INDEPENDENTZIAREN ARRAZOI ETA AUZIAK

ElClauer. cat Claves para comprender la necesidad de la Independencia de Catalunya kataluniako web orri bat da eta bertan Kataluniako prozesu independentistaren arrazoi eta auzien inguruko eztabaida aurki dezakezue katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez.

Beti pentsatu izan dugu Euskal Herriak Kataluniari aurre egingo ziola bere estatu berriaren sorreran, baina guk orandik ere ez dugu horrelako tresnak jarri eztabaidarako, izan ere, oraindik ez gara independentziaz eztabaidatzen hasi.

Independentzia prozesua independentzia aldarrikapena baino askoz gehiago da, prozesu demokratiko oso baten ondorioa izango da, izango bada. Eta horrez gain, euskal demokrazioaren berezitasunak ere aztergai izan beharko ditugu, besteak beste.

Euskaldunok XXI. mendera heldu gara gure izateko era besteengandik desberdina delako eta desberdintasun horrek (berezko hizkuntza, berezko ohiturak, berezko balioak…) gu elkartzeko balio izan duelako.

Noiz hasiko gara bada gu ere gure independentziaren beharraz jabetzeko arrazoiez eztabaidatzen? Non eztabaidatuko dugu euskal demokrazia definitzeko balioko duten gaiei buruz? Non gure aginte eta eredu instituzionalaz? Alderdi politikoek beharko lukete eztabaida hori gidatu, nire ustez. Baina gai ez badira edo nahi ez badute, ziur egon beste nonbaitetik aterako dela, izan ere, gaia airean dabil….

11 pensamientos en “INDEPENDENTZIAREN ARRAZOI ETA AUZIAK

  1. benetan da penagarria

    ni pentsatu nuen eta amitu ondoren abertzale guztak batuko lirateke eta lizarra II antzekoa antolatuko dute.

    baina juztiz pasatu da aldrebez

    • nik eZ DUT USTE hori egia izango denik

      baina bakarrik entzuten da krisiari buruz eta independentziari buruz bakarrik kataliuna

      hemendik lasterrera damutuko gara

      • Gustora esango nizuke arrazoia duzula, Nabarro, baina non dago horren alde ekiteko prest dagoen jendea? Alderdi politikoetan ez, behintzat.

  2. Zergatik pentsatu behar dugu independentziarekin galduko dugula? Askok kontrakoa pentsatzen dugu eta.
    Hala izanda ere, zergatik ez dute politikoek zabaltzen independentziaren alde on eta txarren inguruko eztabaida? Hori bai, eztabaida serioa eta behar bezala landutakoa izan beharko luke, demagogiarik gabea.
    Katalunian hasi dira…
    Euskal Herrian gune egokiak falta dira horretarako…
    Eztabaida hori egingo balitz, hainbat beldur uxatuko lirateke eta konturatuko ginateke non dauden herri bezala ditugun ahulezi eta indarguneak

    • Bai Garruze, baina ez dugu independentzia lortuko konfliktu gabe. Eta horrek, momentuz, krisi ekonomikoa areagotuko luke. Dena den, argi eta garbi dagoena da hori ez garela egiten ari. Eta denbora aurrera doa eta behin eta berriz gabiltza gauza berdinak esaten…
      Alderdi politikoak bazter batera uzten baditugu, agian, kapaz izango gara horrelako ekintza aurrera ateratzeko. Ni neu ere horrelako lanean murgiltzeko prest bago.

      • Bai, arrazoi duzu Olarizu. Alderdietan ez dago independentziaren xedearen ekimena hartu nahi duenik, epe motzeko helburuetan ari direlako. Konforme, agian ez diegu orain hori eskatu behar, baina bai bidea libre utz diezaguten horren alde egin nahi dugunoi.
        Lan hori egiteko talde bat behar da eta agenda bat. Tokiak elkartzeko badaude eta babesa eman diezaguketen elkarteak edo fundazioak ere bai. Garrantzitsuena elkartzea da eta gure arteko konfiantza eragiten duen lan dinamika bat adostea. Ni ere prest nago, beraz…

    • Kaixo denoi,
      Independentzia hizpide hartuta duzuelarik, nik, herritar gisa esango dizuet kontzeptu hau nahikoa abstraktoa egiten zaidala, alegia, zuk, Garruze, ondo diozn bezala, independentzia hori ekonomian, finantzetan, agintaritzan, atzerri-harremanetan, hizkuntza alderdian, kultura politiketan, justiziaren antolaketan nola gauzatu eta zer traza har dezakeen irudikatzen hasi arte, esan bezala, abstraktoegia egiten zait. Areago esango dizuet, nire ezjakintasunean, ez dakit Suiitzako konfederazioa, edo Alemaniakoa eredua zergatik ez nukeen hartuko independentziaren ordez. Igual nire problema da, baina aklarazio-fase bat beharrezko ikusten dut dekantatzen hasi aurretik. Eta hori bai, aklaratu eta gero, independentziaren edo dena delakoaren alde egin kupidarik gabe.
      Aparte, “alderdi politikoek beharko lukete eztabaida hori gidatu, nire ustez.” diozu: arrazoi duzu, baina ez dut uste egingo dutenik, orain behintzat ez. Krisiarekin eta ETAren amaiera ostekoak gestionatzen nahikoa dutela uste dut. Eta gero, beraien arteko regate taktikoak direla eta (hauteskundeei begira), gauza seriorik ez espero. Zuk profesional serio independentziazale dezenterik izango duzu bueltan….zergatik ez diozue ekiten, gisa honetako foro birtual batean sikiera..Nire ezjakintasunetik diot….!.

  3. Kaleumea, bat nator zurekin. Pedagogia lan handia dago independentziaren gaiaren inguruan egiteko, baina lan hori serio egiteko toki eta foro egokiak behar dira, norberak askatasunez eta arduraz bere iritziak bota ahal ditzan. Errespetuzko eta konfiantzazko esparru bat behar dugu. Ez du zertan alderdien magala izan behar, baina bai beren adarren itzala.Haiek dituzte baliabideak eta haiek kontrolatu behar dituzte erabaki ejekutiboen erritmoa. Inori traba egin gabe, eta ditugun giza baliabideei ahal den etekin handiena ateratzea ahalbideratuz. Katalunian orain arteko gogoetak Generalitatearen babesa izan duen unibertsitate inguruko taldeak egin ditu eta horrek bermatu du eztabaida ez alderdikoia izatea, baizik eta anitza eta zabala.

    Nire uste apalean, horretan lan egiteko prest dauden pertsonak elkartzeko gai izango den talde eragile bat sortu beharko litzateke. 1919an Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia sortu zuen modukoa. Bertan ezarri beharko lirateke lan hauek egiteko baldintzak eta hasierako lan eskema bat (zein gai jorratu eta zein eskematik abiatu), kronograma batekin. Ondoren, gaika ponentziak prestatzeko lan taldeak sortu beharko lirateke eta gero ponentzia horiek maila askotan kontrastatu (eremu profesionaletik hasita, gizarte eremu zabaleneraino).

    Eztabaida horretatik aterako dira ziurrenik zeintzuk beharko luketen izan euskal demokraziaren ardatzak eta zein Euskal Herria egituratzeko eredu posibleak. Horrelako ekimen bat Iparraldean egin da. Akaso hortik abia gintezke. Interesa dugunon artean bidai bat egin Baionara bertakoekin hitz egiteko eta jakiteko nola lortu duten Iparraldeko Euskal Departamentuaren inguruko eztabaida burutzea.

    • “Interesa dugunon artean bidai bat egin Baionara bertakoekin hitz egiteko eta jakiteko nola lortu duten Iparraldeko Euskal Departamentuaren inguruko eztabaida burutzea.”
      Interesgarria dirudi. Har ezazu nire korreo elektronikoa kontaktuan nahi baduzu jarri.

  4. Egun gutxi dira EAEko haurreskoletako euskarararen erabilera %30 murrizteko EAJk akordioa onartu duela kriterio bakar bati men eginez : PP eta UPyD euskararekiko gorrotoa.
    Eta SORTUko zuzendari izango den Asier Harraizek EAJri leporatu dio presoen sakabanaketaren bere ardura zatia beste edozer kontu bere buruari esan barik elkarren arteko lana ezinbestekoa den une hauetantxe.
    Nondik ateratzen dut nik ilusiorik txikiena abertzaleen arteko independentzia begirako auzolanean nire burua jartzeko ?
    Aspaldiko partez aukerarik haundienak geure Euskal Herriko hiru esparru administratiboetan.
    Botako ditugu oraingo honetan ere ?
    Espero dut EHBILDU eta GEROA BAI elkarren arteko errespetoarekin aritzea hain interesgarri zaigun esparru politiko berrian.

    Besarkada bat Biturieri eta abertzale zintzo guztioi.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s