Zenbakietatik haratago

Zarata barik pasatu ziren hiru datu aurreko asteetan:

1.- Katalunian hauteskundeak egingo balira ERCk irabaziko lituzke. Baina: ERCk irabaziko lukeena CIUk galduko luke; alegia, abertzale katalanen artean gelditzen dira botoak.
2.- 10 katalanetik 5,5ek independentzia gura dute.
3.- EAEn 10etik ia 4k emango lioke baietza independentziari.

Hiru kasuetan ere deiadar gutxi entzun dut bazterretan. Espainiako mediorik muturrekoenek ere –gehienak, bestalde– erdi isildu dituzte notiziak. Ez da harritzekoa.

CIUren egurrak boto-prebisioetan algara eta poza eragingo zituen Espainian: “es la respuesta sensata de una sociedad catalana moderada”, “Mas ha fracasado en su apuesta soberanista”, (….) eta tankera horretakoak.

Txintik ere ez. CIUk gurdikada botoak galdu ditzake, bai, (…..) ERCren mesedetan. Alegia: besterik gabe kontsulta edo autodeterminazioaren botoak zirenak, independentista bihurtu dira epe laburrean. Une honetan katalanen %55ak gura du independentzia. Asko dira; erabateko gehiengoa. Beste zerbait asmatu beharko dute espainiarrek horri aurre egiteko.

Hortaz, independentziak ez du indarrik galdu Katalunian, irabazi baizik. Sendotu egin da Espainiatik bereizteko irrika. Eta sendotu, hain zuzen ere, guztiz kontrako giroan, Espainiaren oldar mediatiko erruki gabearen aurrean. Esanguratsua.

Giro horretan CIUk behera egingo luke modu nabarmenean, porrotera ere iritsi arte, eta gora ERCk. Lezioa guretzat? Lezioa EAJrentzat eta Ezker Abertzalearentzat?

Baliteke baietz, nahiz eta Hego Euskal Herriaren eta Kataluniaren egoerak parez pare jartzea atrebentzia handia –handiegia– izan.

EAEren eta Nafarroaren errealitateak ezberdinak dira; ezberdina EAJren eta CIUren artekoa; eta, zer esanik ere ez, ezberdina Ezker Abertzalearen eta ERCren artekoa.

Ausartu ere egingo nintzateke esatera oraindik ere ETAren aztarnak gure artean izateak moteldu egiten dutela hemen Katalunian gertatutakoa, alegia: CIUren boto-emaile askok ERCrako bidea hartu gura izateak Euskal Herrian ere EAJren boto ugarik Ezker Abertzaleko bidea hartzea. Anormalidade horrek, hortaz, EAJren alde egiten du. Noiz arte, ordea?

Urkulluren gobernuaren ezaugarria ez da izan Madrili –PPri– adarrak erakustekoa. EAJk negoziaziora jo du; hitz egitearen alde agertu da. Zein emaitzekin, baina? Ez al da egia beste batzuetan hemen bertan esan duguna, alegia, ETArik ez egotean gure arazoa txikitu –ezereztu ere esango nuke- egiten dela Espainiaren aurrean?

Hori horrela balitz, pentsatu ere egin beharko genuke egoera normaldu batek Katalunian gerta litekeen hauteskunde-lurrikara ekar dezakeela gurera ere; hainbestekoa ze, Ezker Abertzaleak aurre hartuko lioke erraz EAJri. Asko esatea da, baina ez da, inolaz ere, txorakeria.

EAJk aztertu, eta mugitu beharko du. Egungo egoerari beste ikuspegi batetik begiratu beharko lioke, jakin beharko luke ETA ez egoteak –eta horren ordezko presio neurririk ez hartzeak- bigundu egiten duela euskaldunon ahalmena auto-determinatzeko, geure buruaren jabe izateko. Horrek ORDEZKOA behar du, presiorako beste erraminta eragingarri bat. Guk ez badugu bilatzen, beste batzuk arduratuko dira horretaz, eta ondorioak izango ditu Alderdiarentzat.

Anuncios

7 pensamientos en “Zenbakietatik haratago

  1. Euskal abertzaleoi esker CATALUNYA da Espainiak egun duen lurralde arazo bakarra.
    Gure esku dago bigarrena izatea.
    Zaramak , peajeak , Bilbo Basket , Super – Sur , fiskalitatea., AHT , EAEko aurrekontuak ….laster
    NFKeko tirabirak ? ……….

    Noiz arte geure arteko borroka soilik lidergo politikoari begira ?

    Hau bezalakorik biziko dugu noizbait ?

  2. guztiz ados,
    gaur entzun dut irratian izaskun bilbao nahi du aurrekontuak presentatu nahi du eurropan zuzenki eta ez espainaren bidez
    hori da bidea, gure lekua harto eta indepentzira joan

  3. Noiz bidali behar dugu Pako Llera gixajoa etxera? Euskopakometroan ikusiko duzu EAJ-ko ehuneko 46-ak baino ez duela independentzia nahi. Eta PP-ko ehuneko 10-k ez lukela independentziaren kontra bozkatuko. Non bizi izan naiz ni nire bizitza osoan? Matrixen edo? Kalean ikusten dudana ez dator inolaz ere horrekin bat.

  4. Nik ere guztiz adoz guztiok esandakoagaz. Biturie, arrazoi asko daukazu. Modu batean edo bestean, egia da alderdiaren politika eta izaera baldintzatuta bizi izan dala ETA eta ezker abertzalearen eraginez. Gaur egun jakin beharko genuke baldintza horiek alde batera izten, bai guk eta bai ezker abertzaleak bere aldetik.
    Askotan esan dogu krisialdi sakon batetan sartutak gauzela, eta batek daki zelan amaitu genezake, baina honako momentuak oso egokiak izaten dira gure norberatasun eta ideiak indartzeko. Haizea gure alde daukagu. Ez dot inola ere burrukarik eskatzen baina gogortasun gehiago bai. Gure hitza guztiz motelduta dagoela emoten du, eta alderantziz Catalunyan kontrakoa, abertzaleok itzelezko gorakada lortzen guk beti pentsa izan doguna esaten.
    Honekin lotuta, nahiz eta argi ikusi gauza asko aldatu direla eta askok gertatu ez, gero eta gehiago gogora etortzen jataz antzinako buruzagiak, freskotasunez erantzuten eta buruan zegoena normaltasunez ateratzen, inolako prentsa arduradunen menpean bizi barik. Hemen izten deutsuet orain dela asko Arzalluz jaunak egindako elkarrizketa bat. Beragaz adoz egon arren edo ez, nire ustez kategori honako jendea gero eta gehiago behar dogu.

  5. Zer uste duzue, atzoko billera sortu eta pnvren artean?

    Eta zer uste duzu argazkiaren buruz, bihurtu ahal da mensaje moduan madrilaren aurka?
    Izan ahal da embrion edo zer soberanista berria sartzeko?
    edo zure ustez oso goiz da honelako interpretazio bikorrak egiteko

    • Positiboa eta ezinbestekoa. Noski gure lehen ta bigarren alderdi elkartzea berri ona dela, nolabait bikoteok oso denbora galdu zizkiguten nire uztez. Ea etorkizunean zuzena hartzen dugula bat batean. Horretaz gustatuko litzaidake.

      Katalunia egoari buruz, benetan ez dut konfiantza osorik, primeran iruditzen zait, Camp Nou kontzertua eta abar… baina kasu oso desberdina da.

      Eta ‘Pacómetro’ ??? Zer demontre pinta hortxe gizajo hori? Oh my Godness!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s