209 kargu politiko / 843 liberatu sindikal

Vista Alegre Mad 9-9-10Atzo irakurri nuen Eusko Jaurlaritzak bere 209 kargu politikoentzat ateratako kode etikoa, herritarrekiko harremanak estutze aldera-edo, hain baita txarra politikoaren irudia. Kode hori gehiegikeria dela deritzot, baina bere edukia bihar edo etzi komentatuko dut. Gaur detaile/datu batekin geldituko naiz: 209 kargu politiko ditugu Eusko Jaurlaritzaren egitura osoan. Arraro egin zait, batik bat sindikatuen liberatu-kopuruarekin konparatuta. Zenbat liberatu sindikal ditugu Eusko Jaurlaritzaren menpeko Administrazioan?

Erabat liberatuta: 384;
Partzialki liberatuta: 459.
Guztira: 843.
Liberazioetarako erabilitako dirua: 16.000.000 €.

Egunero erabiltzen ditugu hizpide modura kargu politikoak, euren jarduera, jarrera eta jokamoldeak, kopuru gehiegizkoa, (…);  eta ez ditugu sekula mahaigaineratzen sindikatuen liberatu-kopurua, liberatuen eta ordezkarien jarduerak eta eginkizunak.

Zergatik batzuei hainbeste egur, eta besteei buruz isiltasuna? Akaso batzuek okerrak, iruzurgileak eta inkapazak direlako, eta besteak ez? Hori gezurra da; gezur hutsa. 

EAEn milaka liberatu eta ordezkari sindikal daude. Botere ikaragarria osatzen dute, eta -normala den moduan- eutsi gura diote euren eragin-eremuari. Atzo bertan ordezkari sindikal nagusiei entzun genien kalea hartzeko garaia dela, Parlamentu politikoak ez duela ezer balio -subsidiario hutsa delako- eta herritarrek osatu behar dutela beste bat kalean, formalismorik gabe.

Gehiegikeriz jositako diskurtsoa da, “Hemen gaude” bezalako zerbait. Hemen gaude eta indartsuak gara, edo horrelako zerbait. Nire irudiz, ahuldade itzel baten agerpena da. Euskal Herriak eta Europa osoak gerra ostean izan duten krisirik handienean ez dute lortu sozialki gailentzea, eta boterearen azken aztarnei eutsi gura die. Hortik uler daiteke euren jarrera.

Zein erakundek ditu mila liberatu? Sindikatuek bakarrik. Lehenago Eliza zen txoko guztietan apaiz bat jartzen zuena. Orain sindikatuak dira liberatu edo delegatu bat dutenak tailerrik txikienean ere.

Hala ere, langileetatik zenbatek ematen dute botoa hauteskunde sindikaletan? Gutxik Eta zergatik gertatzen da hori? Politikaren eta politikoen kontra horren bortitz dihardutenean, kontuan izan beharko lukete herri honetan batez beste %70 ematen duela botoa haueskunde politikoetan, eta Legebiltzarrak eta legebiltzarkideek hortik sortutako legitimitatea dutela. 

2 pensamientos en “209 kargu politiko / 843 liberatu sindikal

  1. Datu adierazgarria. Sindikalista profesional kargu politiko baino gehiago.
    Ezagutzen dut azken 25 urtetan liberatu sindikala izan dena. Jartzazu lanean orain, jai daukazu

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s