Beldurra-edo

navarra2011Sortu-ko buru Arraiz junak zioen: “EAJ eta Gero Bai-rekin akordioak gura ditugu, izan azalekoak, izan sakonak”.Berriak Uxue Barkos elkarrizketatu du, eta galdetu ea zergatik ez duen Geroa Bai-k sinatu -Amaiur eta ERCrekin batera- autodeterminazioaren aldeko egitasmoa. Erantzuna: “esan zidaten presaka prestatu zutela, eta… “.Ondo irakurri duzue: presaka ari omen ziren, eta ahaztu (baztertu?) egin zuten Geroa Bai, Uxue Barkos. Kasualitatea?

Ez da kasualitatea. Politika da, botere dinamika. Zu edo ni. Biok batera ezin; gehiegi, eta gutxi banatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan EAJk aurrea hartu dio Ezker Abertzaleari; eta are aurrerago egongo da 2015eko hauteskundeen ondoren. Hori ematen du. Ezker Abertzaleak badaki ez dagoela, oraingoz, EAJri irabazteko moduan –ezta Gipuzkoan ere hurrengoetan- eta, kopeta ilunarekin bada ere, onartzen du EAEko status quo-a.

Nafarroa ezberdina da. Ezker Abertzaleak ez ditu digeritu –ezta onartu ere- oraindik duela bi urteko hauteskunde espainiarrak, zeinetan ia-ia Geroa Bai sortu berriak aurrea hartu zion betiko Ezker Abertzale indartsu eta boteretsuari. Alderdi sortu berri batek!! Aurrea Sortu-ri, aurrea Aralar-i, aurrea EA-ri, aurrea, azken batean, Ezker Abertzale osoari.

Kasualitatea Geroa Bai ahanztea Kongresuan? Agian axolagabetasuna, gutxi dela iritzita? Ez, ez du ematen. Beldurra dirudi. Edo joko maltzurra: pentsaraztea jendeari Geroa Bai –Uxue Barkos- ez dagoela Autodeterminazio Eskubidearen alde, eta horregatik ez diotela esan. Uste hutsala. Are hutsalagoa, kontuan izanik jarrera horrek, beste batzuetan gertatu bezala, Ezker Abertzaleari baino etekin gehiago ekarriko dizkiola Geroa Bai-ri.

Erreparatu, halaber, notiziaren beste adar bati, adar nagusiari agian: Gero Bai EAJrekin lotzen da, EAEko jeltzaleen segida omen da Nafarroan. Neurri batean egia da, baina egi herrena. EAJk Nafarroan duen egitura aintzat hartzekoa da, nahiz-eta PNVren zatiketaren ondoren ez duen lortu herritarrengana iristea. Orain, Geroa Bai-k agertu duen aurpegi berriarekin, orain arte ezinezkoa zena, orain posible da: alternatiba sinesgarria osatzea Nafarroan, boterera ere irits daitekeena eta milaka nafar ilusionatzen dituena. Aurpegi berriak, diskurtso berezia, garbia eta sinesgarria.

Hor dago gakoa. Horrek guzti horrek ere izango du inportantzia Espainiako Kongresuan Amaiur-ek Geroa Bai baztertzerakoan. Geroa Bai –eta EAJ- batik bat aurkariak –arerioak agian?- dira gehienbat; eta ez, Asier Arraizek esan bezala, hitzarmenetarako lagun edo kide.

Hau politika da, eta eremu horretan ezer ez da berez suertatzen/gertatzen. Guztia dago aztertuta, nahiz-eta gero, kanpora begira, beste itxura bat eman gura izan.

Anuncios

8 pensamientos en “Beldurra-edo

  1. Bueno, eta non dagoz egunero gure alderdiaren kontra idazten dabenak? Bakarrik kritikatzen dozue besteon jarrerak? Ez zarete ausartzen besterik komentatzen? Edo Patxi Igandekuek askotan esaten duenez, ez duzue ezer ulertzen…?

    • Agian ados gagoz.. edo alderdikideok bost axola esanten zuten nafarroaren egoerari buruz, nork daki? Nire ilunean EAJk ez du ezerik Nafarroan mozten. Zure eritzia baietz izango litzateke, eta? Pozik al zagoz?

      • Te lo pongo muy fácil, en las últimas elecciones donde PNV se presenta en solitario fue en las europeas de hace poco. Sacó el inolvidable 1.80 % de los votos

        Berriro: EAJ-PNV 1,80 % de los votos.

        Esandazue nolabait Nafarroa zeure eritziaz dagoki.

    • Te lo pongo muy fácil, en las últimas elecciones donde PNV se presenta en solitario fue en las europeas de hace poco. Sacó el inolvidable 1.80 % de los votos

      Berriro: EAJ-PNV 1,80 % de los votos.

      Esandazue nolabait Nafarroa zeure eritziaz dagoki.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s