Papauok!!

maroto--647x231Papau berba arratiarra da; alua, alprojea eta horrelakoen parekoa. Horixe iruditzen zaizkit argazkiko bi horiek. Bata, De Andrés, Arabako diputatu nagusia; bestea, Maroto, Gasteizko alkatea. Batak eta besteak aldarrikatu dute, harro harro, “El casco obligatorio es como exigir al peatón que lleve paraguas por si llueve“. Papau halakoak!!images

Ez dira bakarrak. Milaka dira, horiek bezain aluak, eta hipokritak; seme-alabak kaskoa erabiltzera behartu, eta eurak lasai askoz ezer gabe dabiltzanak. Badakizue: “ezin duzu aterkirik hartu, badezpada euria egiten badu“.

Aldea da, alprojeok, euria egin eta aterkirik ez baduzu, busti baino ez zarela egiten; eta kaskorik gabe erorketaren baduzu, bizi guztirako lelo eta ez-gai geldi zaiztezkeela. Akaso berdin pentsatzen al dute kotxean gerrikoa ipintzeaz? edo gidatzeko alkoholik ez hartzeaz? Hor ere esan dezakezu: “zergatik ez edan, agian poliziak harrapatuko nauelako?”.

Lagunak dituk Maroto eta De Andres-en papau koadrilla horretakoak, eurak kaskorik gabe eta euren umeak kaskoarekin ibiltzera behartzen dituzten horietarikoak. Ez da, hortaz, autoritateen kontua; ezta hurrik ere. Autoritateei, ordea, eredu izatea dagokie.

Okerrena hori da, hain zuzen ere, eredutza botoen arabera neurtzen dutela sarri, gehiegitan, politikoek. Oraingoan ere horrela. Ikusi dutenez herritar gehienek ez dutela kaskoa ibili ngura, orduan eurak ere kaskoaren kontra.

Papauok!!

2 pensamientos en “Papauok!!

  1. Errepidean duela 10 urte inguru beharrezkoa dela. Ni neu karrerista izanik hasieran ez zitzaidan gustokoa, baina egun ohitu naiz eta beharrezkoa ikusten dut.
    Irian aldiz ez dut beharrezkoa ikusten, baina igual oraingoan ere 10 urte barru normaltzat hartuko dugu.
    Skiatzen ere egun askok eta askok erabiltzan dute, mendi skian ere.
    Ikusiko dugu.
    Papaue berba polite, baragarrie be bai

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s