Euskal hedabide (…..) nazionalak?

hedabideak-462x346Xabier Letonak baiespen eta galdera-ikur interesgarriak bota ditu Argian idatzitako “Euskal hedabideak eta El Pais” artikuluan, neuri ere zer pentsa eta zer idatzi lagundu didatenak. Diño Letonak: “El Pais desagertzeko arriskuan legoke (….)baina ez da desagertuko (…) Estatu egunkaria delako. (….) gure politikari eta instituzioek, euskal hedabideetako zenbat utziko lituzkete erortzen? Baliatu daiteke krisia garbiketa egiteko? Edo, krisia aukera bihurtuz eta sinergiak bilduz, bere urrats kualitatibo baterako baliatuko da?”.

Duela urte batzuk Argian bertan irakurri nion Elorza abizeneko bati Euskal Herrian euskaradunen eta erdaldunen arteran –izan frantziarrak, izan espainiarrak- amildegi edo –gura bada- hesi gaindiezina zegoela, batik bat erdaldunen artean, alegia, euskararik jakin ez eta –are- erabiltzen ez z(d)utenen artean.

Beste era batera esanda: euskaradunok gure hizkuntzaz eta horren inguruak sortutako ekintzez jabetzen ginela, baita erdaldunen inguruan sortutakoez ere, elebidun naturalak eta praktikanteak baikara. Erdaldunentzat, ordea, gu zeharo arrotzak gara, senegaldarrak bezain arrotzak. Ez gaituzte ezagutzen eta, egia esan, asmo sendorik ere ez dute gu ezagutzeko, gutaz jakiteko, gugana hurbiltzeko.

Bi mundu elkarrengandik zeharo urrunduta lurralde berean, Euskal Herrian. Letona irakurrita, baina, beste galdera bat etorri zait boteprontoan: hizkuntzak bereiztutako bi mundu bakarrik? Ez al daude beste bi mundu -edo gehiago- euskararen baitan, ideologiak bereiztuta?

Letonak galdetzen du ea euskal instituzioek bertan behera utziko lituzketen euskal hedabideak, baldin eta horien egoera ekonomikoa El Pais egunkariaren bezalakoa balitz, edo aurrera egiterik ez luketelako irakurle, entzule edo ikuslerik ez izateagatik. Alegia: euskara gure hizkuntza nazionala denez, ea libratu/salbatu/bermatu beharko liratekeen –emaitzak emaitza- euskal hedabideak diru publikoarekin, hain zuzen ere kuestio nazionala liratekellako.

Eta nik galdetzen dut: euskaraz idatzitako aldizkari bat –demagun Argia- euskaraz idatzita dagoelako, kuestio nazionala al da? Ez al dira aintzat hartzekoak hedabideen joera ideologikoa eta editoriala, hedabideen edukia? Ni Argiako harpideduna naiz, Berriako akzionista, Jakineko harpideduna, (…..), eta jarraituko duu izaten, naiz eta emazteak sarri esaten didan ea zergatik ordaindu behar dudan sarean dohainik dagoena.

Argiak eta Berriak badute ildo editoriala, naiz eta editorial propiorik ez izan. Letonak berak, oraintsura arte Argiako zuzendariak- artikulu politikoa idazten du astero Argian, ezaugarri ideologiko jakin batzuen araberako artikulua. Argia eta Berria, adibide bi jartzearren bakarrik, jarrera jakin bat dute fracking-ari buruz, atez atekoari buruz, gai sozioekonomikoei buruz, (….). Esan ere esan daiteke, okertzeko aukera gehiegirik gabe, hedabide alternatiboak direla, gaur egun oso hurbil daudenak Ezker Abertzalearen eremutik.

Hori horrela, gainerako eremu ideologikoek, batik bat EAJk horien aldeko jarrera agertu beharko luke, edozein delarik horien egoera ekonomikoa. Puntu honetara helduz gero -egoera ekonomikoaren puntura, hain zuzen ere-, EITB ere hor kokatuko nuke. EAJk kuestio nazionaltzat hartu beharko lituzke bere ildo ideologikotik urruti dauden hedabideak?

Eta beste ertzeko galderak: zergatik EAJk, EAEko alderdi nagusi izaki, ez du kontrolatzen publikoa ez den hedabiderik? Zer irakurtzen dute euskaraz jeltzaleek? Nirea badakizue, eta ni bezalako asko dira EAJn, baino Ezker Abertzalearekin konparatuz gero, oso gutxi. Bi aurpegiko gaia da. Alde batetik gure hizkuntza nazionala dago, eta bestetik sentimenduak, pentsaerak, jarrerak eta ideologia. Nola uztartu biak modu egokian?

Konturatuko zinetan ez ditudala ezertarako aipatu PSOE eta PP. Ez da beharrezkoa. Hesiare bese aldean daude, zeharo arrotzak gara haintzat eta, gaur egun, bost axola zaie zer gertatzen den euskararekin eta nazioarekin. Gai hau, horregatik, hizkuntza nazionalean eta nazioan sinesten dutenen ardura da.

Amaiera modura-edo, eta hasierako zalantzetara itzuliz, Letonak berak paratutako galdera botako dut berriro: gure politikari eta instituzioek, euskal hedabideetako zenbat utziko lituzkete erortzen? Baliatu daiteke krisia garbiketa egiteko? Edo, krisia aukera bihurtuz eta sinergiak bilduz, bere urrats kualitatibo baterako baliatuko da?

Anuncios

12 pensamientos en “Euskal hedabide (…..) nazionalak?

  1. Zinez adoz, bariku guztietan Argia etxera heltzen denean gauza beta galdetzen deutsot mire buruari, baina nik bereiztu nituzke medio pribatuak eta publikoak, horretan datza gakoa, nire aburuz, pribatuak diren heinean proiektu nazionalaren barruan dagoze? Euskara hutsean dagozelako? Ez da makala txokoan itzi dozuna geurkoa,tamalez,,Berrian euskararen jarduera legebiltzarrean argitaratu ziren datuak Ez ziren eajren aldekoak,hor,jarraitzen dogu koxu

  2. Bai, pribatuak izanik ere babestu behar lituzke ahal bezainbeste gobernu abertzale batek euskaraz diharduten hedabideak, kuestio nazionala direlako.

    Beste era batera esanda, eta ezker abertzaleko baten ikuspegitik ari naizela aldez aurretik argi utziz, nire ustez ezker abertzaleko balizko gobernu batek ere dudarik gabe babestu behar lituzke eaj-pnv-ren ildoko euskarazko ekimen pribatuak.

    Hau esanik, adierazia duzu konpodu edo bete beharreko arazo nagusia gaur eta hemen: eaj-pnvren euskararekiko ekimenaren epela, bai eremu publikoan bai pribatuan. Alegia, problema ez da ezker abertzalekoek eaj-ren politikak euskaraz kritikatzea; baizik eta eaj-k ezker abertzalearenak kritikatzeko euskara hain gutxi eta espainola hainbeste erabiltzea.

    Euskararen erabilera eta, ondorioz, etorkizuna, abertzaleon kontua da, noski. Xabierrek dioen legez, lehengoan Berriak argitaraturiko datuak esanguratsuak dira eta, itsutua ez dagoenarentzat eta gauzak hobeto egin nahi dituenarentzat kritika eraikitzaile gisa hartu beharrekoak:

    http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-06/002/001/Legebiltzarkideek_gaztelaniaz_egiten_dute_ia_80_Gasteizko_ganberan_eta_95_Iru_ekoan.htm

    Bagara, ala ez gara?

    • Tamalez, jeltzalea izan arren, ezin dizut kontra egin. Duela hilabete idatzitako “EAJk ezin du” artikuluan argi erakutsi izan nuen EAJk gaur-gaurkoz ez duela ez indar ez kemenik euakararen gai aurrera ateratzeko. Entzun behar izan dut horregatik, eta galdetu ere egin didate Alderdiaren barruan ea nori emango diodan hurrengo hauteskundeetan botoa, EAJri edo Ezker Abertzaleari, nik aditzera eman gura nuenetik ezertxo ere ulertu barik.

      Goiko datu horiek seguruenik gizarteko berste esparru batzuetan ere antzekoak izango dira konparaketa egiteko aukerarik bagenu. Zoritxarrez antzekoak.

      Alderdikide bati idazten nion atzo behar-beharrezkoa dugula iraulketa sakon bat Alderdian euskararen gaian, utzi behar geniola diskutso polita eta gozoa erabiltzeari eta praktikari ekin behar geniola. Horretara bideratu gura nuen nik artikulu haren gordintasuna. Utz diezaiogun promesak egiteari eta ekin diezaogun lanari! Ea zeozertarako balio duen.

      Post honen helburua beste bat zen IZ, orain arte adierazitakoaren haritik doana. Euskal hedabide nazionalak libratu behar diren edo ez galdetzean El Pais nuen -Letonak aipatu bezala- buruan; alegia, Prisa porrotetik eta desagertzetik libratzen bada, izango da Prisaren ildo ideologikotik kanpo edo Prisaren erasoak jasaten dituen PPk libratzen duelako. Hor Estatu kuestioarena: nire interesen kontrakoa izanda ere, salbatu egin behar da.

      Bestalde, nabarmena da EAJren errua edo interes falta euskal hedabideetan. Ez du apenas ezer kontrolatzen euskarazko medioetan, eta ez dut uste asko axola zaionik ere, medio publikoak kontrolatzen baititu oraingoz. Horri dagokionez, ikusi genuen zer gertatu zen Jaurlaritza utzi behar izan genuenean: galapada batean eratu genuen Onda Vasca, eta arrakastaren bidean jarri ere bai epe motzean. Gaztelania hutsean baina.

  3. erabateko egi krudela suertatzen zaizkit datu horiek jelkide naizen aldetik, mingarriak esango nuke,beharbada beste estabaida bat izango litzateke pribatu eta publlikoaren artekoa auzia, eta ondorioz laguntzen publikoena , arestian Coarrugadosen gertatu zena.Datu horien harira zetorren nire hausnarketa.

    • Xabier, ezin diogu ezer aurpegiratu kuestio honetan Ezker Abertzaleari. Lan egin du eta euskarazko hedabide pribaturik gehienak kontrolatzen ditu. Galdera hau da: eurek asmatu dute edo gu erratu gara? Erantzuna argia da: eurek ASMATU eta gu ERRATU

  4. Gauza bat ez dut batere garbirik, zuen eritzian non dau kozka euskarari buruz? EAJ’k ez du minarik egin nire ustez. ezetz! IA ere EZ!

    I dont know… orain dela hogei urte EAK kurtxoa egin nuen bi urte zehar, lehenengo maila lehenengoz eta seigarrena arte bukatu eta. “The First” antzeko esaten zuten ingelesan.

    Algortan aintzinean inork euskaraz hitz egin (portu zaharra edo Andramari auzoan ezik) ta gaur hontan zoragarriz aitak ta humeak entzun behar, harrigarria… ta pozten naiz benetan.

    Ba dakit gauzak hobe merezi. Eta eskerrik asko, beti zuekin berri bat ikasi egunero. 🙂

    • sin que sirva de precedente zure kasuan, EAJ gauzak gaizki eta desidiaz egin ditu euskara arloan, IAk lehentasuna osoa eman dio euskarari kohesio nazionalari begira, eta tamalez inork ez du egiten Algortan euskara, ni getxoztarra baitnaiz.

  5. Andra Mari eta Algorta leku ezberdinak dira , Kema.
    Getxoko Andra Marin euskaraz egiten zen baina ez Portu Zaharrean salbuezpenaz salbuespen.
    Getxon ere jende askok – ahal duten baino askoz gutxiago – euskara erabiltzen du seme alabak eta txakurrarekin soilik.
    Eta asko entzuten da ” Kontuz que te vas a caer ” eta ” Zen nahi duzu , kariño “,
    Getxon eta leku askotan.
    Eta tamalez oso herri euskaldunak izan diren askotan ere.

  6. Guk ZuZeu orainkari digitala sortu eta zaintzen dugu. Hor edonork idatz dezake, euskaraz den artean. Irakurtzera 20.000 lagun inguru sartzen zaizkigu hilero GoogleAnalyticsen arabera. Idazten dutenetatik, apur batzuk bakarrik ez dira Ezker Abertzaletik hurbilekoak. Hori hala da, zoritxarrez: EAJk ez du sekula idatzi euskaraz, eta irakurri ere, ezetz esango nuke. Guk ateak zabalik ditugu, baina ez dira etortzen euskaldunon artera euskaraz eztabaidatzera, berriro diot, zoritxarrez.

  7. Ba nik uste dut hedabide batek ideologia jakin bati erantzunteko apustua egiten badu, bere bezeroek eutsi behar diotela hedabide horri, eta ez gobernuak. Eta berriaz ari naiz, eta Argiaz ere bai. Eta bietako harpideduna naiz, baina aski dut esku batekin egurra eman eta eman, eta bestearekin eska eta eska aritzen direnekin. Gehiago esatera ausartuko naiz, belarrondoko zaparrada jasoko dudan arren. Berriak bereziki, asko du hobetzeko kalitateari dagokionez, eta zer esanik ez, sareko bertsioaz (antedilubianoa). EAJ-z esan duzuenarekin ados. EAJko euskaltzalee
    EAJ-z esan duzuenarekin ados. Negar egitekoa

  8. EAJ-k euskararekin egiten ari denak ez du izenik. Edo bai, badu: aldeano ustez modernoaren utzikeria. Eskerrak Biturie batekin edo Xabier batekin egiten dugun topo tarteka. Animo!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s