Orujo Orujo

Artadi

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=9UOPL9FCkLY%5D

Ez dakit Txano Gorritxo eta orujoren txistea ezagutzen duzuen. Badaezpada hemen uzten dizkizuet esteka bi (1, 2). Horrelakoa da Espainia eta Euskal Herriaren arteko harremana. Espainak Kataluniarekin duena ere bai. Berdin dio zer esan edo proposatzen dugun euskaldunok edo katalanek, Espainak berdin erantzuten digu beti: “orujo, orujo…. te la estrujo“.

Egin dezagun memoria apur bat mesedez!

Joan ziren gure parlamentariak Madrilera 1977an. Handik ekarri zituzten oraindik dauzkagun Estatutua eta Itun Ekonomikoa. Lau urte baino gutxiago pasa ondoren, Espaniak “orujo orujo” eta LOAPA. LOAPArekin batera hainbat oinarrizko legedi, estatutua murriztuz.

Urte batzuk igaro ondoren, Ibarretxe joan zen Madrilera, Eusko Legebiltzarrak onartutako estatutu berri baten proposamenarekin, Madrileko Kongresu aurrean aurkezteko. Ezta entzun ere!! Aurpegiratu zioten proposamenak gehiengo zabalago bat behar zuela. Hori egin ostean, ondo baino hobeto dakiguna: “orujo, orujo, ….” Proposamena zaborrera bota zuten. Ezta entzun ere; ez eta ez.

Joan ziren katalanak beraien estutuarekin, ahobatez onartua Kataluniako Legebiltzarrean, baina gauza bera gertatu zen: “orujo, orujo, ...”. Areago: “le vamo a passá er sepiyo, limpio como la patena, puliíto“. Madrideko Kongresuak ez zuena moztu, epaitegi Konstituzionalak moztu zuen.

Orain, krisialdiarekin, harrotu zaizkigu Madrilgo otso beltzak. Wert bere legearekin gu zapaltzera dator, “madalenas madalenas“, eta badakizue nola amaitzen den: “… madalenas madalenas…. te la estrujo“. “Madalenas madalenas“, Itun Ekonomikoa kendu nahi dute; “madalenas madalenas“, udalen lege erreformarekin gure herri txikien etorkizuna kolakan dago; “madalenas, madalenas“, azken lan erreformarekin gure gizartean sekulako gatazka soziala ikusiko dugu. Hitzemanda zeukaten diruak AHTren obretarako “madlenas, madalenas…“, euskal erakundeen defizita Madrildik kontrolatu nahi dute ume txikiak izango bagina bezala, (…).

Galde diezaiogun geure buruari: zergatik amaitzen da beti berdin “orujo orujo” edo “madalenas madalenas” Espaniarekin. Beti berdina egiten badugu, beti bardina gertatuko da.

Agur otsoa, agur Espania eta abestiak zihoen bezala

artzain kalakari, atsoak iduri
har makila eskuan
eta lotu etsaiari
anaien aurka ez habila
otso beltzarentzat atxik makila
!…”

Beste abesti batek esaten duen bezala:

Askatasunaren hegal azpian
kabia egiten ohituak gare!
Ibiltzen aspaldi ikasia dugu,
otsoak eskutik hartu gab
e!”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s