Iñaki, ze urrun dago Puerto

1374585987_0Seme Martinek saxofoi-ikastaroa izan du Punta Umbrian, Cádizen; eta gu hara berarekin. Mila eta piku kilometro heltzeko. Ekin eta ekin, eta nekez iristen zara, zeharo nekatuta. Lekutan dago Cádiz! Punta Umbriatik Puerto de Santa Mariara, hiru egun pasara. Herri polita da Puerto. Prisioa ere bertan dago. Puertotik etxera, beste mila eta piku kilometro. Berriro ere kriston paliza itzultzeko. Atzo seme Tomás etorri zait, paper triptiko bat eskuetan zuela, zeinak “Minutu bat gehiago ere ez” baitu izenburu modura. “Zer da hau?” galdetu dit semeak.

Barruan honako hau dago idatzita: “Parot doktrina izenaz ezagutzen da Espainiako Auzitegi Gorenak 2006an ebatzitako 197/2006 sententzia. (…) Dotrinaren bitartez, legea aldatu gabe, legearen irakurketa ezberdina egiten dute. (….)“.

Testuarekin batera zerrenda bat, zerrendan Puerto I, eta Puerto I-n Iñaki Fernández de Larrinoa: “Encarcelado en 1989, la fehca de libertad era octubre de 2008; con la aplicación de la doctrina le alargan la condena hasta 2019, esto es, 11 años más en prisión“.

Niri presoaren ama eta aita datozkit bururua, bizi baldin badira; edo bere seme-alabak eta emaztea, baldin baditu. Haien joan-etorriak Puertora, asteburu pasara. Milaka kilometro hiru egunetan. Behin eta berriro. Ez da gizalegezkoa! Nahikoa zama du gizagaxio horrek egin zituenak aldean izango dituelako biziartean: bi polizia eta aireko general bat erail omen zituen.

Zuzenbide Estatua besterik da, ordea. Espainiak ez du heriotz zigorrik, ez eta biziartekorik ere. Egin dituzten krimenengatik ordaindu, eta kalean beharko lukete presoek. Kalean, kondena beteta dutenak, zigor gehigarririk gabe; eta Euskal Herrian gainerako guztiak, euren bizilekuetatik hurbil, euren senideengandik hurbil.  Gureak izan edo ez, euskal presoak dira; horretan ez dago zalantzarik. Kondena, dagokiena -ez gehiago-, hemen bete beharko lukete.

 Duela egun batzuk Josu Puelles ertzainari entzun nion: “espero que los condenados por el asesinato de mi hermano Eduardo cumplan la pena íntegra“. Ulertzen ditut gorrotoa eta herra, batik bat anaia erail dizutenean. Ertzain batek, ordea, ezin du horrelakorik adierazi, zerbitzari publikoa baita.

Zenbait erreakzio ulertzeko testuingurua ere aztertu behar da. Ertzain horrek berorrek esan zuen iaz, hauteskundeak abertzaleak erabateko gehiengoz irabazi ondoren: “estos resultados electorales son un fiasco y un desastre para los que, como yo, queremos un País Vasco plenamente integrado en España”. Beste edozein herritarrek esanda, ulertzekoa eta errespetatzekoa. Ertzain batek?

Ez lirateke nahastu behar sentimenduak. Puelles ertzainak -funtzionarioa eta polizia den aldetik- bereiztu beharko lituzke bere hiru aldeak: eraildako baten anaia izatearena, iritzi politiko libreak izateko eskubidea duen herritarrarena eta ertzain funtzionario izatearena.

Guztiaren gainetik, zera: urrun, oso urrun dago Puerto. Ezin ditugu presoen gurasoak zigortu, eta presoak eurak ere ez behar baino gehiago. Ekar ditzagun lehenbailehen Euskal Herrira, eta ordain dezatela hemen egin dutenagatik.

Anuncios

8 pensamientos en “Iñaki, ze urrun dago Puerto

  1. eta nor zen Eduardo Puelles? zertan zebilen? dozenaka gazte atxilotu, torturatu eta espetxeratu izan dituzte heuren militantzia politikoagatik. Nor zen zerrenda beltz horien arduraduna? fundamentu apur bat mesedez!

    Herri honen kontra egin dutenei ez zaie inolako errespeturik sor.

    • Ah! Bai. Eta zuk frogatu, epaitu eta bere eskubide guztiak babeztu ondoren exekutatu egin diozu? Zuk zara herria? Nik ere herria izan ahal naiz? Ze baldintzak bete behar dodaz zuk niri ez hiltzeko? Baina benetan sinezten dozue esaten dozuen guztia?

  2. Aupa Bilbotarra. Ez dut ondo ulertu zure iruzkina, nik egin dudan bakarra izan da gogorazte nor zen Eduaro Puelles. Ni ez naiz inor abertzaletasun karnetak emateko, baina koherentzia ere mantendu behar da. Ez da sinesmen kontua, gertatu zena jakitea baino ez da. Posiblea ahal da abertzale izatea eta meliton manzanas gorestea? eta haren oinordekoak?

    Gauza bat da ETAko ekintzen aurka agertzea, eta beste bat pentsatzea ETAk hildakoak inuxente hutsak zirela. Zuk jakingo duzu nori zor diozun errespetua, euskal gazteriari edo horien kontra basatiki egin duenari.

    • kontrakoa botako deutsut:Posiblea ahal da abertzale izatea eta Henri Parot, txapote (eta luze abar) gorestea? eta haren oinordekoak?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s