BURUJABETZA ALDARRIKAPENA GAUR KATALUNIAKO LEGEBILTZARREAN

GURE-ESKUGURE ESKU DAGO!!!!

KATALUNIAKO BURUJABETZA ALDARRIKAPENAREN TESTUA  irakurtzeko egin klik HEMEN

 Baietz Euskal Herrian 2014rako horrelako aldarrikapena egitea lortu?

Anuncios

7 pensamientos en “BURUJABETZA ALDARRIKAPENA GAUR KATALUNIAKO LEGEBILTZARREAN

  1. Estatu espainola aurrean dagoela kontutan hartuta, nik gauza bera esan dut beti: ez ditugula independentista gehiago behar erreferenduma egiteko. Erreferenduma behar dugula independentista gehiago izateko. Ez nuke gauza bera esango Erresuma Batua aurrean balego.
    Hortaz, Catalunyan ez dute oraingoan independentzia lortuko, baina independentziaren aldeko pausu nabaria emango dute, eta urte batzu barru aske izango dira euren etorkizuna erabakitzeko. Gu hasi ginen, baina jarri duzun argazkia atera zuten egunean utzi genion horri.

  2. Jarri dudan argazkia “Gazta Zati bat” dokumentalekoa da eta horretan azaltzen da Goierriko herritarrek Euskal Herriko erabakitzeko eskubidearen alde egindako ekimen herrikoi, zabal eta interesgarri bat, hain zuzen, Eskoziako esperientziari jarraituz.

    Dokumental horretan ezker abertzaleko eta EAJko zinegotzien arteko elkarlana azaltzen da eta herri oso batek Euskal Herriaren auzia bideratzeko egin nahi izan duen ekarpena alderdikeriak alde batera utzita eta euskal kulturan oinarritutako elkarlanaren bidez. Proposamen zinez interesgarra iruditu zitzaidan niri dokumentala ikusi nuenean

    Hortaz, zergatik diozu argazki hori egin zenean elkarrekin hasitako bidea zapuztu zela?

  3. Argazkia ikusterakoan 2008-ko U-25ean egindako ekitaldiari zegokiela pentsatu dut.
    Nabaria da oker nenbilela, barkatu, eta eskerrik asko azalpenagatik.

  4. Oso interesgarria!!! Ea noraino heltzen diren. Hortik has gintezke, udal ekimenen bidez erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak egiten, baina helburua Euskal Herriaren burujabetza aldarrikapena lortzea izan beharko luke, hori baita prozesu independentista demokratikoetan bete beharreko lehen urratsa: herri bat garela eta erabakitzeko eskubidea dugula adieraztea.

    Nik uste dut 2014 urtea jarri beharko genukeela mugarri eta ordurako lortu beharko genuke Euskal Herri osoko udal, foru eta autonomia erkidegoko ordezkari politiko gehiengo zabal batek aldarrikapen bateratu bat egitea formalki adieraziz Euskal Herria nazio bat dela eta bere etorkizuna demokratikoki erabakitzeko eskubidea duela. Horrez gain, Euskal Herria egituratzeko bideak aztertuko direla.

    Horrelakorik lortzea ez dirudi zailegia, ezta?

    Hori lortuz gero, beste eskenatoki politiko bat zabalduko litzateke Euskal Herrian.

    Ea lortzen dugun erronka hau eguneroko botere gatazkengatik eta alderdikeriengatik aparte uztea eta horren aldeko lan bateratu bat egitea. Herri bezala azaltzea alegia. Gure esku dago!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s