euskararen sustapenean galdutako denbora berreskuratzea da helburua

Elkarrizkea osoa adi-adi irakurri eta gero, ez zait argi gelditu tiempo perdido diñozunean zein garairi buruz ari zaren, alegia, sozialistak gobernuan egon diren hiru urte eta erdiaz edo, areago, Eusko Jaurlaritza osatu zenetik gaur arteko aldiaz. Sozialisten garaia ezezik, azken bi hamarkadak ere hutsalak eta antzuak izan dira euskararentzat EAEko Administraziorik gehienetan, Administrazio Orokorra barne. Aurrera barik, atzera ere egin dugula esango nuke nik.

Sarri esan dut, baina adibide legez balio paregabea du: gaur egun, Administrazioa sortu zenetik 30 urte pasa direnean, ez da ia dokumentu bakar bat euskaraz sortzen –ez eta zuk orain zuzentzen duzun sail erraldoi horretan ere-, apenas lerrorik dagoen euskara hutsez jarduten duena –agian zuen Saileko Euskara Zerbitzua, agian IVAP-, hiru hamarkada hauetan euskara lan-orduetan ikasi eta 3. eta 4. HEak lortu dituzten 10 ikasletik 7k ahaztu egin dute edo ez dira gai modu normalean erabiltzeko (etekinaren aldetik, oso larria). Jarrai dezaket zerrenda handitzen, baina ez du merezi, seguru bainago nik bestean –edo hobeto- ezagutuko duzula egoera; eta, hala ez bada, galdetu Baztarrika eta Loberari.

Zerbait egin gura baduzu eragingarria, aldaketa sakonera jo beharko duzu, aldaketa estrukturalera. Ez zaizu erraz gertatutako, inertzia handiak baitaude txertatuta Administrazioko pertsonalarengan, eta are handiagoak kargu politikoengan.

Aholku bat: galdetu langileei –funtzionarioei-, eta egon seguru erantzun onak eta positiboak lortuko dituzula. Ez sartu zure karguekin bakarrik bulegoan eta mundua konpontzen saiatu; lehen ere hori egin da ehunka aldiz, eta ezer gutxirako balio izan du. Aprobetxatu eta aintzat hartu zure giza-baliabideak, eta asmatuko duzu.

2.- Hezkuntza sistemak ez du bermatzen euskara jakitea“.

Erdi egia da. Diman, Lekeition, Beasainen eta Etxarrin bermatzen du. Bilbon, Gasteizen, Iruñan eta Sestaon ez. Oro har, hizkuntza-ereduetan oinarritutako hezkuntza-sistema porrota izan da, eta, gainera, porrot ihartua, hau da, jakinda ere ez zuela balio euskararen ezagutza -erabileraz aritu ere ez gara egingo- bermatzeko, egoera horretan iraun du azken hamarkadetan. Honetan ere, aurreko puntuan esandakoa: aldaketa sakona, ausarta eta estrukturala behar da. Eta orduan ere lanak! Lanak eta kontrako indarren oldarra, inertzia handiak. Datu bat: EAEko funtzionarioen batez-besteko adina 50 urtetik gorakoa da. Egin kontuak!!

3.- Kargu politikoek ikasi egin beharko dute euskara

Hau handia da sailburu andrea. Diñotsut ze, oraindik ere, amaitu barik dago Gobernu berriaren kargu-osaketa, eta abagune hoberik hori baino, zuk aipatzen dituzun asmoak eta helburak betetzeko, ez duzu zure aginte-aldi osoan bilatuko. Eta? Ba, neurri handi batean bete da helburu hori; baina hainbat kargu izan dira euskararik jakin gabe sartu direnak.

Bekatua –hala deitzerik badago- are handiagoa da ze, sartutako ia guztiak EAJko militanteak dira, berrogei urtetik gorakoak eta hamarkadak izan dituzte Alderdiaren ideologiak ia derrigorrezkotzat jotzen duen aberri-hizkuntza ikasteko. Ez dute ikasi, ordea, eta aurrerantzean ere ez dute ikasiko. Gehiago esango dizut, gaizki irudituko litzaidake orain euskara-irakasle partikularrekin jarriko balira guztion pentzutan. Denbora sobera eta gehiegi izan dute lehendik ere, eta Euskal Herriaren zati honetan ez dugu dirurik soberan horretan xahutzeko -Lópezen kasuan bezala- eta PNVK aukera ugari izan ditu horien ordez beste batzuk jartzeko, euskara jakin eta erabiltzen dutenak. Pisu handiagoko beste arrazoi batzuk egongo ziren, diñot nik.

Uriarte andrea: jakitearekin bakarrik ez dugu ezer egiten, erabili egin behar da. Erabileran, gainera, askoz behartuago daude kargu politikoak. Euskara erabili bileretan, kafe lekuetan, langileekiko harremanetan, idazkiak prestatzerakoan (….) Zertan geldituko da guztia? Izango dugu aukerarik horretaz jarduteko, emaitzez jarduteko, karguon etengabeko ebaluazioa egiteko. Zorte on!!

Anuncios

2 pensamientos en “Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburu andrea

  1. Hitz guztiak ondo esanak dituzu, Biturie. Dena den, utzidazu baten bat gehitzen.

    Hogeita hamar urte eta gero, datorren hezkuntza erreformaren garrantzia esanezina da. Cristinari Uriarteri egindako elkarrizketa irakurri nuen neuk ere eta, gehiegi ere busti ez zela iruditu zitzaidan arren, bi punturekin geratu nintzen:

    1.-Ez da derrigorrezko “murgiltze” eredurik izango, gizartea oraindik ere berde dagoelako.

    2.-Ez dakigu, Ceelak prestaturiko trilinguismoaren kontu horrek zein bide egingo duen. Ebaloatu egin behar omen da. Hala dio Uriarte andereak.

    Aitortu behar dizut sekulako beldurra ematen didala azken kontu honek, trilinguismoarenak. “Askatasunaren” aldeko oso diskurtso erraza da, baina, trilinguismoarena, azken finean, PPk Valentzian inposatu eta gero Wert-en bidez Katalunia, EH eta Galizian ezarri nahi duen eredua da. Espainolek badakite horrela irabazten aterako direla, espainola aterako dela irabazten, gainontzeko hizkuntzen kaltetan.

    Ceelari irakurri nion trilinguismoaren proiektuak legegintzaldi honetan ere jarraituko zuela. Konfiantza osoz esan zuela iruditu zitzaidan, nahiz eta PSE erkidegoko hirugarren alderdia izan bozkatan. Eta horrek izugarri kezkatzen nau.

    Ez ninduke kezkatuko iturri informalen bidez, Ceelak gobernuan egon ala gobernutik kanpo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean aginte eta eragin handia daukala jakingo ez banu; eta, are gutxiago kezkatuko nindukeen nire adimenera iritsi ez balitz erakundeetatik gertu dagoen EAJko zenbait euskaldunek, lagunarteko hizketan, hezkuntza eta hizkuntza ereduak direla-eta ezker abertzalea eta PP berdin extremista direla esan eta bere burua PSErekin batera zentroan jartzen dutela.

    Kontuxaharrak igoal, bai, baina zer egingo diogu ba, kontuxahar hauek gogotik kendu ezinik nabil eta ondorioz, aipaturiko “zentralitate” horrek itxitako hitzarmenari buruzko kezka eta susmoaren mamuak izu-ikaraz nauka.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s