Armak non eta nori?

thArmak entregatzeko garaia omen da. Hitz potoloak horiek –ARMAK ENTREGATU- Europako mendebaldean. Nori entregatu baina? Non? Duela 15 urte hartu izan balute erabaki hori, bazuen etekina –era guztietakoa- lortzerik ETAk. Gaur egun, ordea?

Hiru urte heriotzik gabe eta gero, arrotza egiten zaigu armak entregatzeaz hitz egitea. Exotikoa. Heriotzaren bat izan dutenak gogoratuko dira, biziartean. Presoak era horien senitartekoak ere bai, kalera atera artean.

Gainerakoontzat historia da. Garaikidea, baina historia. Itzulera ezinezkotzat jotzen dugu, eta, hortaz, ez zaigu axola. Gure interesgunetik desagertu egin da, guztiz. Soberan ditugu armak eta horrek ekarri duen min eta gorrotoa.

Ezker Abertzaleak ere soberan du. Eragozpena da euren ibilbide politikorako eta, batik bat, hazkunde elektoralerako. Zenbat eta lehenago entregatu, orduan eta azkarrago normalduko dira, orduan eta konbentzionalagoak izango dira.

Nori eta non entregatu? Dagoeneko inork ez du zalantzarik izango ETAk —Ezker Abertzaleak— ez dituela Eusko Jaurlaritzaren/Urkulluren/PNVren esku utziko. Saiatuko dira, azken orduan bada ere, etekinen bat ateratzen eurentzat, Ezker —Abertzalearentzat. Ahal bada, gainera, PNV kaltetuz. Horrek ere —PNV kaltetzeak— badu inportantzia, uste baino handiagoa; azken batean BOTEREA dago jokoan, ea nork manejatzen duen Euskal Herriko mendebaldea.

Bestalde, hamarkadetan lurreldatasunaz jardun ondoren, Zazpi Euskal Herriez jardun ondoren, zelan antzeztu organizazioaren azken ekitaldia —epilogala— Bizkai, Gipuzkoa eta Arabaren aurrean bakarrik?

ETAk behar du amaiera-ekintza bat. Ahalik eta zaratatsuena. Dibulgaziorik gehien izango duena. Entzutetsua eta ikusgarriena. Nola lortu gaurko egoera ezin ahulagoan?

Norbaiten aurrean errukigarriak izan behar. Holangoak dira kontuak!! Nork lagunduko ditu THE END horretan? Erraza —errazegia— da “herria gurekin dugu” esatea, milioika aldiz entzun dugun lelo hori. Eta hori egin gura izango dute: HERRIAREN AURREAN ENTREGATU.

Zer da hori? Ez da ezer objektiboa, kontrastagarria. Izan ere, dakigun bakarra da Ezker Abertzale guztiak —zeinaren gehiengoak nik bestean gorrotatzen dituen armak— ozta ozta gainditzen duela Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herritarren %25a. Nafarroan hori ere ez; eta Iparraldeaz ahaztu egingo gara. Babes guzti hori —eta hori bakarrik, aldi berean- du Ezker Abertzaleak.

Zenbateko horrek -% 25ak- onartuko luke ETAren nolabaiteko protagonismoa armak entregatzeko orduan. Jakinda, argi eta garbi, ETAren protagonismoa Ezker Abertzalearena dela.
Gainerako alderdiek, eta herritarren gehiengoak ez du hori onartzen. Hortaz, nahitaezkoa izango da ekitaldi/ekintzarik ahalik xumeena eta inpartzialena egitea, non gatazka bideratzeko modu jakin bati amaiera emango zaion, eta presoen eta herritik kanpo direnen egoeraz hitz egin beharko den. Horrelakoetaz, eta ez beste ezertaz. Ez da HOR tokatzen, dena delako Foro horretan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s