Ma che cosa fare, Italia!?

1361819960_639621_1361820724_noticia_normalKorreo bat bidali didate gaur, non irakur daitekeen: “Un pueblo educado sabrá elegir dirigentes honestos y competentes“. Gaur bertan Italiako Alderdi Demokratikoko buruzagi Bersanik esandakoa: “Italia afronta una situación dramática“, eta gehiago: “Se ha rechazado la política tal como la conocemos: moralmente creíble, con instituciones eficientes“. Italia, herri hezitu gabea. Italiar tentelak eta alprojeak; buruzagi iruzurgile eta ez-gaituak aukeratu dituzten italiarrak.

Inpresio hori hedatu da Europa osoan, alegia: italiarrek ez dute merezi Europan egotea, ez dute merezi europarren laguntza. Nola liteke Berlusconiri eta Grillori gehiengoa ematea!? Finlandiarrak bai zentzundunak, eta daniarrak, norbegiarrak, ….. Nola liteke Europako dirigentzia guztiak -baita Vatikanoak ere- gura zuen buruzagiak –Montik- hainbesteko porrota lortzea?

Nahiko nuke sartu korreo hori bidali didan lagunaren burmuinean, jakin gurako nuke zer pentsatzen duen Italian gertatutakoaz, hain zuzen ere Finlandiako kasua eredugarritzat jartzen duenean Mediterraneoko antzerki politikoaren aurrean. “Hori, Hegoalde zabarrean baino ez da gertatzen!!” egingo du deiadar.

Niretzat, ordea, emaitzak zoragarriak dira, Bersanik berak deklaratu duen ildotik ezin hobeak: “Se ha rechazado la política tal como la conocemos: moralmente creíble, con instituciones eficientes“. Usaindu ezazue giro politikoari darion kiratsa Espainian bertan. Erreparatu egiozue jendeak politikaz eta politikoez duen iritiziaz. Sarri iritzi dramatikoegia, gehiegitan iritzi bidegabea, eta beti politikari guztiak eta politika egiteko mota guztiak zaku berean sartzen duen iritzia. Ez da ez guztiz zuzena jarrera hori, baina hori hedatu da bazter orotara.

Italiarrak ez dira tronpatu. Ez horixe. Italiarren heziketa maila ez da finlandiarrena baino eskasagoa. Ez horixe. Italiarrak potroak arte daude, nazkatuta, hegoaldeko -Mediterraneo inguruko herrietako- herritar gehienak bezalaxe. Politika azoka bihurtu da Mediterraneo bazterretan, eta politikariak ferianteak.  Italiarrek jakin dute zer egin, asmatu egin dute, farre egin diote betiko politakari eta betiko politikoei.

Okerrena ez da hori, eta horretan bai tronpatzen direla italiarrak. Okerrena da Grillok, zeinek ozenki eskatu duen “doazela politiko guztiak etxera” edo “alde egin dezatela gainerako politiko guztiak, frakasatuak baitira“, Grillok -eta Berlusconik- beste guztiek egin dutena egingo duela berandu baino lehen. Oso epe motzera. Hori da larriena: ez dagoela modurik -eta ikusi ere ez dela egiten- politika beste era batera egiteko. Larria hori da, eta hori lortzen ez den bitartean sistemak era guztietako desbideraketak  zuzenduko ditu ezelango arazo barik. Italiakoa ere bai, aste honetan bertan.

Zertan gelditzen da, hortaz, Italiari dagokionez, esaldi hau: “Un pueblo educado sabrá elegir dirigentes honestos y competentes“. Nik uste herritarrek -baita italiarrek ere- badakitela zer egiten duten. Sistema aldatzea, ordea, eta, are, hankaz gora jartzea, ezinezkoa da, oraingoz, Europan. Iraultzak -modu batekoak zein bestekoak- itxaron egin beharko du.

Anuncios

3 pensamientos en “Ma che cosa fare, Italia!?

  1. lo de italia es de juguete comparando con lo que esta pasando en nafarroa

    Han tenido que pasar decadas para llevarme alguna alegria y ya van 3 seguidas forales, nacionales y el escandalo de la can

    si no ganamos esta vez no tenemos perdon de dios….

  2. Como podemos ser tan bobos,

    Hoy he ha producido el milagro de san javier 1666 votos con 1534 participantes o el pucherazo mas burdo de la historia

    barcina gana por 76 votos en unas elecciones donde una persona no es un voto…en lugar de un partido parece un queso marzu.

    Dicen que dicen que barcina ha llegado al congreso con la orden firmada de disolucion del parlamento y disolucion de la camara y han montado este paripe para evitarlo

    Todo ello sin contar que han tardado casi dos horas para contar 1500 votos cosa harto sospechosa cuando en las elecciones forales tarda bastante menos esta les ha presentado una convocatoria de elecciones y SE HAN CAGADO LOS CORELLANOS, han montado este paripe para amañar el resultado y fuera. De los upneros que conozco de upn ninguno iba a votar a barci ,Luego kedaba tan mal trans kitar la noticia en dn que ha estado una hora y nada en la prensa abertzale, la han vuelto a poner diciendo que el desfase era solo de 6 … y estos contables son los que cuadarn el deficit? los que llevaban la can?

    Ahora si el psoe no fuera tan cobarde habri que poner una mocion de censura mañna

    esta es la tipica k saria capaz de dar un golpe de estado con tal de perpetuarse en el poder

    el poder español no tiene empecho alguno en pasar por donde sea y nosotros con tikis mikes entre nosostros.

    Los españoles son mas españoles que democratas y nosortos mas democratas que vascos??

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s