Zergatik ez?

thEgin eta Egunkaria itxi zituzten, zergatik: terrorismoari jokoa egiten ziotelakoan, hiltzaileen konplizeak zirelakoan, ETAren adarrak zirelakoan. Nork frogatu du hori? Inork.

Euskal jendea espetxeratu zuten, torturatu zuten, potroetan jarri zitzaiena egin zuten (……). Hori guzti hori frogatuta dago. Gaur arte. Estatuak bere interesak ditu, eta interes horien alde bost axola dizan zaio -eta zaio gaur egun- nor zapaltzen duen. Mamu bat behar zuen -eta behar ditu gaur egun- zeinei harrika egin.

Izan zuen mamua, txorimaloa: ETA. ETA eta bere ingurua. Inguru hurbilekoa, eta inguru ez horren hurbilekoa. Inguru horri, gainera, urteak -hamarkadak- kostatu zitzaion erreakzionatzea. Artean, gatazka horrek kalte kolateral izugarriak izan ditu, alde batera eta bestera; besteak beste Egin eta Egunkaria.

Zergatik ez Gipuzkoako domina -Urrezko plaka- Egin eta Egunkariari? Gipuzkoan, gaur-gaurkoz, Bilduk agintzen du. Herrri honetako tribu bakoitzak bere ikonoak ditu. Guk -EAJkoak- geureak. Bilduk bereak. Gipuzkoar guztiak hartu behar direla aintzat? Bai, hala da. Neurri berean nafar, bizkaitar eta lapurtar guztiak. Hala egiten al da?

Bestalde, Egin, gaur Garak dioen eran, ezkertiar egunkari alternatiboa zen, ENAMen ingurukoa modu nabarmenean. Eskubidea zuten horretarako, euren ildoa hartu eta jarraitzeko. Demokrazian iritzia ematea librea da. Diferente pentsatzea ere bai. Librea ez dena erailtzea da, torturatzea, sekuestratzea, egunkariak ixtea. Horiek jarrera fazistak dira.

Zer esan Egunkariari buruz, dagoeneko argi ez dagoena? Agian bi egunkariak -Egin eta Egunkaria lehen, Gara eta Berria orain- paketa berean sartzeak sor lezake zer esanik.  Gaia korapilatsua da, arantzak ere badituena, eta Urrezko Plakarena gainditzen duena.

Hala ere, zergatik ez Urrezko Plaka Egin eta Egunkariari?

 

Anuncios

2 pensamientos en “Zergatik ez?

  1. Guztiz ados Biturierekin.
    Eta gehituko nuke urte mordo direla Jabier Salutregi , Teresa Toda , Murga anaiak , Pablo Gorostiaga , etab.ak espetxean izaten direla.
    Eta Jose Luis Elkororen egoera krudelaz zer esanik ez !

    ENAMeko egunkaria zen ” Egin ” eta horrexegatik itxi zuten.

    Euskaren mundukoa zen ” Egunkaria ” eta horrexegatik itxi zuten.

    Segundu bakar bat galdu dezakegu abertzaleok hau bezalako gai baten inguruan PPSOEUPyDko dinamikan sartzen ?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s